(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Posta-elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Akitania/Euskadi euroeskualdean sartzeko eskaera egingo du asteazkena, 2015.eko urriak 21


Hiru lurraldeen arteko lankidetza eta kohesioa sustatzea du helburu hark Europan duen zeregin ekonomia eta soziala indartzeko


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran erabaki du, Foru Komunitatea "Akitania/Euskadi Euroeskualdean" sartzeko eskaera egitea proiektu erkideak abian jartzeko helburuarekin, alde batetik, elkarrekiko garapena sustatzeko, eta bestetik, hiru lurraldeen kohesio ekonomiko, sozial eta kulturala indartzeko; hala, "Europan toki adierazgarria izango duen lankidetzako espazio handi bat sortzen" lagunduko du.

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran erabaki du, Foru Komunitatea "Akitania/Euskadi Euroeskualdean" sartzeko eskaera egitea proiektu erkideak abian jartzeko helburuarekin, alde batetik, elkarrekiko garapena sustatzeko, eta bestetik, hiru lurraldeen kohesio ekonomiko, sozial eta kulturala indartzeko; hala, "Europan toki adierazgarria izango duen lankidetzako espazio handi bat sortzen" lagunduko du.

Nafarroak bi eskualdeekin lankidetzarako protokolo bat izenpetu zuen jadanik 1992an baina, geroago, harreman horiek ez ditu sakondu, Euskadi eta Akitaniaren kasuan, Europako Erkidegoko zuzenbideak araututako lankidetza-egitura bat sortzera eraman zutena, 2011n; izaera juridikoa zuen, gainera, Lurralde Lankidetzarako Europako Talde izenez ezagutzen dena.

Akordioan zehazten denez, Nafarroa, Euskadi eta Akitania elkarren ondoan daude, eta beren ezaugarri geografiko, ekonomiko, sozial, kultural eta linguistikoak partekatzen dituzte; horrek guztiak lurraldeen arteko lankidetza ahalbidetzen duen interes-komunitate bat osatzen du. Hori dela-eta, Nafarroako Gobernuak uste du beharrezkoa dela harreman horiek sakontzea eta lankidetzarako ekintzei ekitea; hala, lurralde horien hazkunde adimentsu, iraunkor eta integratzailea lortu ahalko da.

Jarduera-eremuak

Euroeskualdeak lankidetzarako jarduerak egiten ditu hainbat eremutan. Haien artean, komunikazioak hobetzea, energia berriztagarriak nahiz basoen errendimendua sustatzea eta hezkuntza, nekazaritza, elikadura eta osasunari lotutako gaiak elkarrekin tratatzea

Lanerako beste arlo batzuk dira: turismoko baliabideak elkarrekin sustatzea, euskara eta euskal kultura sustatzea, berrikuntza nahiz ezagutzaren ekonomian lankidetza sustatzea eta esperientzia trukatu zein jardunbide egokiak zabaltzea.

Azkenik,euroeskualdearen helburuen artean jasotzen dira, azterketak egitea, datuak biltzea eta Europar Batasunean garapeneko ardatzak elkarrekin aztertzea.

Euroeskualdearen historia

1992an, Nafarroak lankidetzarako protokolo bat formalizatu zuen Akitania eta Euskadirekin; haren bidez, eskualde horiek lankidetzarako marko bat finkatu zuten erakundeen arteko harremanak garatzeko beren eskumeneko eremuan, interes erkideak lortzeko asmoz.

Nafarroak lankidetzarako testuinguru horretan era aktiboan parte hartu zuen. Nolanahi ere, 2000. urtetik aurrera, Nafarroako Gobernuak harreman hori aldebiko hitzarmen bihurtu zuen. Gaur egun, Nafarroak Euskadiko Autonomia Erkidegoarekin aldebiko harremanak ditu, 2009ko uztailaren 3an sinatutako lankidetzarako protokolo orokorraren bidez eta, Akitaniako eskualdearekin, 2015eko maiatzaren 8an sinatutako mugaz gaindiko lankidetzarako hitzarmen-marko baten bidez.

Bien bitartean, Euskadik nahiz Akitaniak, hasierako protokolo horretatik abiatuz, Europako Erkidegoko zuzenbideak araututako lankidetzarako beste egitura batera jo zuten, izaera juridikoa zuena; haren helburua bertako kideen artean, mugaz gaindiko lankidetzaz gain, eskualdeen arteko lankidetza eta lankidetza transnazionala sustatzea da, eta lankidetza horren azken xedea eskualdearen zeregin ekonomiko nahiz soziala Europar Batasunaren barnean indartzea da.

Helburu horrekin sortu zuten, 2011n, "Akitania/Euskadi Euroeskualdea" izeneko Lurralde Lankidetzarako Europako Taldea, eta Nafarroak, orain, bertan sartzea eskatzen du eskubide osoko kide izan dadin.

Gaur egun, euroeskualdeak 48.543 km2 ditu, zortzi lurraldetan banatuta: Euskal Autonomia Erkidegoko hiru probintziak (Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia) eta Akitaniako bost departamentuak (Dordogne, Gironde, Landak, Lot-et- Garonne eta Pirinio Atlantikoak).

2012an, 5.415.002 biztanle zituen (Europako biztanleriaren % 1,1), 2.178.000 zeuden enplegatuta eta 1.134.494 ikasle zeuden.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa