(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zigor-arloko bitartekotzaren eskaera % 42 igo da Nafarroan astelehena, 2015.eko abuztuak 31


Hiru kasutatik bi akordioarekin amaitu ziren, epaiketarik izateko beharrik gabe


Justizia Jauregia

Nafarroako Justizia Jauregiko ikuspegia.

Nafarroako Gobernuko Zigor-arloko Bitartekotza Zerbitzua baliatzeko herritarrek egindako eskaera % 42 igo da 2014an; 2013an, 195 eskaera jaso ziren eta, iaz, berriz, 277.

Zigor-arloko bitartekotza diziplina anitzeko taldeek garatutako zerbitzua da (abokatuak, psikologoak, gizarte-langileak eta kriminologoak), biktimak eta arau-hausleak gatazka bat ebatz dezaten. Akordioa badago, epaileak baliozkotzen du epai baten efektu berberekin. Prozedura hori borondatezkoa eta doakoa da, zigor-arloko esparruan.

Justiziako Gizarte Zerbitzuaren balantzearen arabera, zerbitzu horrek 2014an 200 kasutan bitartekotza-lanak egin zituen. Hirutik bi kasutan (136) epaiketa egitea ekidin zuen akordioa lortu zen. Gainera, beste 77 eskaera jaso zituen, eta haietatik 45etan ezin zen bitartekotzarik egin aldeetako bat aurkitzea ezinezkoa zelako edo haiek bitartekotza ukatu zutelako; beste 32, aurten ebazteke geratu ziren.

Guztira, biktima eta arau-hausleen artean, 475 pertsonari eman zitzaien arreta, eta haietatik 310 gizonezkoak eta 165 emakumezkoak ziren. Gehienak, 18 eta 25 urte artekoak ziren (97 pertsona), eta haien atzetik datoz 26 eta 30 artekoak (96), 31tik 40 urte bitartekoak (87) eta 41etik 50era artekoak (76).

Biktimak eta arau-hausleak elkarrekiko zuten harremanari dagokionez, 72 espedientetan ez zegoen harremanik. Auzo-harremanak 34 kasutan zeuden, adiskidantzazkoak 33tan, familiakoak 29tan, lanekoak 21 kasutan eta eskolako harremanak, beste 21 kasutan.

Akordioen inplikazioak

Lortutako akordioek, sarritan, neurri bat baino gehiago hartzea dakartzate. Gehienek arau-hauslearen barkamen formala jaso zuten barnean (133 alditan) eta elkarrekiko errespetua (127). Biktimei ordaintzea ere adostu zen ere (69), konpontze sinbolikoak (32) eta zenbait lekutara joatea debekatzea (5). Kasu guztietan, akzio zibilak egikaritzeari uko egitea ere adostu zen.

Bitartekotza porrotean amaitzeko arrazoi nagusia egitateen desadostasuna da (24 alditan), eta jarraian datoz gertatutakoa ez aitortzea (18), desadostasun ekonomikoa (17) eta beste zenbait arrazoi (5).

Espedientea erdiak ia (% 48) 1 eta 2 hilabete artean ebatzi ziren, % 35,5 hilabete batean baino gutxiagoan eta % 16,5 bi hilabete baino gehiagotan.

Faltak eta delituak

Bitartekotzaren beharra izan zuten gaien % 97 faltak izan ziren, eta % 3, delituak. Lehenengoen artean, honako hauek nabarmendu behar dira: mehatxuak (95 kasu), derrigortzeak (51), irainak (46) eta lesioak (41). Haien atzetik datoz honako hauei lotutako gaiak: seme-alaben zaintza (13), etxeko indarkeria (12), kalteak (10), ebasketak (6), bidegabeko jabetzea (5), maulak (5), gehiegikeriak (1) eta ordena publikoari buruzko gaiak (1).

Delituei dagokienez, erdiak lesioak ziren (5 aldiz). Gainerakoak, maulak (2), etxeko indarkeria (2) eta faltsifikazioa (1). 

Zigor-arloko bitartekotza

Nazioarteko araudia justizia konpontzailearen jardunbide hori sustatzen ari da, eta beste abantaila batzuen artean, Justizia Administrazioaren lan-zama murrizten du, biktimari protagonismoa ematen dio eta arau-hauslea erantzule egiten du.

Zenbait delitu kanpoan geratzen dira (atentatua eta erresistentzia edo genero-indarkeria). Oro har, ondare-prozesuak aplika daitezke (ebasketak, indarrez egindako lapurretak, larderiazko lapurretak, maulak, bidegabeko jabetzea, motordun ibilgailuen erabileraren lapurreta eta ebasketa); mehatxuak eta derrigortzeak; kalte-delituak; lesio-delituak; elikagaiak ez ordaintzea; osasun publikoa, eta kasu horretan konponketa sinbolikoki edo materialki egin daiteke drogen mendekoak errehabilitatzeaz arduratzen diren erakundeekin.


Zigor-arloko Bitartekotza Zerbitzua 2006an hasi zen esperientzia pilotu modura, eta justizia konpontzailean eta bitartekotza-tekniketan espezializatutako 10 pertsonaz osatutako diziplina anitzeko taldea du. Alor juridikotik nahiz gizarte-zientzietatik datoz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa