Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Maila guztiak eskaintzen dira eta aurrez aurreko edo sareko autoikaskuntzako modalitateetan
Nafarroako Gobernuak Iruñean (Euskarabidea) eta Huarten (Zubiarte Euskaltegi Publikoa) antolatutako helduentzako euskara-ikastaroetan matrikulatzeko epea iragarri du.
Plazak libre geratzen diren ikastaro horiek irailetik ekaina bitarte ematen dira, aurrez aurreko eta sareko autoikaskuntzako modalitateetan, eta maila guztietan (A1 – A2 – B1 – B2 – C1 eta EGA).
Eskaera-epea
Matrikulak –haien prezioa hautatutako modalitatearen arabera dago eta 86,70 eta 140,30 euro artean dago–, irailaren 8ra arte egin ahalko dira. Hautatutako zentroaren araberako xehetasunak honako hauek dira:
Euskarabidea (Iruñea):
Matrikula-epea irailaren 4ra arte
Jendearentzako arreta-ordutegia: 08:30etik 14:30 arte
José María Iribarren eraikina
Yanguas y Miranda kalea, 27, 1.
31003 Iruña
Posta elektronikoa: euskarabidea@euskarabidea.es
Telefonoa: 848 42 60 53 / 848 42 60 53
Zubiarte Euskaltegi Publikoa (Huarte):
Matrikula-epea: irailaren 1etik 8ra.
Jendearentzako arreta-ordutegia: 09:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 19:00etara
Zubiarte kalea, 13
31620 Huarte (Nafarroa)
Posta elektronikoa: euszubia@educacion.navarra.es
Telefonoa: 948 36 10 91
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen