(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

11.100 langabe gutxiago izan dira azken urtean Nafarroan eta Estatuko langabezia-tasa txikienari eutsi dio, % 12,55 osteguna, 2015.eko uztailak 23


Bigarren hiruhilekoaren amaieran 38.400 langabe zeuden, BAIk gaur argitaratutako datuen arabera


Duela urtebete baino 11.100 langabe gutxiago izan dira Nafarroan aurtengo bigarren hiruhilekoren amaieran, hau da, % 22,42 jaitsi da; orain, 38.400 pertsona daude lanik gabe, Biztanle Aktiboaren Inkestak (BAI) gaur, osteguna, argitaratutako datuen arabera.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuz, 9.500 langabe gutxiago izan da, eta langabezia-tasa % 12,55 da, Estatuko txikiena. Portzentaje hori 2011ko bigarren hiruhilekokoa baino txikiagoa da, bigarren atzeraldi ekonomikoaren aurretik; orduan langabezia-tasa % 12,87 izan zen (41.330 pertsona lanik gabe).

Nafarroako Gobernuak langabezia-kopuru hori jaitsi izana enplegua sortzeari egozten dio; izan ere, okupatu-kopuruak ere gora egin du 2015eko bigarren hiruhileko honetan (9.100 pertsona gehiago), eta orain 267.300 pertsona daude okupatuta.

Espainia guztian, langabeziak behera egin du; orain 5,1 milioi langabe daude, eta tasa % 22,37 da. Aipatu denez, Nafarroa langabezia-tasa txikiena duen autonomia erkidegoa da, % 12,55 eta, haren atzetik, Euskal Autonomia Erkidegoa dago, % 15,98.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa