(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ogasunak higiezinen kalkulua merkatuko prezioetara egokitu ditu asteazkena, 2015.eko uztailak 15


Parametro berriekin higiezinen balioak krisiak eragindako prezioen jaitsierari egokitzen zaizkio


Higiezinak merkatuko batez besteko prezioetan oinarritutako estatistika-formula baten bidez kalkulatzen dira.

Nafarroako Ogasunak Nafarroako ondasun higiezin jakin batzuen balorazio-prozedura foru-dekretuz eguneratu du, oinordetza eta dohaintzen gaineko zergak, eta ondare-eskualdaketa nahiz egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergak kudeatzeko asmoz.

Ondasun horiek merkatuko batez besteko prezioetan oinarritutako estatistika-metodo baten bidez kalkulatzen dira. Nolanahi ere, sistema horren azken eguneratzetik, 2005ean, higiezinen merkatuaren bilakaerak honako hau eragin du: higiezinei kalkulatutako balioak, indarrean dagoen metodoa erabiliz, merkatuko balioarenak baino handiagoak izatea kasu askotan; beraz, berrikustea beharrezkotzat jotzen da. Parametro berriekin, balioak krisiak eragindako prezioen jaitsierari egokitzen zaizkio; hala, beheranzko berrikuspen garrantzitsuak sortzen dira etxebizitza eta familia bakarreko etxebizitzak kalkulatzeko orduan, haiek duten kokapenaren arabera.

Tasazio-metodoaren hobekuntza

Balorazio-metodoa estatistika-formula batean oinarritzen da. Hura egiteko, mota bereko ondasunen lagin adierazgarri baten salerosketa-prezioak biltzen dira. Estatistika-azterketari esker, higiezinaren ezaugarri bakoitzak prezioan duen ondorio ekonomikoa adierazteko eredu bat ezartzen da. Eredu hori formula batek osatzen du, bertan higiezinaren ezaugarriak nahiz ereduaren parametroak aldagai modura esku hartzen dute, eta haren aplikazioaren emaitza, higiezinak merkatuan izan zitzakeen prezioen kalkulu zehatz samarra da.

Foru-dekretu honetan araututako estatistika-ereduei esker, nekazaritza eta basozaintzako aprobetxamendua eman ahal dakiekeen etxebizitza (pisuak eta familia bakarreko etxeak), ibilgailuak aparkatzeko plaza, trasteleku eta lurzoruen erreferentziazko balioa lor daiteke.

2001. urtean estreinakoz aplikatutako estatistika-prozedura hori, 2003 eta 2005eko Foru Dekretuek aldatu zuten ondoren; jadanik aplikatutako parametroak eguneratu zituzten, balorazioa higiezinen merkatuko bilakaerari egokitzeko. Eredua krisiaren ondorioz sortutako prezio berriei egokitu zaizkio berriz, eta zonifikazioaren balorazioa hobetzen du, edozein higiezinaren merkatuko prezioan ezaugarri erabakigarriena dena. Hobekuntza hori beharrezkoa zen, ikusita zonaldekako higiezinaren balioaren kalkulu hori oso ongi araututa zegoela Tuteran eta Iruñean, baina beste udalerri batzuetan hutsuneak zituen (higiezinen nahasketa bereizgarri duten urbanizazioetan).

Jaitsierak, etxebizitzen kalkuluan

Etxebizitzen balioa kalkulatzeko ereduari dagokionez, lagina 32.507 etxebizitzak osatzen dute. Hura kalkulatzeko orduan, zaila da jaitsieraren batez besteko portzentaje bat finkatzea; izan ere, gune onenen balioa dezente gutxiago galtzen da gaizki kokatuta daudenekin alderatuz.

Adibide modura, Nafarroako hiriburuko aldaketaren hiru adibide hartzen dira: Pío XII.ean dagoen higiezin bat % 19 jaitsiko da (75 m2-ko etxebizitza, trastelekuarekin eta aparkalekuko plazarekin, 271.849,25 euroan tasatzen zen, eta orain 220.266 euroan); Milagrosa eta Mendillorrin dauden etxebizitzak % 38 jaisten dira (Medillorriko 73 m2-ko etxebizitza bat, 186.295 euroan baloratutako trasteleku eta aparkatzeko plazarekin, 115.000 euroan kalkulatzen da orain; eta Iruñeko Milagrosa auzoan kokatutako 73 m2-ko best baten balioa, trastelekurik eta aparkatzeko plazarik gabe, 149.100 eurotik 93.185 eurora jaisten da).

Bestalde, eta adibidea Erriberako hiriburura eramanez, Tuteran kokatutako etxebizitza baten kalkulua % 33 jaisten da. Hala, hiri horretako 80 m2-ko etxebizitza batek, trastelekurik gabe eta aparkatzeko plazarik gabe, 105.982,15 eurotik 71.523 eurora jaitsiko zen.

Familia bakarreko etxebizitzak

Familia bakarreko etxebizitzen balioa kalkulatzeko ereduari dagokionez, lagina familia bakarreko 20.968 etxebizitzak osatzen dute, nahiz eta eredua baliozkotu den, 76.299 etxebizitzaren balioen egiaztapenean aplikatuz.

Parametro berriekin, Mutiloan berriki eraikitako 253 m2-ko etxebizitza bat % 23 jaisten da; Antzinen (Estellerria) berriki eraikitako familia bakarreko 227 m2-ko etxebizitza batek % 44ko balorazio txikiagoa du; Pirinio aldeko antzinako herriko etxe baten balioa, berriz, asko galtzen da (% 69raino).

Aparkatzeko plazak eta trastelekuak

Aparkatzeko plazen eta trastelekuen ereduetan balioa kalkulatzeko, kalkulatzeko azaleraren metro koadro-kopurua unitateko balioagatik biderkatuko da kasu bakoitzean; hala, zonaldekako batez besteko balioak biribiltzeagatik gutxieneko balioak berriz kalkulatu dira, 11.000 datu inguruz osatutako lagin batetik abiatuta.

Egindako lanei esker, gainera, eraikuntzako askotariko tipologien zonifikazioan egokitzapen handiagoa egin ahal izan da, eta horrek Nafarroako udalerri bakoitzean azterketa zuhurragoa egiten utzi du.

Printzipioz, trastelekuei dagokienez, lehen balio bat finkatzen zen metro koadro finko bakoitzeko Nafarroa guztirako; orain, berriz, haren balioa zonaldearen arabera bereizten da, eta m2-aren tasazioak 360 eta 738 euroren artean daude

Gainera, aparkatzeko plazetarako, lehen ez zen azalera kontuan hartzen plaza baizik; orain, haren tamaina aldagarri modura sartzen da; metro koadroaren balioa 300 eta 640 euroren artean tasatzen da zonaldeen arabera (12 m2-ko plaza baterako, 3.600 euro da merkeena, eta 7.680, garestiena).

Nekazaritza eta basozaintzako aprobetxamenduko lurzoruak

Beren balioa nekazaritza eta basozaintzako aprobetxamenduagatik lortu beharreko lurzoruen kasuan, era horretako ondasunetarako banakako balioen behar besteko lagina erdiesteko aukera ez izateak eredu analogiko bat aplikatzea behartzen du.

Sistema analogiko modura katastro-balorazioa erabili zen, eta hark lurzoru horien "mota" eta "klasea" bereizgarritasuna kontuan hartzen ditu. Sistema analogikoaren balioak sistema errealera eraldatzeko, udalerri eta mota bakoitzerako lortutako koefizienteak aplikatu dira, teknikari eskudunak emandako erantsitako balioetatik abiatuz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa