(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 5.936 euro gastatu zuen biztanleko 2014an, aurreko urtean baino % 4 gehiago asteazkena, 2015.eko ekainak 24


3.803,56 milioiko inbertsioa izan zen guztira, eta kopuru horretatik erdia baino gehiago gizarte-arlorako erabili zen


Nafarroako Gobernuak 2014ko urteari dagokion Nafarroako Kontu Orokorren Foru Legearen proiektua onartu du gaurko bilkuran; ekitaldi hori  5.936 euroko batez besteko gastuarekin itxi zen  biztanleko, 2013an baino % 3,97 gehiago.

Zenbateko horretatik, 1.424,64 euro osasun-beharrak asetzeko erabili ziren, 567 euro hezkuntzako gasturako izan ziren; 439 gizarte-zerbitzuetan eta gizarte-sustapenean inbertitu ziren; eta 318 euro azpiegituretan eta eduki ekonomikoko beste jarduera batzuetan. Zenbaki absolutuetan, foruko diru-kutxek egindako gastua 3.803,56 milioi euro izan zen, guztira.

Diru-sarrerei dagokienez, diru-bilketa garbia 3.695,37 euro izan zen, eta zenbateko horretatik 1.384 milioi zerga zuzenei dagokie, 1.523,74 zeharkakoei, eta 96.6 milioi tasa eta prezio publikoei. Zenbateko txikiagoko beste diru-sarrera batzuk ohiko transferentziei eta kapital-transferentziei dagokie, ondarearen gaineko diru-sarrerei, egiazko inbertsioen besterentzeei edo finantza-pasiboei.

Osasunean eta hezkuntzan gastatu da gehien

1.967,51 milioi euro guztira erabili da gizarte-arloan (gastuko aurrekontuaren % 51,73), eta haren barnean sartzen dira: gizartea babestu eta sustatzeko jarduerak, osasuna, hezkuntza, kultura eta etxebizitza.

Zehazki. osasunari 916,24 milioi dagokio, Nafarroako Gobernuko gastu orokorraren % 24, 2013an zegoen antzeko ehunekoa. Hezkuntzan 567,97 milioi euro inbertitu da, 2013an baino 6,68 milioi gehiago.

Gizartea babesteko eta sustatzeko arloan 442,22 milioi euro erabili da (2013an baino % 4,2 gehiago), eta kopuru horren % 52,99 (234,46 milioi) erabili da desgaitasuna duten pertsona, adineko, familia eta haurrentzako jardueretan. Etxebizitza eskuratzeko eta eraikuntza sustatzeko partiden zenbatekoa 58,37 milioi izan da, eta enplegua sustatzekoarena, 48,8 milioi. Gizarteko gastuaren kapitulua kulturan egindako inbertsioak osatzen du (40,89 milioi euro).

319,29 milioi jarduera ekonomikoari laguntzeko

Arlo ekonomikoko jardueretan 319,29 milioi euro inbertitu da, kopuru guztiaren % 8,39. Foru Komunitateko jarduera ekonomikoari laguntzeko eta ekoizpen-sarea sendotzeko jarduerak dira, eta haien artean daude, industria, energia, nekazaritza, azpiegiturak, I+G+B eta komunikazioak sustatu, garatu eta bultzatzeko jarduerak. Zehazki, 73,13 milioi erabili da nekazaritza, abeltzaintza eta elikadurarako; industria eta energiaren arloan, 22.95 milioi euro xahutu da, eta I+G+Bn, 46,64 milioi. Merkataritzan eta turismoan 6,81 milioi erabili da, eta 21,30 milioi garraioen diru-laguntzetarako. Azpiegituren partida, berriz, 144,30 milioi izan da.

Administrazioaren gastu orokorretan, 17,32 milioi inbertitu zen jarduera legegilea estaltzeko; haren barnean Parlamentuko, Arartekoaren erakundeko eta Nafarroako Kontseiluko gastuak sartzen dira. Atal horretan, Foru Komunitateko Administrazioak Estatukoari egiten dioen ekarpena ere sartzen da Hitzarmen Ekonomikoaren arabera (555,83 milioikoa izan zen 2014. urtean); toki-administrazioei egindako transferentziak (237,05 milioi); zor publikoaren jaulkipena eta banku-maileguen nahiz beste eragiketa batzuk amortizatzea eta haien interesak ordaintzea (384, 44 milioi, guztira).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa