(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bi enpresa-proiektuk 30 milioi euro inbertituko dute Vianan eta Lekarozen, eta 52 lanpostu berri sortuko dituzte 

asteazkena, 2015.eko ekainak 3


Envaplaster (Viana) eta Palacio de Arozteguia inbertsioek foru-intereseko izendapena jaso dute, eta Traperos de Emaus fundazioari kalifikazio hori emateko epea zabaldu zaio 


Palacio de Arozteguia, S.L. enpresak 24,6 milioi inbertituko du Lekarozen.

Envaplaster (Viana) eta Palacio de Arozteguia S.L. enpresek 30 milioi euro inbertituko dute, alde batetik, Vianan erretilu plastikoak egiteko fabrika bat sortzeko, eta bestetik, Lekarozen turismo eta kiroletako gune bat jartzeko.

Bi proiektuek foru-intereseko izendapena jaso dute, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkuran hartutako erabakien arabera. Gainera, kalifikazio hori Traperos de Emaus fundazioari 2016eko abenduaren 31 arte luzatu zaio Berriozarren duen hondakinak berrerabiltzeko zentrorako.

Zehazki, Envaplaster S.A. enpresak 5.300.000 euro inbertitzeko asmoa du Vianako Albergueria industrialdean plastikozko erretiluak egiteko fabrika bat sortzeko; bertara eramango da, 2016ko urri aldera, gaur egun Logroñon dagoen sozietatearen jarduera, egungo 62 langileekin.

Bestalde, Palacio de Arozteguia, S.L. enpresak turismo, hotel eta kiroletako gune bat jartzea aurreikusten du Lekarozen. 24.635.000 euroko inbertsioa egingo du eta 52 lanpostu sortuko ditu. Jarduera 2016ko lehen seihilekorako martxan izatea espero da.

Traperos de Emaus fundazioaren kasuan, haren proiektuari foru-intereseko izendapena 2013ko ekainean eman zitzaion. Berriozarren nabe berri bat eraikitzea proposatzen zuten 19.000 metro koadroko azalera batean (13.000 m2, eraikita), ibilgetu finkoan egindako 3 milioi euroko inbertsioarekin eta 17 lanpostu sortuz hasierako fasean. Gobernuak iritzi izan zuen hondakinen kudeaketan egindako jarduera oso trinkoa zela enpleguan (186 pertsona une hartan), eta plantillaren % 70 gizarte-bazterkeriako arriskuan dauden pertsonak direla eta % 25, berriz, desgaituak. Inbertsioarekin, etorkizuneko hazkundea bermatzen zen, eta Foru Komunitatetik kanpoko beste toki batean egitea ekiditen. Inbertsioek zer martxa duten ikusita, Foru Gobernuak aitorpena 2016ra arte luzatzea erabaki du.

Foru-intereseko izendapenak erdira murrizten ditu administrazio-epeak

Foru-intereseko inbertsio-izendapenak Nafarroako garapen ekonomiko, sozial edo lurralde-garapenerako garrantzi berezia duten proiektuei mesede egiten die, honako honek jasotzen duen moduan: 15/2009 Legea, abenduaren 9koa, administrazioa sinplifikatzeko neurriei buruzkoa enpresa-jarduerak edo jarduera profesionalak abian jartzeko.


Foru Gobernuak proiektu horiek enpleguaren sorreran izandako eragina kontuan hartu du, horrek dakarren inbertsio-bolumena, bai eta haien ezarpena errazteko beharra ere; hala, proiektu horiek martxan jartzeko beharrezko izapideek lehentasunezko eta premiazko bultzada jasoko dute Nafarroako Administrazio Publiko guztien aldetik, eta administrazio- nahiz hirigintza-prozesuak, eta lizentziak emateko prozesuen epeak erdira jaitsiko dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa