(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak EAEko Auzitegi Nagusiari eskatu dio Gipuzkoa behartu dezala Nafarroa beren turismo-seinaleetatik kentzera asteazkena, 2015.eko maiatzak 6


Jakin ahal izan duenez, gutxienez beste hiru karteletan agertzen da Nafarroako ezkutua


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak EAEko Auzitegi Nagusiari eskatu dio Gipuzkoako Foru Aldundia behartu dezala, lurralde horretan Foru Komunitatea agertzen den irudi guztiak errepideko kartel guztietatik kentzera edo ezkutatzera, eta ez soilik A-15 autobian daudenak.

AP-8ko kartela

AP-8an dagoen seinalea, Oiartzun eta Astigarraga artean.

Nafarroako Gobernuak EAEko Auzitegi Nagusiari eskatu dio Gipuzkoako Foru Aldundia behartu dezala, lurralde horretan Foru Komunitatea agertzen den irudi guztiak errepideko kartel guztietatik kentzera edo ezkutatzera, eta ez soilik A-15 autobian daudenak.

Foru Gobernuak jakin ahal izan duenez, gutxienez ezaugarri horietako bost seinale daude, eta haietan Nafarroako turismoaren ikuspegitik erakargarriak diren lekuen ikurrak agertzen dira, esaterako: Plazaolako bidea, Aralar eta Iruñeko Ziutadela; haiek guztiak "Euskal Herria-Basque Country" izen generikoarekin. A-15ean bi daude (Andoain eta Berastegi artean), eta bertako irudiak estali egin dira Auzitegiak agindutakoari jarraiki, bai eta jatorrizko diseinuarekin segitzen duten beste hiru ere (Nafarroako ezkutua ikus daitezke bertan): bi N-I errepidean (Madril-Irun), Alegian eta Ikaztegietan, eta beste bat AP-8an (Bilbo-Irun), Oiartzun eta Astigarraga artean.

EAEko Auzitegi Nagusiak, hain zuzen, Aldundiak auzitegiaren epaiaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi du. Epai horrek seinale horiek kentzeko edo ezkutatzeko agintzen zuen kautelazko neurri modura gai nagusia erabakitzen den bitartean. Auzitegiaren epaian esandakoaren arabera, Gipuzkoako ordezkariek erabilitako argudioak bere garaian jadanik azaldutakoen "errepikatze laburtua" dira Foru Komunitateak norabide horretan egindako eskaeraren aurrean.

Gogoratuko denez, iragan otsailaren 24an, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salak auto bat eman zuen. Haren bidez, Nafarroako Foru Komunitateak hala eskatuta, kartelak kentzeko kautelazko neurria eman zen, "alboko komunitateko ezkutuaren sartze desegokia" egiten dutela irizten baita, eta "Foru Komunitateko tokiak ‘Euskal Herria-Basque Country´ hitzekin aipatzeagatik". Autoak gaineratzen zuenez, neurriaren eraginkortasuna "eskatzaileak proposatutako edozein baliabiderekin beteko da (desmuntatzea, ezabatzea…), baldin eta prozesuan eztabaida pizten duten bereizgarri nahiz elementuak behin-behinekoz kenduko direla bermatzen badute".


N-Ieko seinalea

N-I errepideko kartela.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa

Kautelazko neurri horren eskaera Nafarroako Gobernuak iragan abenduan kartelen aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren barnean zegoen, ekintza horiek "Nafarroako identitatea kontuan hartzen ez dutelako; identitate hori Foru Eraentza Birrezarri eta Hobeagotzeko 13/1982 Lege Organikoan aitortzen da, eta aipatutako ekintzek bertako erakundeen eskumenak ez dituzte ezagutzen eta leialtasun konstituzionalaren printzipioa ez dute errespetatzen".

Gobernuak bere errekurtsoan zioen, gainera, kartelek Estatuko eskumenak urratzen dituztela errepideak seinaleztatzeko arloan eta, alde horretatik, gogora ekarri zuen Konstituzio Auzitegiak jadanik emandako 94/1985 epaiak legez kanpokoa jo zuela Eusko Jaurlaritzak Nafarroako ezkutua erabiltzea.

Horregatik guztiagatik, Nafarroako Gobernuaren iritziz, seinaleak "legez kanpo eta konstituzioaren aurka" egiten dute, eta, horrez gain, Nafarroako errealitate instituzionalean eta bertako foru-araubidean eskua sartzen dela irizten du.

Aurrez, azaroan, seinaleak zeudela jakin ondoren, Nafarroako Gobernuak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskaera egin zion berehala ken zitzan; gertaera hori "Nafarroako erakundeetan muturra sartze larritzat jotzen zuen eta erakunde horiekiko errespetu falta handia", bai eta "Nafarroari egindako probokazio argia ere, demokratikoki hautatutako erakundeekiko errespetua galduz eta baita herritarren gehiengo ahotsarekiko ere".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa