Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Artista nafarraren erakusketa Nafarroako museoak eta Tarragonako Arte Modernoaren museoak (MAMT) koproduzitu dute, eta azken horretan ere erakusgai jarriko da 2015eko azarotik 2016ko otsaila bitarte
Rafael Bartolozziren aldi baterako erakusketaren irudia.
(
irudia handitu
)
"Bartolozzi 1943-2009" izeneko aldi baterako erakusketa inauguratu da gaur goizean Nafarroako museoan, 2014an Rafael Bartolozzi artista hil zenetik bost urte betetzen zirela-eta. Bilduma Nafarroako museoak eta Tarragonako Arte Modernoaren museoak (MAMT) koproduzitu dute, eta azken horretan ere erakusgai jarriko da 2015eko azarotik 2016ko otsaila bitarte. Nafarroako museoan bihartik aurrera ikusgai izango da 2015eko uztailaren 19ra arte.
Nafarroako museoko zuzendari Mercedes Jover-ek aurkeztu du gaur goizean Raquel Medina komisarioarekin batera; azken horrek Tarragonako Diputazioko lehendakari Josep Pobleten gutun bat irakurri du, eta obrak zer ezaugarri dituen azaldu.
Pintorearen arreba Mª del Mar Lozano Bartolozzi izan da bertan, bai eta artistaren beste senide batzuk ere.
"Bartolozzi 1943 – 2009" erakusketa
Artistaren ibilbidea eta ekarpenak balioan jarri nahi dituen erakusketa 63 obrek osatzen dute (pinturak, eskulturak eta marrazkiak), eta Nafarroako museoko aldi baterako erakusketa-aretoan ikusgai daude jadanik.
Izaera antologikoa du, eta bere ibilbidean zehar artearen kontzepzioaz zuen funtsezko alderdiak azpimarratu nahi ditu. Pieza gehienak artistaren bilduma pribatukoak dira, eta funtsezko alderdi horiek ordezkatzen dituelako hautatu dira.
Erakusketaren leimotiv-a bizitza ospatzea da, eta hiru esparrutan antolatzen da:
a) Sustraiak: lehen garaiko obrak batzen ditu eta bere jatorrian inspiratutako piezak, bere ibilbide guztian zehar egindakoak. Bartolozzi bere gurasoek utzitako ondarearekin oso harro sentitu zen, artista ezagunak zirenak ere (Pedro Lozano Sotés y Francis Bartolozzi); artistikotzat hartu zuen amaren abizenari lotutako klasizismo italiarreko obrak batzen ditu ere eta, bereziki, bere jatorri nafarrekoak , pieza bikain hauetan adierazten duen natura, ohitura, tradizio eta folklorekoak ("Txistulari", "Irati"…).
b) Erotismoa, poetika eta metafora: hirurogeita hamarreko hamarraldiko eta laurogeiko lehen urteetako lan adierazgarrienak jasotzen ditu, eta erotismoa nahiz bizitzaren gozamena obra sentsual eta sofistikatuetan islatzen ditu, autoerretratuak ("Autorretrato camiseta cama") eta familiako erretratuak barneratzen dituen grafismo eta lausodurarekin zehaztasunez egindakoak. Fase figuratibo hori elementu metaforikoz jositako poetika fineko obrekin osatzen da ("Corazón cayendo por las escaleras").
c) Natura: ikurra eta fabulazioa. Naturak irudiari txanda hartzen dio elementu sinboliko, magiko edo fabulatuen elementuekin nahastutako gai modura ("Adán y Eva", "Prometatge"). Margodiko (Tarragona) bere landa-etxean bere paradisua sortu zuen eta berriz asmatutako natura garatu zuen izaki zaratatsu eta lagunkoiez betetako imajinario baten bidez. Pare bat obrek 12 urtez alkate izan zen udalerrian (Vespella de Gaià) piztutako sute larri batek eragindako tarte espresionista bat irudikatzen dute. Pinturak eta eskulturak ("Núria", "Convidat") transabangoardian eta oximoronean (kontrako elementuen fusioa) inspiratutako kosmo-ikuspegi eklektiko hori partekatzen dute; "minimalismo barroko" modura kalifikatu zuen artistak berak.
Erakusketaren aitzakiarekin, "Bartolozzi 1943-2009" katalogoa argitaratu da, eta 20 euroan saltzen da.
Bilduma asteartetik larunbatera bisita daiteke 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Igande eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara. Astelehenetan, itxita.
Ekintza osagarriak
Erakusketa dela-eta, Nafarroako museoak zenbait ekintza antolatu ditu, eta haien edukia nahiz egutegia jarraian zehazten dira:
- Erakusketaren bisita gidatua komisariaren eskutik: martxoaren 26an bertan, 19:00etan. Doako sarrera edukiera bete arte.
- Erakusketaren bisita gidatua Aurora Patusen eskutik. Igandetan, apirilaren 5, 12, 19 eta 26an, eta maiatzaren 3, 10, 17, 24 eta 31n, bai eta maiatzaren 1ean ere (jaieguna), 12:30ean. Doako sarrera da edukiera bete arte.
- Aste Santuko haurrentzako tailerrak: erakusketa horretan oinarrituko dira. Apirilaren 7, 8, 9 eta 10ean egingo dira, 11:00etatik 12:30era.
- "Asteartetan Museoan" izeneko programaren barnean, garaiz iragarriko den jarduera batekin egingo da.
Ohar biografikoak
Rafael Bartolozzi (Iruña 1943-Tarragona 2009), Francis Bartolozzi eta Pedro Lozano de Sotés pintoreen semea eta Salvador Bartolozzi marrazkilari eta idazle ezagunaren biloba, Iruña bere jaioterria atzean utzi eta Bartzelonara joan zen 1964an San Jorgeko Arte Ederretako Goiz Mailako Eskolan ikasteko eta Sant Cugat del Vallésko Horma Pinturako Eskolan ikasteko. 60ko belaunaldikoa da, eta belaunaldi hori figurazioa berreskuratzea eta Pop Art delako bultzatzen zuten artistek osatzen zuten; mugimendu horren barnean pertsona oso garrantzitsutzat jo izan da Espainian, bere ikuspegi pertsonalarekin asko lagundu zuena.
Arranz Bravorekin batera, bikote artistiko ospetsua osatu zuen hamar urtez (1970-1980), eta orduan egin ziren obra garrantzitsu batzuk, Parets del Vallésko Tipel fabrikaren pintatutako eraikina, adibidez (2.000 metro luzekoa), Mallorca eta Bartzelonako horma-irudiko beste makro-proiektu batzuen artean. Estudioa partekatzen eta erakusketak elkarrekin egiten bazituzten ere, bakoitzak bere obra gordetzen zuen. Iruñeko Ziutadelan (1975), Bartzelonako Saló del Tinelll-en (1979), Mallorcako Palau Solleric i Llotja-n (1980) egindako erakusketa instituzionalei esker, oro har beren ekoizpenaren fase goraipatua aztertu ahal izan zen; ekoizpen horren ezaugarria zen, erotismoari eta eguneroko inguruneari lotutako neofigurazioa, ikuspegi poetiko eta fantastiko batetik begiratuta.
Veneziako Bienalean (1980) Espainiako ordezkari modura parte hartzearekin etapa bat ixten du, eta horrek haren bizi-ibilbidean eta artistikoan aldaketa erabakigarria dakar. Tarragonako Vespella de Gaià izeneko herri txiki batera joan zen; 1972. urtetik bertan zuen estudioa, Nuria Aymamí-rekin ezkondu zen (1983), Nil izeneko seme bat izan zuten eta Italiara eta beste leku batzuetara sarri samar bidaiatu zuten.
Familiako bizitzak, landa-ingurune berriak bere bilakaeran eragin handia izan zuten, figurazioaren nagusitasunaren ordez Mediterraneoko naturaren interpretazioa nagusituko da, oso libre eta primitiboa dena, abstrakzioa, fabulazioa eta ikurra jasoz. Haren imajinario surrealista aberatsa, Italiako transabangoardiaren eragin manierista eta eklektikoari lotuta, eta Nafarroako bere sustrai sentimentalen oihartzuna potentzia harrigarriko obretan nahasten dira; 90ko hamarralditik aurrera, bereziki, kontrarioen etengabeko dialektika batean oinarritzen eta, hark, oximoronen sutsua izanik, "minimalismo barroko" modura definitzen zuen maiz, testuinguru postmodernoarekin bat zetorren jarrera zena, bestalde.
Bere jarduera nagusia izan zen pinturaz gain, eskultura ere egin zuen askotariko formatu eta materialetan, hirigintza (Bakearen plaza, Iruña) eta monumentuen obra ("Alfa y Omega, Torredembarrako hondartzaren pareko itsasoan ainguratuta, 1999) barnean hartuz.
Udalerriko basoan piztutako zoritxarreko suteak eragindako kolpea (1993) bere obra-sorta lazgarri batzuetan islatzen da, eta haiek bere bilakaeran tarte espresionista bat osatzen dute. 2009. urtean hil arte luzatzen den azken etapa obra enigmatikoek, ia abstraktuek osatzen dute, eta haietan sinbolismo hermetiko bat eta nolabaiteko esoterismoa nagusitzen dira.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen