(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak 2020ra arte 126 milioi inbertituko ditu, erdia Europatik etorrita, ekonomia eta enplegua suspertzeko osteguna, 2015.eko martxoak 5


Eskualdeko Ekonomia eta Politikako Foroa antolatu da gaur eta bihar Iruñean, eta Estatuko nahiz autonomia erkidego guztietako ordezkariak izango dira bertan


Eskualdeko Ekonomia eta Politikako Foroa antolatu da Iruñean, martxoaren 5ean eta 6an. ( irudia handitu )

Nafarroak 126,1 milioi euro izango ditu guztira ekonomia suspertzeko eta enplegua hobetzeko. Kopuru horren erdia Europako funtsetatik dator, Europar Batasunak iragan abenduan behin betikoz onetsitako 2014-2020 programa eragilearen barnean.

Hala azaldu du lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilari Lourdes Goicoecheak Eskualdeko Ekonomia eta Politikako Foroaren irekieran. Iruñean, gaur eta bihar egingo den Estatu-mailako hitzordua da, eta bertan izango dira: José María Piñeiro, Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioko Europako erkidegoko funtsen zuzendari nagusia, eta baita autonomia erkidego guztietako Europako funtsak kudeatzeko beste 60 bat arduradun ere.

2014-2020 programa eragileak Europako Batzordearen oniritzia jadanik jaso zuen (abenduan) lehen komunitatea da Nafarroa, Errioxarekin batera. Hura prestatzeko orduan, proposamena partaidetza publikoko prozesu baten mende geratu zen.

Programaren barnean, hazkunde adimentsu, iraunkor eta integratzailea errazteko bideratutako ekintzak sartzen dira, 2020 Europako estrategiarekin bat etorriz. Bi jarduera-ildo nagusi sartzen dira. Alde batetik, 86,7 milioi euroko inbertsioak, haien erdia Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatuta. Inbertsio horien xedea Nafarroako enpresa-sarearen hazkundea eta lehiakortasuna hobetzea da. Bestalde, 39,4 milioi euroko beste inbertsio bat dago, haren erdia ere Europako Gizarte Funtsarekin kofinantzatutakoa. Diru horrekin, lan-munduratzea sustatzeko eta ahulenen gizarteratzea indartzeko neurriak finantzatuko dira.

Garapenerako funtsen banaketa (EGEF)

EGEF funtsen barneko inbertsioa lau jarduera-ardatzetan egingo da:

1.- Ikerketa, garapen teknologikoa eta berrikuntza sustatzea (43,9 milioi euro), Osasunbidean ikerketa indartzeko bideratutako jarduerekin; horrekin batera, diru-laguntzak ikertzaileak kontratatzeko, I+Geko kanpo-finantzaketa eskuratzeko, edo ETEetarako diru-laguntzak teknologia-zentroek emandako zerbitzuak kontratatzeko eta I+Geko proiektuak enpresetan bertan garatzeko.

2.- ETEen lehiakortasuna hobetzea. 28,7 milioi euro erabiliko da honako honetarako: enpresa-produktibitatea areagotzeko inbertsio nahiz proiektuei laguntzeko, enpresak batzeko nazioartekotu daitezen, edo aholkularitza espezializatuko zerbitzuak kontratatzea kanpoan ezartzeko, besteak beste.

3.- Ingurumena babestea. Kontzeptu horretarako, 4,1 milioi euro erabiliko da, karbono gutxiko ekonomia baterako urratsa errazteko (atmosferara isuritako gasak murriztea). Beste jarduera batzuen artean, etxebizitzetako inguratzaile termikoa birgaitzea diruz lagunduko da.

4.- IKTen erabilera eta kalitatea hobetzea, bai eta haiek eskuratzeko aukera ere (1,7 milioi euro). Osasun-atari baten garapena finantzatuko da teknologia berriek eskainitako aukera berriak ahalik eta gehien baliatzeko; hala, herritarrei eta gaixo kronikoei beren osasuna zaintzeko gaitasun handiagoak emango zaizkie.

Nafarroako Gobernuak aurreikusten duenez, 2023. urtean, jarduera horiek guztiek jadanik badiren 700 bat enpresa txiki eta ertaini mesede egingo die; berritzaileak diren ETE gehiago sortzea eragingo dute eta esportaziorako beste 400 enpresa berri izatea. Gainera, Nafarroako 342 enpresa ikerketa-zentrorekin lankidetzan ariko direla kalkulatzen da, eta 444 ikertzaileren lana finantzatuko dela.

Europako Funtsen banaketa (EGIF)

2014-2020 programa eragilearen barnean, jarduera-ildo sozialagoa bat ere sartzen da. Europako Gizarte Funtsaren esparruan sartutakoak dira, 39,4 milioi eruoko aurrekontua izango dute eta Europako Batzordeak eta Foru Gobernuak erdi eta erdi kofinatzatuko dituzte. Kasu honetan, ekintzak bi helbururen baitan daude:

1. Enpleguaren iraunkortasuna eta kalitatea sustatzea eta lan-mugikortasuna erraztea.

2.Gizarteratzea sustatzea, pobreziaren eta bazterketa-era ororen aurka borroka egitea.

Aurreikusitako jardueren artean, aipatu behar dira: toki-erakundeei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei emandako diru-laguntzak langabeak kontratatzeko; Enpleguko Zentro Berezietan lanean diharduten desgaituen soldatak eta gizarte segurantza ordaintzea; gizarteratzeko eta laneratzeko, toki-erakundeetako eta irabazi-asmorik gabeko erakundeetako zentroek gizarte-bazterketako egoeran dauden edo arriskuan izan daitezkeen pertsonak kontratatzea.

2007-13 programaren % 100eko egikaritzea

Krisi ekonomikoa izan arren, Nafarroak 2007-13 programa eragilearen egikaritze-maila handia du.

EGEF funtsetan, une honetako egikaritze-maila esleitutako aurrekontuaren % 90 da. Europako erkidegoko araudiaren arabera, abenduaren 31 arte programa eragilearen neurriak egikaritzen jarraitu daitekeela kontuan hartuz, Foru Gobernuak urtearen amaieran programaren % 100 egikarituko dela aurreikusten du.

Bestalde, Europako Gizarte Funtsan, 2014ko abenduan % 77,85 egikaritu zen, eta aurten % 100 lortzea edo kopuru hori gainditzea aurreikusten da.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa