(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eratu da maiatzaren 24ko Foru Parlamenturako eta kontzejuetarako hauteskundeak antolatuko dituen batzordea asteazkena, 2015.eko urtarrilak 28


Aldi baterako erakunde bat da, Morrás kontseilaria buru duena eta beste sei kidek osatua


Nafarroako Gobernuak gaur egin duen bilkuran Nafarroako Parlamenturako eta kontzejuetarako hauteskundeak antolatuko dituen batzordea eratzen duen erabakia onartu du; aipatutako hauteskundeak datorren maiatzaren 24an eginen dira udal hauteskundeekin batera, baina azken horiek Estatuaren eskumenekoak dira.

Batzordea aldi baterako erakunde bat da, hauteskundeak egin baino hilabete batzuk lehenago eratu ohi dena hauteskunde prozesuen prestaketa lanekin zerikusia duten eragileak koordinatzeko.

Gobernuak hartutako erabakian, batzordearen osaera jaso da: batzordeko burua Javier Morrás izanen da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilaria, eta kideak, berriz, honakoak: Lehendakaritzako eta Justiziako zuzendari nagusia, José Luis Ruiz; Informatika eta Telekomunikazioetakoa, Valentín Elizondo; Toki Administraziokoa, Francisco Pérez; eta Komunikaziokoa, Edurne Elío; haiekin batera, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko idazkari tekniko nagusia eta Hauteskunde Bulegoko koordinatzailea, idazkari lanetan.

Batzorde hau sortzeko arrazoia foru eta toki hauteskundeen "konplexutasuna" da; izan ere, horiek antolatzeko organo bat baino gehiagoren parte-hartzea, lankidetza eta koordinazioa behar dira, bai eta aipatutako organoen giza baliabideak eta bitarteko materialak ere. Hartutako erabakian aurreikusi da, halaber, batzorde honen bileretara kide gehiago etortzeko aukera, horretarako beharra sortzen bada.

Horrez gain, lan zehatzak prestatzeko lantalde bat sortuko da, Hauteskunde Bulegoa izenekoa, batzordearen menpe. Lantaldeko kideak batzordean ordezkaritza duten zuzendaritza nagusien edo bestelako unitateen zerbitzuko langileen artetik izendatuko dituzte. Bulego horretaz koordinatzaile bat arduratuko da.

Gogoratu behar da Nafarroako Parlamenturako eta kontzejuetarako hauteskundeak antolatzeko eskumena Foru Komunitateko Administrazioarena dela, zehazki Lehendakaritza eta Justizia Zuzendaritza Nagusiarena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa