(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sodenak eta Elkargi elkarte abaldunak hitzarmena sinatu dute Nafarroako ETEen finantzaketa errazteko asteartea, 2015.eko urtarrilak 27


Erakundeak abalak emango dizkie Moderna Zigilua lortzen duten enpresei, % 4,25eko interes-tasan


Victor Ibarreche eta Carlos Fernandez Valdivielso

Víctor Ibarreche eta Carlos Fernández Valdivielso, hitzarmena sinatu ondoren. ( irudia handitu )

Sodena enpresa publikoak eta Elkargi SGR elkarte abaldunak hitzarmena sinatu dute Nafarroako ETEen finantzaketa errazteko. Akordioa gaur sinatu dute Iruñean Sodenako zuzendari-gerente Carlos Fernández Valdivielsok eta Elkargiko zuzendari nagusi Víctor Ibarreche Asuak.

Zehazki, Elkargik Sodenarekin lankidetzan ariko da abalak emanez, eta abal horiek Moderna Zigilua lortutako enpresei kredituak lortzen lagunduko die. Kalifikazio horrek berresten du, enpresa-proiektuek Nafarroaren garapen ekonomikoaren estrategiarekin egindako lerrokatzea eta, hari esker, finantzaketako zenbait tresna eskura ditzakete, Europako Inbertsio Bankutik datorrena, esaterako.

Sinatutako hitzarmenaren arabera, Elkargik 20.000 euro eta 600.000 euro arteko ETEen proiektuak bermatuko ditu, honako hauetarako diren proiektuak: aktibo ukigarrien inbertsio edo gastuetarako (lurrak salbu), ukiezinen inbertsio edo gastuetarako (garapen-gastuak, plangintza eta finantzaketa; I+G; eta banaketa-sareak sortzea) edo enpresa-oinordetzarako.

Hitzarmen horren ondorioz, azken onuradunek merkatuko interes-tasen finantzaketa jasoko dute: % 4,25 finkoa, zehazki. Kredituak emateko gehieneko epea 10 urtekoa izango da.

Sodena, Nafarroako Garapen Sozietatea, SM Nafarroako Gobernuaren finantza-tresna da, Nafarroarako enpresa-proiektuen sorrera eta garapena erakarri, identifikatu eta sustatzeko, toki-mailakoak nahiz kanpotik erakarritakoak, horretarako finantza-tresnak erabiliz, arrisku-kapitala bereziki; horrez gain, kanpoan ezartzeko aholkularitza eta laguntza ematen du ere.

Enpresa-proiektuei emandako laguntza finantzarioa arrisku-kapitalaren bidez egiten da. Proiektu horiek Nafarroarekin zerikusia izan behar dute, eskualdearen garapen orekatu eta iraunkorrean era adierazgarrian laguntza aktiboa emanez. Laguntza teknikoa ematen da, inbertitzaile nahiz enpresekin koordinazio, aholkularitza eta harremana izanez, behar duten guztia erraztuz beren proiektuak Nafarroan koka ditzaten.

Elkargi 1980. urtean sortutako Elkarrekiko Garantia Elkartea da. Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako 11.500 enpresa txiki eta ertainek baino gehiagok parte hartzen dute bertan, abaldun moduan jarduten du, eta beren bazkideei epe luzerako finantzaketa izateko aukera ematen die; horrez gain, aholkularitza-zerbitzuak ematen ditu finantza-arloan.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa