(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zubiarte euskaltegi publikoak hutsik dauden plazak betetzeko matrikula-epea zabaldu du astelehena, 2015.eko urtarrilak 19


Maila guztietan daude plazak libre, hasi oinarrizkotik eta buka EGAko azterketaren prestakuntzan, eta izen-ematearen arabera esleituko dira


Zubiarte euskaltegi publikoak astelehen honetan matrikulazio-epea zabaldu du irailean hasitako helduentzako euskara-ikastaroetan hutsik dauden plazak betetzeko. Maila guztietan daude plazak libre, hasi oinarrizkotik eta buka  EGAko azterketaren prestakuntzan (maila altua); leku horiek  izen-ematearen arabera esleituko dira.

Interesa duten pertsonek matrikula euskaltegi publikoko instalazioetan egin behar dute (Zubiarte kalea, 13, Huarte). Eskolak otsailaren 2ko astean hasiko dira.

Txandaka edo gaueko ordutegian lan egiten dutenei, astean 8 edo 10 orduko aurrez aurreko plazak eskaintzen zaizkie; 5 orduko ikastaroak astean bi saiotan goizez, arratsaldez eta gauez; astean aurrez aurreko 6 orduko ikastaroak ikastetxeetako helduentzat, eta autoikaskuntzako ikastaroak astean aurrez aurreko 2 orduko saio batekin.

Matrikularen prezioak honako hauek dira: 36 (lehengo ikasleak) eta 61,40 euro (ikasle berriak) autoikaskuntzako ikastaroetarako; 46 eta 71,40 euro 5-6 orduko ikastaroetarako, eta 62,90 eta 88,30 euro, 8-10 ordukoetarako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa