(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

3.702 langabe gutxiago izan da Nafarroan 2014. urtean, hau da, langabezia % 7,19 jaitsi da astelehena, 2015.eko urtarrilak 5


Azaroko hilabetearen aldean, 280 pertsona gehiago izan da lanik gabe, % 0,59


Langileak.

47.786 langabe izan dira abenduaren amaieran Nafarroako Enplegu Zerbitzuko (NEZ) Enplegu Agentzietan, hau da, aurreko hilabetean baino 280 pertsona gehiago (% 0,59); azaroan, 47.506 langabe zeuden. 2013ko abenduarekin alderatuz, 3.702 pertsona gutxiago dago lanik gabe, hau da, -% 7,19 balio erlatiboetan.

Kontratazioan, NEZen 22.567 kontratu izan dira (lantokia Nafarroan dutenak), hau da, azaroan baino 468 gutxiago.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari-gerente María Isabel García Malok aipatu duenez, abenduan, langabeziaren bilakaerak azken urteotako joera bera izan du, eta gazteen langabezia jaitsi dela azpimarratu du (25 urtetik beherakoak), 369 gazte gutxiago baitaude lanik gabe, hots, -%7,94. "Abenduan, langabeziaren urte arteko jaitsiera izan da hamabosgarren hilabetez jarraian. Gainera, kontratazio-mailari eutsi zaio abenduan: 22.567 kontratu izan dira", adierazi du.

Enplegu-agentzien arabera, jaitsi egin da Iruña-Yamaguchi (-% 1,27), Tutera (-% 0,82), Iruña-Arrotxapea (-% 0,54) eta Donezteben (-% 0,08). Igo egin da honako agentzia hauetan: Lodosa (% 11,54), Altsasu (% 6,37), Tafalla (% 4,39), Agoitz (% 3,87), Lizarra (% 1,43) eta Iruña-II. Zabalgunean (0,01%).

Jarduera ekonomikoaren arabera, aipagarria da langabeziak izandako jaitsiera osasun-jardueretan (-212 pertsona), aurrez enplegurik gabeko taldean (-165 pertsona), txikizkako merkataritzan, (-120 pertsona) eta eraikinetarako zerbitzu nahiz lorezaintza-jardueretan (-81 pertsona). Igoera izan da honako hauei lotutako jardueretan: enplegua (310 pertsona), eraikuntza (167 pertsona), administrazio publikoa (155 pertsona), hezkuntza (71 pertsona) eta motordun ibilgailuen fabrikazioa (51 pertsona).

Sexuaren arabera, 24.807 emakume daude lanik gabe, hau da,-% 1,92 jaitsi da; gizonezkoak, berriz, 22.979 daude langabezian, hau da, aurreko hilabetean baino % 3,44 gehiago.

Adin-taldeen arabera, 25 urtetik beherako gazteen langabezia -% 7,94 jaitsi da (4.278 pertsona), eta 25 urtetik gorakoena, berriz, % 1,51 igo (43.508 pertsona).

Kontratazioa

2014ko abenduan 22.567 kontratu izan dira NEZen, aurreko hilabetean baino 468 kontratu gutxiago, eta 22.567 kontratu horietatik, 1.172 mugagabeak, hau da, kontratu guztien % 5,19.

Sexuaren arabera, 10.062 gizonek (azaroan baino 801 gutxiago) eta 12.505 emakumek (azaroan baino 333 gehiago) kontratu bat sinatu zuten. Adin-taldeen arabera, kontratazioa honako bera honetan banatu da: 25 urtetik beherako 3.546 kontratu (aurreko hilean baino 123 gehiago), 25-44 urte arteko langileek sinatutako 13.538 kontratu (azaroan baino 711 gutxiago) eta 45 urtetik gorako pertsonek sinatutako 5.483 kontratu (120 kontratazio gehiago).

Jarduera-sektoreen arabera, 14.826 zerbitzu-sektorean (azaroan baino 15 gehiago), 6.331 industrian (azaroan baino 165 gutxiago), 594 eraikuntzan (azaroan baino 99 gutxiago) eta 816 nekazaritzan (azaroan baino 219 gutxiago).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa