(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Enplegua sustatzera eta ekonomia aktibatzera bideratuko du Gobernuak 2015eko luzatutako aurrekontua asteazkena, 2014.eko abenduak 31


3.413 milioi €-koa izango da 2015erako aurrekontu ez-finantzarioa, aurreko ekitaldikoa baino 30 milioi gehiagokoa


Langilea

2015ean, 160 milioi bideratuko dira enplegu politika aktiboetara eta ekonomia eta industria-sarea bultzatzera

Enplegua sustatzera, ekonomia aktibatzera eta osasunaren, hezkuntzaren eta gizarte politiken arloko zerbitzu publikoak mantentzera bideratuko du Nafarroako Gobernuak 2015ean luzatutako aurrekontua.

Horixe da, hain zuzen ere, Nafarroako 2012ko Aurrekontu Orokorren 2015eko ekitaldirako luzapena eraenduko duten gastuen jarraibideetan ezartzen dena.

Hain zuzen ere, 3.413.403.484 €-koa da aurrekontu ez-finantzarioa, 2014koa baino 30,6 milioi € gehiagokoa.

Kopuru horri aurrekontu finantzarioa (379.404.935 €) eta luzapenaren funtsa (44.908.395 €) gehitu behar zaizkio; beraz, luzatutako aurrekontua 3.837.716.814 €-koa da, guztira.

Arloka, gastuari dagokionez, gizarte arloetara bideratu da zatirik handiena, oinarrizko zerbitzu guztiak bermatzeko helburuz.

Horrela, Osasun departamentuak (933,4 milioi €), Hezkuntzak (575,1 milioi) eta Gizarte Politiketako Departamentuak (258,03 milioi) jasotzen dute aurrekontu ez-finantzarioaren % 51,75, 1.766,56 milioi euro, guztira.

 

Gastuei buruzko jarraibideek garrantzia berezia ematen diote enplegua sustatzeari eta ekonomia eta industria aktibatzeko neurriei.

Hain zuzen ere, 2015ean, 40,03 milioi euro bideratuko dira enplegu politika aktiboetara eta 119 milioi euro ekonomia bultzatzeko eta industria-sarea indartzeko ekintzetara.

Inbertsio horiek gastuen bigarren multzo handiaren baitakoak dira; multzo hori honako departamentuetara bideratzen da: Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamendua (813,63 milioi); Sustapena (216,09 milioi); Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua (307,6 milioi); eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentua (43,6 milioi €).

Guztien artean, 1.380,9 milioi euroko aurrekontua dute (aurrekontu ez-finantzarioaren % 40,46). Lehendakaritza , Justizia eta Barne Departamentuak, berriz, 249,42 milioi euroko aurrekontua izango du.

Gastu ez-finantzariorako aurreikusitako banaketa Nafarroako Parlamenturako (16,01 milioi €) eta Nafarroako Kontseilurako (446.280 €) esleipenek osatzen dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
2015ean luzatutako 2012ko Nafarroako Aurrekontu Orokorraren gastu partidak
2015ean luzatutako 2012ko Nafarroako Aurrekontu Orokorraren diru-sarrera partidak
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa