(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasunbideko ospitaleetan hainbat ospakizun egingo da Eguberri hauetan astelehena, 2014.eko abenduak 22


Olentzero eta Errege Magoak joango dira ospitaleetara, eta ospitaleratutako haurrei Gabon-kantak abestu eta kirolarien bisitak jasoko dituzte


Osasunbideko ospitaleek hainbat ospakizun antolatu dute Eguberri hauetan, eta haien artean nabarmendu behar dira, Olentzero eta Errege Magoen bisita, bai eta ospitaleratutako haurrentzako Gabon-kanten kontzertuak eta haiei egindako kirolarien bisitak ere.

Iruñean, gaur astelehena, 17:30ean, gabonetako festa egingo da B zentroko ekitaldi-aretoan (Virgen del Camino ospitale zaharra), eta Olentzeroren bisitarekin amaituko da txistu eta Gabon-kanten laguntzarekin.

Larunbatean, hilak, 27, 18:30ean, "Eguberrietako Ipuina" Baluarten egingo den opera-emanaldia ikusi ahalko da haurren 4. solairuan. Charles Dickens jatorrizko obran oinarrituta dago, Iñigo Casaliren musika eta Pablo Valdésen libretoarekin.

Igandean, hilak 28, 18:00etan, Ospitaleguneko kaperan eukaristia bat egingo da, eta bertan Spem in alium ganbera-abesbatzak parte hartuko du; hura amaitzean abesbatzak Gabon-kanten kontzertu bat emango du.

Hurrengo egunean, hilak 29, Cadena Ser irrati-etxeak zuzeneko programa egingo du Ospitaleguneko haurren 4. solairuko Ospitaleratze Unitatetik. Leku horretan bertan izango dira ere hilaren 30ean, Club Atlético Osasuna taldeko futbolariak ospitaleratutako haurrak bisitatzen; haur horiei guztiei opariak banatuko dizkiete 13:00etatik aurrera. Bestalde, Helvetia Anaitasuna eskubaloi-taldeko jokalariak ostiralean, urtarrilak 2, bisitatuko dituzte haurrak, 11:00etatik aurrera.

Urtarrilaren 3an, 17:30ean, Errege Magoen morroiak helduko dira 18:00etatik aurrera, Gabon-kantuak abestuz eta La Paz parrokiko Eskaut Gazteen jolasekin.

Errege Magoen Iritsiera

Astelehenean, hilak 5, Errege Magoak Virgen del Camino ospitalera helduko dira. Solairuz solairu ibiliko dira, Josetxo Llorens soinu-jotzailearen laguntzarekin. 11:30ean, txikienen txanda izango da, eta haiei 4. solairuan egingo zaie bisita; Inés Bengoa ipuin-kontalariaren saioa egingo da bertan. Arratsaldean, Errege Magoak Nafarroako ospitalera joango dira, kaperara 17:00ak aldera iritsi eta pazienteak 18:00etatik aurrera bisitatzen hasiko dira.

Azkenik, urtarrilaren 6an, 18:00etatik aurrera, eukaristia izango da CNH-Ako kaperan; Jesusen Bihotza abesbatzak parte hartuko du bertan eta Gabon-kanten saio labur bat emango.

Ekitaldiak Tuterako Reina Sofía ospitalean eta Lizarrako García Orcoyenen

Tuteran, abenduaren 20tik urtarrilaren 7a bitarte, Osasun-arloko langileen seme-alabek egindako gabonetako marrazkien erakusketa izango da Reina Sofía ospitaleko sarreran. Haien guztien artean, urtarrilaren 5ean marrazki bat hautatuko da, zozketa bidez, eta datorren urterako gabonetako txartel moduan erabiliko.

Abenduaren 24an, 10:00etan, Tuterako Perfusión taldeko kideek Eguberrietako zorionak emango dizkiete zentro ospitaleratuei nahiz bertako lankideei. Hilaren 29an, 10:30ean, Lourdes kirol-klubak ospitaleratutako haurrak bisitatu eta opariak banatuko ditu.

Urtarrilaren 5ean, 16:00etan, Errege Magoak Reina Sofía ospitalera helduko dira, eta bertaratutako umeen artean opariak banatuko dituzte (ekitaldi-aretoa). Ordubete geroago, ospitaleratutako pazienteak agurtuko dituzte eta saritxo bat banatuko; haiekin batera, Tuterako Osasun Arloko langileek osatutako abesbatza bat ibiliko da kantuan.

Lizarrako García Orcoyen ospitalean, hilaren 24an, 13:00ean "Adeste Fideles" Gabon-kanta tradizionala interpretatuko da, zentroko kanpoaldean dagoen pinuaren alboan; urtarrilaren 5ean, berriz, Errege Magoak helduko dira; Pediatriako sarrerak hartuko dituzte ospitaleratuta dauden pazienteen geletatik egin beharreko ibilbideari hasiera emanez.

Gabonetako menu bereziak

Festa hauetan, Osasunbideko ospitaleek ospitaleratutako pazienteei menu bereziak emango dizkie egun seinalatuetan.

Nafarroako Ospitalegunean, Gabon-gaueko afarian, uraza-bouqueta emango da otarrainxka eta ozpin-olioarekin, legatz-solomoa otarrainxka eta goarnizioarekin, gabonetako konpota tipikoa eta turroiak. Hilaren 25ean, menuan kardu nafarra almendrekin, esneko arkumea erreta bere zukuekin, anana eta turroiak sartuko dira. Urtezahar-gauean, pazienteei zigala-krema ganbekin, legatza otarrainxka eta goarnizioarekin, San Markos tarta, turroiak eta mahatsa emango zaizkie.

Urteberri-eguneko bazkariko menua honako hauek osatuko dute: Erriberako orburuak urdaiazpikoarekin, erretako arkumea belar finekin, fruta-mazedonia eta turroiak; Erregeetako gauan: poularda-krema, bakailaoa gratinatuta ali-oli saltsarekin eta gazta-tarta ahabiarekin. Azkenik, hilaren 6an, arroz saldatsua arrainarekin, haragi-masaila saltsan, eta errege-opil tradizionala.

Tuterako Reina Sofía ospitalean, Gabon-gaueko menua ondorengoa izango da: Jerez erarako haragi-saltsa, kardua hirugiharra eta arrautzarekin, legatza cava-saltsa eta otarrainxkekin, gabonetako konpota eta era askotako turroiak; Eguberri-egunean itsaski-krema izango da itsas zatiekin, kukulu-entsalada tomate eta antxoa duen ozpin-olioarekin, haragi-masailak haran-saltsarekin, izozki-kopa eta turroiak. Urtezahar-gauean, hegazti-zopa arroza eta kostroiekin, orburuak saltsa berdean eta gulekin, bakailaoa tomate fresko gratinatuarekin eta ali-oli saltsarekin, mahatsa eta turroiak.

Urteberriko bazkarian zigala-krema brandyarekin, Urteberriko zizka-mizkak, pikantoiak txokolate-saltsarekin, jogurt-zopa fruta eta turroiekin. Azkenik, Errege-eguneko menuan hegazti-krema, Erregeetako zizka-mizkak, itsas zapoa hondo-saltsa eta baratxuri bigunekin, errege-opila eta turroiak emango dira.

Lizarrako García Orcoyen ospitalean, Gabon-gau egunean honako hau zerbitzatuko da: itsaski-krema, kardua saltsan, bakailaoa labean pataten gainean jarrita, anana naturala eta turroiak. Eguberri-egunean, haragi-salda, entsalada itsas frutekin, azpizuna xaflan pikilloko piperrekin, limoizko sorbete izoztua eta turroiak; Urtezahar-gauean, arrain-zopa, zizka-mizkak, itsas zapoa labean, urte-amaierako mahatsa eta turroiak.

Urteberri-egunean, haragi-salda, otarrainxkak xaflan, arkumea erreta patatekin, Carolina tarta eta turroiak emango dira, Errege-gauean, entsalada ahuntz-gaztarekin, izokina saltsa tatariarrarekin, errege-opila eta turroiak. Hurrengo egunean, hilak 6, menuan bakailao eta ganben hostopila, entrekota piper berdeekin, mamia eta turroiak sartuko dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa