(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Secretariado Gitano eta Atena fundazioek irabazi dute Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Kalitatearen Saria osteguna, 2014.eko abenduak 4


Pertsona-erabiltzaileenganako arretan izandako jardunbide egokiengatik eta enpleguaren kalitatean edo kudeaketaren hobekuntzan egindako lanagatik jaso dituzte sariak, hurrenez hurren


Taldeko argazkia

Iaz Estatuko Boluntariotza Kongresuan parte hartu zuten Atena fundazioko dantza-konpainiako kideek.

Secretariado Gitano fundazioak "pertsona erabiltzaileen arreta" modalitatean, eta Atena fundazioak "enpleguaren kalitatea edota erakundeen kudeaketaren hobekuntza" mailan lortu dute Gizarte Zerbitzuen Kalitatearen zazpigarren Saria. Sari hori Nafarroako Gobernuak eta "Tomás y Lydia Recari García" fundazioak banatzen ditu.

Lehen erakundeari dagokionez, "Promociona, ijitoen komunitatearen eskola-arrakastagatik" izeneko proiektua saritu da; Iruñerri, Agoitz, Berriozar, Zarrakaztelu, Murillo el Fruto eta Santakarako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako bederatzi zentroetako 33 ikaslek parte hartzen dute bertan, eta guztiak ez dira ijitoak.

Bi adingabekoren familiek ere parte hartzen duten ekimen horrek ikasle parte-hartzaileei laguntza ematen die Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua lortzeko asmoz, eta nahitaezko hezkuntzaren ondoko ikasketekin bikain jarrai dezaten.

Epaimahaiak, proiektu horretatik, honako hau hartu du aintzat, besteak beste: sarean egindako lana, ohitura-aldaketan oinarritu izana eta ez epe laburrean emaitzak lortzera, izandako lorpenak eta beste zenbait erakundek beraien formula erabili ahal izatea, erakunde horien ezaugarriei egokitu ondoren

Atena fundazioa

Bestalde, Atena fundazioari saritutako proiektuak izen hau du: "Adimen urritasuna duten pertsonen laneratzeen beste alderdia". Adimen urritasuna duen pertsona bat harreragile lanpostu batean lanean hasteko prozesuari buruzko jardunbide egokia, eta erakunde horretako arte eszenikoetako prestakuntza-eskolako programarako babesa.

Zehazki, fundazioak erakundearen beraren diagnostiko bat egin du, haren barnean ezintasuna duen pertsona bat profesionalki hartzen duena, langile hori erakundean integratzen laguntzeko asmoz, eta lanpostuan ahalik eta autonomia handiena izan dezan.

Proiektu horretatik, epaimahaiak azpimarratu du, erakundearen beraren azterketatik, adimen urritasuna duen pertsona baten lan-munduratzea zer "ikuspegi berritzailetik" jorratzen den. Honako hauek ere aintzat hartu ditu: prozesuan egindako jarraipenak, erakundeko goi-zuzendaritza proiektuan nola inplikatu den eta beste erakunde batzuetarako zer aukera dituen.

Gizarte Zerbitzuen Kalitatearen Saria

Gizarte Zerbitzuen Kalitatearen Sariak zazpigarren edizioa bete du aurten, eta Nafarroako Gobernuak banatzen du "Tomás y Lydia Recari García" fundazioarekin batera. Sari horren helburua da, erabiltzaileen arretan nahiz bertako langileen enplegu-kalitatean edo barneko-kudeaketako hobekuntzan jardunbide egokiak ezarritako erakundeak aitortzea.

Bi mailatan banatzen da, eta bakoitzak fundazioak emandako 3.000 euroko saria du. Sariak laster banatuko dira Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoan egingo den ekitaldian.

Oraingoan, epaimahaia honako hauek osatu dute: "Tomás y Lydia Recari García" fundazioko lehendakariorde Miguel Echarrik, buru izan dena; Gizarte Politika eta Kontsumoko zuzendari nagusi Mariano Otok; Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako zuzendari-gerente Gemma Botínek; Antolaketa eta Modernizazio Zerbitzuko zuzendari Alberto Ecay-k; Nafarroako AENOReko zuzendari Emilio Flamariquek eta Plangintza, Kalitate eta Ikuskaritzako zuzendari Pedro Grávalosek; azken honek idazkari-lanak egin ditu.

Aurtengo edizioan hamaika erakundek aurkeztu dituzte hautagaitzak. Ondorengoak dira: Anfas, Nuevo Futuro Nafarroako Elkartea, Lizarrako Udala, Iruñeko Udala, Nafarroako Gurutze Gorria, Atena fundazioa, Ilundáin Haritz-Berri fundazioa, Koine-Aequalitas fundazioa, Secretariado Gitano fundazioa, Tuterako Nuestra Señora de Gracia egoitza eta Sanitasen Luz de Estella egoitza.

Aurreko edizioetako sarituak

Aurreko edizioetan honako erakunde hauek jaso dituzte sariak:

-2013: Anasaps, EISOC tresnagatik (esku hartze sozio-komunitarioko zerbitzua), eta San Jerónimo egoitza, absentismoa murrizteko programagatik.

- Allo inguruko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, etxez etxeko arreta-zerbitzua jarraitu eta ebaluatzeagatik; eta Paumari, beren langileen artean lana eta familia bateragarriak egiteko neurriak banaka kudeatzeagatik.

- 2011: San Jeronimo egoitza, lokailuak kentzeagatik; eta Nuevo Futuro Nafarroako Elkartea, estresa gainbegiratzeko espazioengatik.

- 2010: Ilundáin Haritz-Berri fundazioa, gazteentzako laneratzeko programagatik; eta Nuevo Futuro Nafarroako Elkartea, bere langileen lan-baldintzengatik.

- 2009: Elkarkide, gaixotasun mentala duten pertsonekin izandako esku-hartzeagatik. Anfas-entzako accesita.

-2008: Tasubinsa, adimen-urritasuna duten nafarrei emandako arretagatik. Xilema elkartearentzako accesita.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa