(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lezkairun eta Milagron babestutako 118 etxebizitza eskuratzeko epea zabaldu da astelehena, 2014.eko abenduak 1


Abenduaren 18ra arte eskaera egiten duten babestutako etxebizitza-erroldan izena emandako pertsonek parte hartu ahalko dute


etxebizitza

Babestutako etxebizitzen sustapen bat.

Nafarroako Gobernuak gaurtik aurrera, abenduak 1, eta hilaren 16ra arte, hiru sustapenetan banatutako babes ofizialeko 118 etxebizitza eskuratzeko epea zabaldu du: bi Lezkairun (105 etxebizitza) eta beste bat Milagron (13).

Eskuratzeko prozesu horretan parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da aurrez Nasuvinsa enpresa publikoaren babestutako etxebizitza-errolda bakarrean izena emanda egotea.

Lezkairun eskainitako etxebizitzak ADANIA RESIDENCIALen bi sustapenei dagozkie. Sustapenetako bat alokairuan da, 51 etxebizitzarekin, eta bestea jabetzan, 54rekin. Milagron, guztiak erosteko dira.

Lezkairuko 51 etxebizitzetatik 50k bi logela ditu eta batek, lau. Jabetzan daudenetatik, 52k hiru logela dituzte, batek lau eta azkeneko batek logela bakarra. Lezkairuko etxebizitza guztiek garajea eta trastelekua dituzte.

Luis Martínez Benito sustatzaileak Milagron eskainitako hamahiru etxebizitzek hiru logela dituzte. garajearekin.

Etxebizitzaren gaikako webgunean etxebizitzen ezaugarriak zehaztasun handiagoarekin kontsulta daitezke. Sustapena hautatzeko, ezinbestekoa da aurrez babestutako etxebizitzaren errolda bakarrean erregistratuta izatea. Sustapenaren hautaketa webgune bidez ere egin daiteke, ziurtagiri digitalarekin edo NANarekin edo Ogasunak emandako PIN pertsonalarekin.

Eskatzaileek adierazitako baremo nahiz lehentasunen ondoriozko hasierako esleipenaren behin-behineko zerrenda, abenduaren 16an jakingo dela aurreikusita dago, etxebizitzaren gaikako atarian eta Nasuvinsaren iragarki-taulan (San Jorge 8, behea). Une horretan 10 eguneko epe bat hasiko da alegazioak egiteko, eta, haren ostean, behin betiko zerrenda onartuko da. Handik aurrera, esleipendunak babestutako etxebizitza onartu beharko du eskatutako dokumentazioa emanez, edo hari uko egingo dio.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa