(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Tratu txar psikologikoa da Gobernuko kanpainaren ardatza genero-indarkeriaren aurkako Eguna dela eta astelehena, 2014.eko azaroak 17


Irailaren 30era arte 836 salaketa zenbatu dira Nafarroan genero-indarkeriagatik, 2013an aldi berean zenbatukoa baino % 11,7 gehiago


Transcripción textual del video

Herritarrak kontziente izatea tratu txar psikologikoa existitzen dela eta hura detektatzen erakutsi behar dela dira "Indarkeria mota asko dago" izeneko kanpainaren helburuak. Kanpaina hori Nafarroako Gobernuak abian jarri du azaroaren 25a emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna dela baliatuz.

Astelehen honetan, azaroak 17, hasi den kanpaina abenduaren amaiera arte luzatuko da, eta gaur goizean aurkeztu du prentsaurrekoan Nafarroako Familia eta Berdintasunerako Institutuko zuzendari-gerente Teresa Nagorek. Nagorek adierazi du indarkeria psikologikoa oharkabean pasatzen dela ia, nahiz eta haren ondorioak oso larriak izan eta frogatzeko zailagoa den.

Nafarroako Gobernuak sustatutako kanpainaren irudia. ( irudia handitu )

Herritarrak kontziente izatea tratu txar psikologikoa existitzen dela eta hura detektatzen erakutsi behar dela dira "Indarkeria mota asko dago" izeneko kanpainaren helburuak. Kanpaina hori Nafarroako Gobernuak abian jarri du azaroaren 25a emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna dela baliatuz.

Astelehen honetan, azaroak 17, hasi den kanpaina abenduaren amaiera arte luzatuko da, eta gaur goizean aurkeztu du prentsaurrekoan Nafarroako Familia eta Berdintasunerako Institutuko zuzendari-gerente Teresa Nagorek. Nagorek adierazi du indarkeria psikologikoa oharkabean pasatzen dela ia, nahiz eta haren ondorioak oso larriak izan eta frogatzeko zailagoa den.

Arrazoi hori dela-eta, kanpainak herritar guztiak sentsibilizatu nahi ditu, gizonezkoak bereziki, gizarteak normaltzat jotako jokabideak detektatzeko orduan, baina tratu txarra adierazten duten jarrerekin bat datozenak. Gainera, zentzumenen bidez indarkeria psikologikoaren esanahia helarazi nahi du, eta baita hura pairatzen duten emakumeek bizitako beldur, kontrol eta jazarpeneko prozesua ere.

Hamar bat ekintza jasotzen ditu, esaterako: Nafarroako hainbat udalerritako kaleetan egindako ekintzak indarkeria psikologikoa identifikatzen ikasteko, kanpaina honetarako berariaz egindako bideoklip bat zabaltzea, www.nosolosongolpes.navarra.es webgunea sortzea, iragarkiak, eta azaroaren 24an, 18:00etan, Iruñeko Planetarioan egingo den ospakizun bat.

Kanpainak 17.000 euroko aurrekontua du eta "la Caixa" Gizarte Ekintzaren eta Caja Navarra Fundazioaren laguntza du. Nafarroako Familia eta Berdintasunerako Institutuak (traola) #nosolosongolpes etiketa erabiltzeko proposamena egin du sare sozialetan erabiltzeko.

Entzuteko set-a, bideoklipa eta photocall-a

Aipatu den moduan, "Indarkeria mota asko dago" kanpainaren esparruan, Nafarroako Familia eta Berdintasunerako Institutuak kaleko ekintzak egingo ditu datozen asteotan Nafarroako sei udalerritan, Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Nafarroako Unibertsitatean.

Jarduera hori entzuteko set bat jartzean datza, eta han gizon nahiz emakumeen arteko eguneroko hainbat egoera birsortuko dituzten audioak entzungo dira. Kabina horretan daudenek identifikatu beharko dute, begiak estalita eta esku lila bat altxatuz, haietako zein datorren bat emakumearen aurkako indarkeria psikologikoko egoera batekin.

Entzuteko set hori Iruñeko Gaztelu plazan jarrita dago astelehen honetatik, azaroak 17, hilaren 29ra arte, 11:00etatik 14:00ak arte eta 17:00etatik 20:00ak arte. Jarraian, Tafallan jarriko da, abenduaren 1ean, 17:00etatik 20:00etara: abenduaren 2an, Tuteran, 17:00etatik 20:00etara: Lizarran, abenduaren 3an, 11:00etatik 14:00etara; Altsasun, abenduaren 4an, 17:00etatik 20:00etara; Nafarroako Unibertsitate Publikoan, abenduaren 16an; Nafarroako Unibertsitatean, abenduaren 17an; eta Lekarozen (Baztan) abenduaren 18an, 11:00etatik 14:00etara.

Datozen asteotan ere Lola abestiaren bideoklipa zabalduko da sare sozialetan, bat-bateko mezularitzaz (Whastapp) eta Nafarroako Gobernuko webgunearen bidez. Lucas Irisarrik kanpaina honetarako berariaz konposatutako pieza da, eta, harekin batera, Aurora Beltranek interpretatu du. Abesti horren letrak emakumeek jasan dezaketen indarkeria psikologikoko egoerei nahiz herritarren aldetik jaso behar duten laguntza sozialari egin die erreferentzia.

Bestalde, abenduaren 22 eta 23ko asteburuan, Iruñeko diskoteketan panel batzuk jarriko dira kanpainaren irudiarekin, photocall modura, arazo honen gainean gazteak kontzientziatzeko asmoz.

Ekitaldi nagusia eta beste zenbait ekintza

Kanpainaren ekitaldi nagusia azaroaren 24an (emakumeen aurkako Nazioarteko Egunaren bezpera) egingo da, 18:00etan, Iruñeko Planetarioan. Herritar guztientzat zabalik izango da eta hura egin bitartean Lola abestiaren bideoklipa aurkeztuko da, ordura arte kalean egindako ekintzak laburbiltzen dituen bideo bat proiektatuko da eta entzuteko set-eko audioak erreproduzituko.

Kanpaina honetarako berariazko webgune bat ere sortu da (www.nosolosongolpes.navarra.es), eta bertan egindako materialak nahiz kalean egingo diren ekintzen egutegia jasoko dira bertan.

"Indarkeria mota asko dago" kanpainaren barnean iragarritako beste ekintza batzuk honako hauek dira: Lola abestia El Corte Inglés, Itaroa eta La Morea saltoki handietako hari musikalen bidez zabaltzea; 200 horma-irudi jartzea ostalaritza-establezimendu, saltoki, osasun-zentro, gizarte-zerbitzu eta abarretan;iragarkiak irratian eta Interneten; esku lilaren paparreko orratzak banatzea, hau da, Nafarroako Gobernuak herritar eta talde guztien esku jarritako ikurra indarkeria matxistaren gaitzespena ikusarazteko.

Emakumeen aurkako indarkeriaren datuak

Prentsaurrekoan zehar, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko zuzendari-gerente Teresa Nagorek ere emakumeen aurkako indarkeriari lotutako azken datuak aurkeztu ditu.

Irailaren 30era arte, Nafarroan 836 salaketa aurkeztu dira genero-indarkeriagatik, iazko aldi berean izandakoak baino % 11,7 gehiago. Salaketa gehien abuztuan (104 salaketa), uztailean (101) eta martxoan (100) izan dira.

Aipagarria da emakume espainiarrek (kopurua guztiaren % 63) atzerritarrek (% 37) baino salaketa gehiago jartzen dituztela. Gainera, gizon espainiarrek (% 60) atzerrikoek (% 37) baino salaketa gehiago jasotzen dituzte. Salatutako indarkeria ohikoena fisikoa eta psikologikoa da (% 64) eta indarkeria gehien egungo bikotekidearen aldetik agertzen da (% 49), eta haren atzetik dator bikotekide ohiaren indarkeria (% 34).

Adinari erreparatuz, erasotako emakume gehienak 18-24 urte artekoak dira (% 16) eta gizonezko erasotzaileak, 35-39 artekoak (% 17). Iazko datuen aldean, gehien salatzen duten emakumeen adin-tartea jaitsi da (30-34 arteko taldetik 18-24ra jaitsi da) eta baita salatutako gizonena ere (40-44 urtetik 35-39ra).

Erasotutako emakume gazteen profila

Nafarroako Familia eta Berdintasunerako zuzendari-gerenteak erasotako emakume gazteen profila xehatu du, adingabekoak diren edo ez bereiziz. Hala, 14-17 urte arteko emakumeetan, 36 salaketa aurkeztu dira, hau da, kopuru guztiaren % 4,3, eta horrek % 3,6ko igoera dakar iazko datuarekin alderatuz.

Emakume horiek gehien salatutako indarkeria-mota fisikoa eta psikologikoa dira (% 47,29), eta haren atzetik sexu-erasoa dator (% 30,5). Bikotekide ohiak (kasuen % 30,5) edo egungo bikotekideak (% 22,2) egindako indarkeria da gehien bat.

Bestalde, 18-30 urte arteko emakumeek 333 salaketa aurkeztu dituzte, kopuru guztiaren % 40 eta adin-talde horrek iaz aldi berean aurkeztutakoa baino % 31,4 gehiago. Indarkeria fisikoa eta psikologikoa da gehiena (% 67), eta jarraian, sexu-indarkeria (% 10,2). Erasotzaileak egungo bikotekidea (% 47) eta bikotekide ohia (% 37) dira gehienbat.

Biktimentzako baliabideak

Bere agerraldian, Teresa Nagorek aipatu du urriaren 31 arte 71 emakumek eta 81 adingabekok erabili dutela larrialdietako zentroa; 9 emakumek eta 16 adingabekok harrera-etxea, eta 7 emakumek eta 9 adingabekok Nafarroako Gobernuaren egoitza-pisuak.

Bestalde, Tutera eta Lizarrako Genero Indarkeriaren Biktimen Artatze Integraleko Ekipoek iaz baino % 32 artatze gehiago egin dituzte. Zehazki, Tuterako zentroak 208 emakume eta 31 adingabeko artatu ditu, eta Lizarrakoak ,93 emakume eta 28 adingabeko.

Nafarroako Gobernuak emandako prestazio ekonomikoei dagokienez, emakume batek gizarte-larrialdietako laguntza eskatu du, eta onartu egin zaio. Beste 20 emakumek enplegagarritasun-zailtasunengatiko laguntza ekonomikoak eskatu dituzte; 14ri eman zaie, lau artxibatuta daude eta bi izapidetzen ari dira.

Nafarroako Familia eta Berdintasunerako Institutuak, 122 ziurtagiri eman ditu genero-indarkeriako biktimek babestutako etxebizitza bat izan dezaten, eskatutako 136etatik. Hamar ukatu egin dira eta lau emakumek beren eskaeran atzera egin zuten.

Teresa Nagorek ere aipatu ditu, Nafarroako Emakumeen aurkako Indarkeriako epaitegiek urte honetan zehar, irailaren 30era arte, emandako 296 babes-neurriak, 179 epaiak eta 117 babes- aginduak.

Azkenik, segurtasuneko neurri eta dispositiboei dagokienez, Nagorek adierazi du 45 emakumek alta eman dutela Atenpro telefonoz-zerbitzuan; horri esker, genero-indarkeriako biktimak diren emakumeek berariaz prestatuta dauden langileek artatzeko zentro batekin harremanetan jar daitezke edozein unetan haien beharrei erantzun egokia emateko; 53 emakume Viogenen ageri dira, genero-indarkeriako kasuen jarraipen integraleko sisteman. Azken horietatik, 48k arrisku ertaina dute, 4k handia eta 1ek oso handia.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa