(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

124 kultur sustatzailek mezenasgorako aukera ematen duen interes sozialeko izendapena eskatu dute asteartea, 2014.eko azaroak 11


Haietatik, 67 programa-ereduei dagokie, hau da, urtero egindako antzeko jarduera-programei


Eskaerak Nafarroako Kultura Kontseilura igorriko dira; han ebaluatu eta emateko edo ukatzeko proposamena egingo da.

Kulturako Zuzendaritza Nagusiak jakinarazi du 124 kultur sustatzailek interes sozialeko izendapena lortzea eskatu dutela, MECNA akronimoarekin ezagutzen dena; haren bidez, mezenasgoaren onuradun izateko aukera ematen da, prozedura arautzen duen foru-aginduaren arabera.

MECNA eskatzeko lehen epea urriaren 1etik 31ra ireki zen. Ondoren, 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera, partikularrek eta sozietateek MECNA zigilua duten proiektuetarako ekarpenak egin ahalko dituzte, dohaintza ekonomikoak eginez edo enpresa nahiz partikularrekin erabiltzeko-maileguak edo lankidetza-hitzarmenak eginez.

Aurkeztutako 124 eskaeratatik, 67 programa-motei dagokie, hau da, urtero antzeko kultur proiektu edo jarduerak eta edukiak egikaritzen dituzten erakundeak eta, haien arabera, zigiluak eskainitako programa-eredu baten interes sozialeko adierazpena eskatu ahalko zuten 5 urterako, gehienez ere.

Onuradunen izaeraren araberako 124 eskaerak honako era honetan xehatzen dira: 59 elkarte, 26 fundazio, 21 artista eta beste 18 erakunde.

Gaien arabera, 124 eskaerak ondorengo eran azpibanatzen dira: Arte eszenikoak (31); Musika (19), Diziplina anitzekoak (17), Ondare immateriala/ folklorea(11), Zinematografia (10), Arte bisualak (8), Liburua eta irakurketa (7), Ikerketa (6), Kultur ondarea (4), Beste jarduera batzuk (11).

Aurkezteko epea amaitzen denean, Mezenasgoaren Batzordeak dokumentazio guztia behar bezala bete dela eta beharrezko dokumentazioa eman dela egiaztatuko du; horrez gain, egokiak iruditzen zaizkion zuzenketak egitea eta azalpenak ematea eskatuko du.

Instrukzio-fasea amaitzean, eskaerak Nafarroako Kultura Kontseilura igorriko dira; han ebaluatu eta emateko edo ukatzeko proposamena egingo da. Azterketa egiteko garaian, Kontseiluak kontuan hartuko ditu, beste irizpide batzuen artean: proiektu edo jarduerak zer garrantzi duen; ondare kultural, material eta immaterialean zer eragin duen; hizkuntz aniztasuna; sormen artistikoa sustatzea; sortzaile berriei laguntzea; hizkuntza berritzaileekiko harremana, prestakuntza, partaidetza, zabalkundea, publikoak sortzea; IKTak garatzea eta proiektuak edo jarduerak sortutako aurrekontu nahiz eraginaren arteko kanpo-sustapen eta harremana.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa