(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak autokarabanak hartzeko eta kanpatzeko eremuak arautu ditu estreinakoz asteazkena, 2014.eko azaroak 5


Hiriguneetatik hurbil jarriko dira bisita laburrak errazteko, 48 ordu baino gehiagoz ezingo baitira aparkatu


Nafarroako Gobernuak autokarabanak hartzeko eta kanpatzeko eremuak estreinakoz arautzen dituen Foru Dekretu bat onartu du gaurko bilkuran. Autokarabana horiek hiriguneetatik hurbil kokatuko dira bereziki bisita laburrak errazteko, 48 ordu baino gehiagoz ezingo baitira aparkatu.

Testuan jasotzen denez, arautze hori zehatza da autokarabanismoa edo turismo mugikorra asko hazten ari delako, eta ez dagoelako hura erregulatzeko inolako berariazko araurik.

Kanpinaren ostatu osagarri moduan hartutako eremu horiek gutxieneko instalazio eta zerbitzu batzuk eskatuko dituzte honako arrazoi hauengatik: segurtasuna, bidaiarien kontrola, mugikortasuna, higiene eta osasuneko alderdiak eta ingurumenekoak. Gaur egun, Nafarroan ez dago era horretako inolako eskaintzarik.

Arlo horretatik at geratzen dira, autokarabanak eta antzeko ibilgailuak gelditzea eta aparkatzea errepide, autobide, hiribide eta aparkalekuetan horretarako prestatutako eremuetan. Kanpatuta ez dagoela joko da, hiriko edo hiriarteko bide publikoetan baimendutako guneetan geratuta edo aparkatutako autokarabana edo antzeko ibilgailua, haren elementuak eraldatuz edo zabalduz bere ingurunea gainditzen edo zabaltzen ez duena, bere gurpilen gainean mantentzen dena altxagarriak erabili gabe edo bidera substantzia edo hondakinik isurtzen ez duena. Gainera, araudi horretatik kanpo geratuko dira ere, ferietako salerosle edo merkatariek tokiko jai edo ekitaldiak direla-eta beren ibilgailuekin egindako kanpaldiak eta bere jarduera egikaritzearekin harreman zuena dutenak.

Inguru horien ezaugarriak

Eremuen azalera 28 metro koadroko partzeletan banatuko da, eta zenbakiekin identifikatuko. Partzelen zorua laua eta asfaltatuta egongo da edo dagokion drainatzearekin trinkotuta, eta partzela librea 3,5 metro garaiera artekoa izango da. Gainerako azalera bideetarako erabiliko da, aparkatzeko eta irteteko maniobrak egiteko beharrezkoak diren espazioekin.

Ibilgailu horiek hartzeko eta kanpatzeko eremuek harrera eta informaziorako eraikuntzak, zonalde komunak eta higiene-zerbitzuak izan beharko dituzte, eta dagozkien irisgarritasun-neurriak bete beharko dituzte. Eraikuntzak gehienez ere behe-solairua, solairua eta, hala badagokio, estalki azpia izango ditu.

Gutxieneko zerbitzuen artean, puntu garbia izan beharko du 20 partzela bakoitzeko, sare hidrikoari lotutako krokadura batek eta autogarbigarriak diren husteko edukiontzi edo putzu batek osatutakoa, erabiltzaileek ibilgailuaren ur-tanga ebakuatu eta berriz bete ahal dezaten.

Eremu horiek honako hauek ere izan beharko dituzte: telefonoa, iturri bat edateko urarekin 30 partzela bakoitzeko, eta komunak, dutxak, garbitokiak (15 partzelako 1), ur beroa etengabe izango dutenak, behar besteko argia eta garbitzeko zerbitzuak.

Argindar elektrikoaren horniduraren potentzia 6 ampere baino gehiagokoa izango da partzela bakoitzeko. Erabiltzaileen esku behe-tentsioko hargune elektriko bat jarriko da 20 partzela bakoitzeko, ibilgailuaren bateriak berriz kargatzeko aukera izan dezaten.

Gainera, bidaiariak kontrolatzeko eta etengabeko zaintza-zerbitzua izan beharko dituzte, eta baita lehen laguntzetarako osasun-materiala ere.

Bereizgarria eta seinaleak

Autokarabanak hartzeko eta kanpatzeko eremu guztietan, nahitaezkoa izango da bereizgarria den plaka bat jartzea sarrera nagusiaren alboan.

Eremuaren barnean jarri beharko dira, zerbitzu nahiz instalazioei dagozkien seinaleez gain, baimendutako ibilgailuen gehieneko abiadura, bideen noranzkoa eta larrialdiko irteerak eta su-itzalgailuak non dauden ohartarazten duten seinaleak. Erabiltzeko baldintzen informazio-taula bat ere jarri beharko da hainbat hizkuntzatan; inguruko turismo eta merkataritzako eskaintza; bai eta osasun-zentro nahiz garraio publikoen sareari buruzko informazio praktikoa ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa