(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Milioi bat turistek bisitatu dute Nafarroa urtarriletik irailera ostirala, 2014.eko urriak 31


% 10 igo da 2013an aldi berean kontatutako bidaiari-kopuruarekin alderatuz


Guztira 961.170 turistek bisitatu dute Nafarroa aurten urtarriletik irailera, hau da, iazko aldi berean zegoen kopurua baino % 10 gehiago, eta bidaiari atzerritarren igoera (% 13,6) Estatukoena (% 8,7) baino handiagoa izan dela azpimarratu behar da. Bisitariek 2,09 egun pasa zituzten batez beste gure Komunitatean .

Horiek dira Nafarroako Estatistika Institutuak egindako turismo-ostatuen okupazio-inkestatik ondorioztatutako datu nagusiak.

Orain ezagutzera emandako iraileko zifrek urte hasieratik izandako bilakaera onari eusten diote. Zehazki, iragan hilabetean 134.497 turista izan ziren gure lurretan, 2013an baino % 17,2 gehiago hil horretan bertan. 252.373 gaualdi egin zituzten (2013an baino % 12,6 gehiago). Haietatik, 104.062 pertsona hotel-establezimenduetan izan ziren (hotelak, ostatuak) eta, gainerakoak, 30.435, hoteletatik at (kanpinak, landa-turismoa eta turismo-apartamentuak).

Datu berri horiekin, jadanik 961.170 turista kontatu dira urteko lehen bederatzi hilabeteetan. Aldi horretan egindako egonaldian zehar 2.013.739 gaualdi egin dituzte, aurreko urtean baino % 8 gehiago.

Bisitarien % 75k hotel-establezimenduak hautatzen dituzte ostatu hartzeko (660.797 pertsona). Haren atzetik datoz, urruti samar, kanpinak (124.062 pertsona), landetxeetako lokalak (76.393), eta, azken postuan, apartamentuak (42.237). Ostatu-mota guztiek bezeroak irabazi arren, landa-turismoak eta apartamentuek izandako igoera azpimarratu behar da bereziki, eta urtarriletik irailera, 2013an baino % 23,1 eta % 21, 5 bidaiari gehiago kontatu dira. Hoteletako turisten kopurua % 8,7 igo da eta kanpinetakoa % 6,5.

Atzerriko turismoa igo da

Jatorriari dagokionez, 701.697 Espainian bizi dira (kopuru guztiaren % 73) eta 259.473 atzerrikoak. Alde horretatik, beste herrialde batzuetatik etorritako bisitarien igoera azpimarratu behar da (% 13,6) Estatukoek izandako igoeraren aldean (% 8,7).

Atzerriko turismoaren presentzia erreferentziatzat hartuz, aipatu behar da bidaiari horiek 138,3 milioi euroko gastua egin zutela aurtengo urtarriletik abuztura Nafarroan, egunean 113 euro, batez beste.

Aldiz, Estatuko turismoari dagokionez, katalanak, madrildarrak eta euskal herritarrak dira gehienak: % 17, % 16,8 eta % 16,4, hurrenez hurren. Gaua pasatzeko orduan, madrildarrek egin dituzte egonaldi gehien hoteletan (% 17,4). EAEtik etorritakoak, berriz, lehen postuan dauden landa-turismoan (% 26,8), kanpinetan (% 57,9) eta apartamentuetan (% 29,2).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa