(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak hornitzaileei 24 eguneko batez besteko epean ordaindu zien irailean, legeak ezartzen duena baino 6 egun gutxiago asteazkena, 2014.eko urriak 29


Foru Gobernuak hilean behin argitaratuko den ordaintzeko batez besteko aldiaren txostena ezagutu du


Transcripción textual del video

Iragan irailean, Nafarroako Gobernuak hornitzaileei fakturak 24 egunetan ordaindu zizkien batez beste, eta foruko sektore publiko guztiak 26 egunetan, batez beste. Hala ondorioztatzen da hornitzaileei Ordaintzeko Batez Besteko Aldiaren txostenetik. Foru Gobernuak gaurko bilkuran izan du txosten horren berri , eta hemendik aurrera hilean behin argitaratuko da.

Nafarroako Jauregiko fatxada.

Iragan irailean, Nafarroako Gobernuak hornitzaileei fakturak 24 egunetan ordaindu zizkien batez beste, eta foruko sektore publiko guztiak 26 egunetan, batez beste. Hala ondorioztatzen da hornitzaileei Ordaintzeko Batez Besteko Aldiaren txostenetik. Foru Gobernuak gaurko bilkuran izan du txosten horren berri , eta hemendik aurrera hilean behin argitaratuko da.

Horrenbestez, 635/2014 Errege Dekretuak, uztailaren 25ekoa, ezarritako betebeharrari jarraitzen zaio; harka adierazten du administrazio publikoek ordaintzeko beren batez besteko aldia jakinarazi eta argitaratu behar dutela metodologia zehatz bat erabiliz, eta ez duena soilik kontuan hartuko faktura jaso eta ordaintzen den arte igarotako denbora, baita haren zenbatekoa ere.

Nafarroaren kasuan, jakinarazpen hori egiteko betebeharra dute defizit publikoaren zenbaketan sartuta dauden Foruko Sektore Publikoko erakundeak: Nafarroako Gobernua, erakunde parlamentarioak, sozietateak eta fundazio publikoak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

Irailekoa datuen arabera, informazio horren xede diren erakundeek 37,21 milioi euro eman zizkieten hornitzaileei 26,31 eguneko batez besteko epean, hots, Estatuko araudiak ezarritako 30 eguneko epearen barnean.

Nafarroako Gobernuan, ordaindutako eragiketen ratioa legeak ezarritako epea baino sei egun lehenago egiten da, eta foruko sektore publikoak 4 egun lehenago. Hala, irailean, 31,06 milioi euroko balioa duten fakturak ordaindu dira 24,18 eguneko batez besteko aldian. Erakundeen arabera, bolumen ekonomiko handienekoa Osasunbidearena izan da; fakturen % 50 inguru kudeatzen ditu, 11,87 milioi eurorekin irailean eta ordaintzeko batez beste 18,6 egun pasa dira. Bigarren postuan, Administrazio Orokorra dago (Zerga Ogasuna barne eta gainera erakunde autonomorik gabe), 9.82 milioi euro ordaintzeko bolumenarekin eta ordaintzeko 31,6 egun pasa dira batez beste. Atzetik dator Nafarroako Mendekotasunerako Agentzia; irailean 8,1 milioi euro ordaindu zien hornitzaileei 22,15 eguneko batez besteko epean.

Fakturen erregistro elektronikoa

2012ko irailean, Nafarroako Gobernuak tresna bat martxan jarri zuen hornitzaileen fakturak erregistratzeko; haren helburua zen, alde batetik, fakturen barne-kudeaketa hobetzea, eta bestetik, sistemaren gardentasuna areagotzea.

Berrikuntza nagusia da, hornitzaileek faktura sistema erregistratzen zutela eta, hala, haiek beraiek ekiten ziotela kobratzeko epeari. Horrenbestez, ordainketa izapidetzeko prozeduraren hasiera faktura aurkezten zen unean bertan bermatzen zen, eta, era horretan, administrazio edo burokraziako arrazoiengatik beharrezkoak ez diren atzerapenik ez zen izango.

Erregistro Kontagarri Elektronikoa abian jarri zenetik, Nafarroako Gobernuak 306.515 faktura izapidetu ditu guztira sistema horrekin; haietatik, 24.391 2012ko azken bi hilabeteetan, 143.275 2013an izapidetu ziren eta orain arte, 138.849 faktura izapidetu dira sistema honekin 2014an zehar.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa