(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako langabeziari eutsi zaio irailean eta 46.206 pertsonek jarraitzen dute lanik gabe osteguna, 2014.eko urriak 2


% 0,01eko igoera izan da abuztuko datuen aldean, baina % 8,3ko jaitsiera 2013ko irailarekin konparatuz


46.206 langabe erregistratu ziren Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegu Agentzietan (NEZ) irailaren amaieran, hau da, aurreko hilabetean baino 4 pertsona gehiago (% 0,01); aurreko hilabete horretan 46.202 langabe zeuden. 2013ko irailarekin alderatuz, 4.205 langabe gutxiago dago, -% 8,34 balio erlatiboei erreparatzen badiogu.

Kontratazioari dagokionez, NEZan lantokia Nafarroan duten 31.190 kontratu erregistratu dira, hau da, 8.623 kontratu gehiago abuztuarekin alderatuz.

NEZko zuzendari-gerente Mª Isabel García Malok aipatu duenez, izandako langabezia-datuak "egonkortzerako joera adierazten du, kontuan hartzen badugu tradizionalki irailean langabeen kopurua asko igotzen dela". "Iaz izan ezik, 2010. urtetik batez beste 1.000 pertsona gehiago izan da lanik gabe irailean". Gainera, erantsi du "krisia hasi zenetik lehen aldiz, 12 hilabete jarraian langabeziak behera egin duela aurreko urtearekin alderatuz".

Enplegu-agentzien arabera, honako hauetan behera egin du: Lodosa (-% 9,05), Altsasu (-% 4,89) eta Iruña-Yamaguchin (-% 0,31). Gora egin du Doneztebe (% 0,17), Lizarra (% 0,23), Tutera (% 0,41), Tafalla (% 0,45), Iruña-Arrotxapea (% 0,54), Iruña-II. Zabalgunea (% 0,72) eta Agoitzen (% 4,24).

Jarduera ekonomikoaren arabera, aipagarria da langabezia jaitsi egin dela hezkuntzan (-524 pertsona), elikaduraren industrian (-130 pertsona), eraikinen eraikuntzan (-77 pertsona) eta enpleguari lotutako jardueretan (-64 pertsona). Igoera arin bat izan da osasun-jardueretan (224 pertsona), eraikinetarako zerbitzuetan eta lorezaintza-jardueretan (143 pertsona), herri-administrazioan eta defentsan (106 pertsona), egoitzako establezimenduetako laguntzan (92 pertsona) eta ostaturik gabeko gizarte-zerbitzuetako jardueretan (79 pertsona)

Sexuaren arabera, 25.015 emakume daude lanik gabe, % 0,18 igo da, eta 21.188 gizon, % 0,19 jaitsi da aurreko hilabetearekin alderatuz.

Adin-taldeen arabera, langabeziak behera egin du 25 urtetik gorakoen artean (-% 0,78), eta orain 41.545 daude lanik gabe, eta 25 urtetik beherakoen langabezia igo egin da (% 7,67), eta orain 4.661 langabe daude.

Kontratazioa

2014ko irailean Nafarroako Enplegu Zerbitzuan 31.190 kontratu erregistratu ziren, hau da, 8.623 gehiago aurreko hilabetearekin konparatuz. 31.190 kontratu horietatik, 1.664 mugagabeak izan ziren, hots, erregistratutako kontratu guztien % 5,34.

Sexuaren arabera, 14.139 gizonek (abuztuan baino 3.273 gehiago) eta 17.051 emakumek (abuztuan baino 5.350 gehiago) kontratu bat sinatu zuten. Adin-taldeen arabera, kontratazioa honako era honetan banatuta: 4.725 kontratu 25 urtetik beherakoen artean (iragan hilabetean baino 529 gehiago), 19.490, 25-44 urte arteko langileen artean (abuztuan baino 6.306 gehiago) eta 45 urtetik gorakoek 6.975 kontratu sinatu zituzten (hau da, 1.788 kontratazio gehiago).

Jarduera-sektoreen arabera, 21.330 zerbitzuen sektorean (abuztuan baino 7.105 gehiago), 8.062 industrian (abuztuan baino 1.565 gehiago), 914 nekazaritzan (abuztuan baino 43 gutxiago) eta 884 Eraikuntzan (abuztuan baino 4 gutxiago).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Irailean Nafarroan izandako langabezia
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa