(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 201.291 eurorekin finantzatu ditu Lakuntzako Herriko plazako birmoldaketa-lanak ostirala, 2014.eko irailak 26


Euri-uren sarea, argien kanalizazioa eta zolaketa berritu dira


plaza

Lakuntzako plazako irudia, birmoldaketaren ondoren. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak 201.291,01 eurorekin finantzatu ditu Lakuntzako Herriko plazako birmoldaketa-obrak. Haien barnean sartu dira, euri-uren saneamendu-sarea berritzea nahiz estolda-zuloak eraikitzea, herriko argien sarea kanalizatzea eta inguruaren zolaketa egitea.

Obrak 2009-2012 eperako Toki Inbertsioen Planaren barnean zeuden, eta 287.558,59 euroko aurrekontua izan dute. Lanek 7 hilabetez iraun dute eta Obras y Servicios TEX SL enpresak egin ditu.

Zolaketari dagokionez, aurrefabrikatutako hormigoizko lauzak erabili dira hormigoi-oinarriaren gainean zementuzko morteroarekin asentatuta. Aldiz, euri-uren saneamendu-sarean PVCko hodiak daude 44 ml, 86 ml eta 70 ml-ko diametrokoak. Gainera, sifoizkoak ez diren 10 estolda-zulo eraiki dira 750 x 300 x 500 mm-ko aurrefabrikatutako hormigoizko kutxatilarekin.

Lanak herriko argien sarea kanalizatuz osatu dira, horretarako 110 mm-ko diametroko PVC malguko hodi bikoitza erabiliz hormigoizko idulkiarekin (178 ml).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa