(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Santiagorako erromesek 112arekin komunikatzeko beste puntu bat izango dute Lepoederreko Muinoan asteazkena, 2014.eko irailak 17


Donibane Garazi (Frantzia) eta Orreaga arteko segurtasuna wifi-estaldurako bi gunekin ere sendotuko da


Ikuspegi orokorra

Morrás kontseilaria eta Salanave-Péhé lehendakariordea etapan zehar teknikari batek emandako azalpenak entzuten. ( irudia handitu )

Donibane Garazi (Frantzia) eta Orreaga arteko Santiago bideko etapa egiten duten erromesek 112-SOS Navarra Larrialdiak Kudeatzeko Zentroarekin komunikatzeko zuzeneko puntua izango dute Lepoederreko Muinoan. Izandorreko aterpean jadanik badagoen puntuari gehitzen zaio horrela, bide-zati horretan izan daitezkeen gertakizunen abisua errazteko, gogorra eta estaldura telefonikorik gabeko gunea den zatia.

Bi puntu horiei esker ere, erromesak Internetera konektatu ahalko dira wifiaren bidez, beren gailu mugikorrekin (telefonoak, tabletak…) komunika ahal daitezen edo beren intereseko informazioa kontsulta dezaten, etapa amaitzeko falta zaien ibilbidea eta meteorologia-informazioa, esaterako.

Jarduera horiek Safar Pyrenees lankidetza-proiektuaren barnean sartzen dira, eta Nafarroako Gobernuak eta Pirinio Atlantikoetako Departamentu frantsesak elkarrekin egiten dituzte Pirinio aldeko larrialdietarako koordinazioaren arreta hobetzeko.

Gainera, komunikatzeko puntu horiek proba modura jarriko dira, hau da, erromesek zer erabilera egiten duten analizatu ondoren eta puntu horiek dakartzaten mantentze-lanen beharrak analizatu ondoren (bandalismoa, meteorologia-baldintzak…) Bentartea eta Lepoeder artean beste lotune batzuk jartzeko aukera aztertuko da, Santiago bideko etapa horrek zer telekomunikazio eskasak eta zer gogortasun duen kontuan hartuz, eguraldi txarra egiten duenean bereziki.


Vista general

Taldea etapako seinaleetako bat aztertzen. ( irudia handitu )

Ibilbidea, in situ

Bide-zati hori, hain zuzen, Nafarroako Gobernuko eta Pirinio Atlantikoetako Departamentuko kideek osatu dute berriki, honako helburu honekin: erromesen segurtasunean zer arazo aurkezten dituen in situ ezagutzeko, jadanik hartutako neurrien funtzionamenduaren berri izateko eta hobekuntza-proposamenak zein diren jakiteko.

Nafarroako ordezkaritzaren buru Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilari Javier Morrás izan da, eta, harekin batera, Barneko zuzendari nagusi Patxi Fernández. Nafarroako Larrialdi Agentziako teknikariek ere parte hartu dute, eta baita honako hauetako zuzendaritza nagusietakoak ere: Informatika eta Telekomunikazioak: Ingurumena eta Ura; Turismoa eta Merkataritza; eta Erakundeekiko Harremanak.

Frantziako ordezkaritzatik, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko lehendakariorde Yves Salanave-Péhé izan da, bai eta erakunde horretako ordezkariak eta Departamentuko Sute eta Salbamenduko Zerbitzuetako ordezkariak ere.

Seinaleak hobetzea

Safer Pyrenees proiektuak ere Donibane Garazi eta Orreaga arteko etapako puntu batzuetan seinaleak hobetzea jasotzen du, erromes gehien galtzen direla egiaztatutako puntuetan hain zuzen, Bentartea eta Lepoederren dauden elkarguneetan, adibidez.

Halaber, etaparen hasieran bi seinale adierazgarri jarriko dira, eta haietan erromesei gomendatuko zaie Arnéguy eta Luzaideko beste ibilbidea hauta dezaten neguan edo meteorologia-aurreikuspena txarra bada, errazagoa eta seguruagoa delako.

Gogora ekarri behar da, azken urteotan Foru Gobernuak zenbakitutako egurrezko 52 zutoin jarri dituela Bentartea eta Lepoeder artean (4,5 km); hala, norbait galduz gero ere, 112-SOS Navarra larrialdietarako telefonora deitzen duenean, ikusi duen azken zutoinak zer zenbaki zuen esan ahalko du. Bi metro inguruko altuera du, bide-zati horretan neguan elurte handiak izaten baitira.

Etaparen deskribapena

Donibane Garazi eta Orreaga arteko Santiago bideko etapa mendiko ibilbidea gogorra da, eta neguan arriskutsua izan daiteke, lainoa eta elurragatik. Urtean 70.000 erromesek baino gehiagok osatzen dutela kalkulatzen da, eta 30-100 arteko gertakariak izaten dira, urteen arabera. Sarritan, bilaketa- eta erreskate-lanak egin behar izaten dituzte. Gainera, inguruko telekomunikazioak eskasak dira.

25 kilometroko ibilbidea da eta erromesek 1.250 metroko desnibela gainditu behar dute, Donibane Garaziko 165 metroko altueratik Lepoederreko Muinoan dauden 1.430 metrotaraino.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa