(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

650.000 bidaiari inguruk hartu dute ostatu turismo-establezimenduetan 2014ko urtarriletik uztailera osteguna, 2014.eko irailak 11


Zifra hori iazkoa baino % 9 handiagoa da eta hazkundea Estatuko batez bestekoaren gainetik dago


Transcripción textual del video

649.702 bidaiarik hartu dute ostatu Nafarroako turismo-establezimenduetan 2014ko urtarriletik uztailera, Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera. % 61 hoteletan izan dira, % 15 ostatuetan, % 12 kanpinetan, % 8 landetxetan eta % 4 turismo-apartamentuetan. Bidaiarien zifra hori 2013koa baino % 9 handiagoa da: hoteletan % 7,4 bidaiari gehiago izan da, landetxetan % 21,7, kanpinetan % 14,4 eta apartamentuetan -% 0,4 bezero gutxiago izan da.

Bidaiarien hazkundea Estatuko batez bestekoaren gainetik dago gaur egun (% 4,3), eta Nafarroa bidaiarien igoera handiena jasan duten hiru autonomi erkidegoen artean dago, Madril eta Gaztela-Mantxako autonomia erkidegoen atzetik.

Gauza bera gertatzen da gauak igarotzeko orduan ere: araututako ostatu guztiak kontuan hartuta, 2013an baino % 10 gehiago fakturatu dute gauak eman dituzten bezeroen kasuan (1.305.917): hotelak % 11,7 igo dira, landetxeak % 8,3, apartamentuak % 4 eta kanpinak % 3,9. Nafarroa gehien hazi den bigarren autonomia erkidegoa da, Madrilgoaren atzetik (% 10,7), eta Espainiako batez bestekoaren oso gainetik dago (% 3).

649.702 bidaiarik hartu dute ostatu Nafarroako turismo-establezimenduetan 2014ko urtarriletik uztailera, Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera. % 61 hoteletan izan dira, % 15 ostatuetan, % 12 kanpinetan, % 8 landetxetan eta % 4 turismo-apartamentuetan. Bidaiarien zifra hori 2013koa baino % 9 handiagoa da: hoteletan % 7,4 bidaiari gehiago izan da, landetxetan % 21,7, kanpinetan % 14,4 eta apartamentuetan -% 0,4 bezero gutxiago izan da.

Bidaiarien hazkundea Estatuko batez bestekoaren gainetik dago gaur egun (% 4,3), eta Nafarroa bidaiarien igoera handiena jasan duten hiru autonomi erkidegoen artean dago, Madril eta Gaztela-Mantxako autonomia erkidegoen atzetik.

Gauza bera gertatzen da gauak igarotzeko orduan ere: araututako ostatu guztiak kontuan hartuta, 2013an baino % 10 gehiago fakturatu dute gauak eman dituzten bezeroen kasuan (1.305.917): hotelak % 11,7 igo dira, landetxeak % 8,3, apartamentuak % 4 eta kanpinak % 3,9. Nafarroa gehien hazi den bigarren autonomia erkidegoa da, Madrilgoaren atzetik (% 10,7), eta Espainiako batez bestekoaren oso gainetik dago (% 3).

Bidaiarien jatorria

Bidaiari guztien % 74 Espainian bizi ziren eta % 26 atzerrian. Estatuko turismoa % 8,2 igo da Nafarroan eta nazioartekoa, % 11. Merkatu igorle nagusiak honako hauek dira: Euskal Autonomia Erkidegoa (bidaiari guztien % 16,6), Madril (% 12), Katalunia (% 11,5) eta Nafarroa (% 9,7). Gainerako autonomia erkidegoek % 24,6 osatzen dute eta Europako turismoak % 18.

Turespañaren Egatur inkestaren arabera, atzerriko turismoak 115.093.675 euro gastatu zuen Foru Komunitatean uztailera arte, 2013an baino % 33,4 gehiago. Turista bakoitzak 117 euro xahutu zuen batez beste eguneko, iaz baino % 10,6 gehiago (Espainiako batez bestekoa: 109 euro, % 0,4 igo da). Eta Nafarroara etorritako nazioarteko turista bakoitzaren bidaia-gastua 695 euro da uztailera arte, 2013an baino % 9 gehiago (Espainiako batez bestekoa: 950 euro).

Ostatu hartutako bidaiarien eskaera igo egin da merkatu guztietan, barne-turismoan izan ezik; gaur arte, -% 2,1 jaitsi da 2013arekin alderatuz, eta -% 6,8, 2012aren aldean.

Bezero katalanak % 15 gehiago dira 2013ko datuekin konparatuz, eta euskal bezeroen kopurua % 13,5 igo zen, europarra % 10,5 eta madrildarra % 9,6.

Uztailera arte, hoteletan ostatu hartutako turista bakoitzak 1,8 egun egin du bertan batez beste; 2,3 egun landaturismoan; 3,6 apartamentuetan eta 2,3 kanpinetan. Turistek iaz baino denbora gehiago igaro dute komunitatean hoteletan, ostatutan eta apartamentutan; landetxe eta kanpinetako egonaldiak, berriz, aurreko urteetakoak baino laburragoak izan dira.

Nafarroak 937 establezimendu eta 29.252 plaza eskaintzen ditu hilero. Establezimenduen arabera, eskaintza honako era honetan banatzen da: hotelak % 29,3; landetxeak % 62,3; apartamentuak % 6,3 eta kanpinak % 1,9. Plazen arabera: % 42,1 hotelei dagokie; % 14,6 landaturismoari, % 6,8 apartamentuei eta % 36,5 kanpinei.

Nafarroako Hoteletako Prezioen Indizeak (HPI) 81,1 puntuko hileroko batez bestekoa du, uztailera arte (2013an baino -% 0,8 gutxiago), Espainiako batez bestekoa baino 9,8 puntu gutxiago, % 0,7 igo zena.

REvPar izenekoa (eguneroko batez besteko diru-sarrerak erabilgarri dagoen gela bakoitzeko) 23,63 euro da uztailera arte, 2013an baino % 9,8 gehiago. Espainiako RevPar-a 16,01 euro gehiago da (39,64 euro), eta % 6,3 igo zen.

Bestalde, ADR izenekoa (eguneroko batez besteko diru-sarrerak okupatuta dagoen gela bakoitzeko) 60,23 euro da uztailera arte, 2013an baino -% 0,3 gutxiago, Espainiako batez bestekotik 10,96 euro azpitik (71,19 euro, % 2,7ko igoera duena).

Ostatu, janari-edari, bidaia eta turismo-operadoreen zerbitzuek urtarriletik 15.587 pertsonen batez bestekoa aurkezten dute hilero, Gizarte Segurantzan alta emandakoak, iazko batez bestekoa baino % 2,2 gehiago, eta 2013ko uztailean baino % 3,4 gehiago. Gizarte Segurantzan izandako alten igoera autonomia erkidego guztietan ikusi da, Kanarietan eta Balear Uharteetan bereziki. Urte honetako hileroko batez besteko hazkundea % 3,3 izan da batez beste Estatuan.

Informazioa

Uztailera arte, Nafarroako Gobernuaren turismoko webgune ofizialak 1.223.585 bisita jaso zituen, 2013an baino % 11,3 gehiago eta 2013an baino % 26,1 gehiago. Erabiltzaile horiek 4.115.993 web-orri ikusi zituzten, 2013an baino % 1,5 gehiago eta 2012an baino % 0,3 gehiago. Bisita bakoitzean, 3,3 orrialde ikusi ziren batez beste, 2013an baino -% 9,1 gutxiago eta 2012an baino -% 20,5 gutxiago.

Turismo-bulegoei dagokienez, 160.292 pertsonek turismo-informazioa aurrez aurre jaso dute, iaz baino % 8,5 gehiago. Iruña, Erriberri eta Lizarran pilatzen dira kontsultak (kopuru guztiaren % 17,7, % 13,3 eta % 12,4, hurrenez hurren). Kontsulten % 80 Espainian bizi diren turistek eta txangozaleek egindakoak dira eta % 20 atzerrian bizi direnek egindakoak. Estatuan bizi direnen artetik, % 19,7 euskal herritarrak ziren, % 17,3 nafarrak, % 14,2 madrildarrak, % 13,1 katalanak eta % 7,2 valentziarrak. Nazioarteko bisitarien artean, frantsesak dira gehienak (% 39,8) eta haren atzetik datoz alemanak (% 8,5), estatubatuarrak (% 7) eta italiarrak (% 6,8).

Santiago bideari dagokionez, uztailera arte beren egiaztagiria 37.576 erromesek zigilatu dute Orreagan, 2013an baino % 3,1 gehiagok. Espainia bizi diren erromesak % 31 dira (-% 0,5 jaitsi da 2013 urtearekin alderatuz), eta nazioarteko erromesak % 69 dira (% 4,9 igo da).

Monitorizatutako baliabide bisitagarriek 239.117 bisitari hartu dituzte uztailera arte, 2013an baino % 6,9 gehiago. Erriberrin bisita guztien % 32,1 batu da eta Bertizko Jaurerriko Natur Parkean % 17,1. Bisitak bi baliabide horietan igo dira gehien 2013. urtearen aldean (% 16 eta % 13,4, hurrenez hurren).

Turismoko Departamentuak ez du oraindik abuztuko daturik jaso, nahiz eta badirudien sektoreak aurrera egin duela eguraldi txarra egin arren.

Hotel eta kanpinen balantzea on samarra da, eta landetxeetan % 80 inguruko okupazioa izan da.

Ezkutuko ekonomia

Bestalde, Departamentuak, Turismo eta Merkataritzako Zuzendaritza Nagusiaren bidez eta haren Turismo eta Merkataritza Antolatzeko eta Sustatzeko Zerbitzuaren bidez, jarduera-plan bat egikaritzen ari da honako hauetako jarduerei aurre egiteko: ezkutuko ekonomia, intrusismoa, publizitate engainagarria, eta lehia desleiala. Plan hori sektorearekin, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioarekin, Zerga Ogasunarekin eta Foruzaingoarekin adostu da Nafarroako Turismo Kontseiluko Turismo Jarduera Antolatzeko eta Ikuskatzeko Batzordearen bilkuretan.

Legearen garapenaren zati bat izanik, laster batean onartuko den Foru Agindu bat landu da; haren bidez, Nafarroako Turismo Erregistroan inskripzio-kodea jasota geratzeko betebeharra finkatzen da enpresek, establezimenduek eta turismo-jarduerek on line medioetan egindako publizitate- eta merkaturatze-ekintzetarako.

Gainera, webgune batzuetara gutun bat igorriko zaie esanez soilik Turismo Erregistroan inskribatutako ostatuen publizitatea egitera behartuta daudela; zenbait webgunetako arduradunekin bilkurak egingo dira eta hiru zehapen-espediente ireki dira lehia desleialagatik edo publizitate engainagarriagatik. Erregistratu gabeko beste 15 ostatu edo turismo-etxebizitza ere identifikatu dira, eta datozen egunotan espedientea irekiko zaie.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa