(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak Estatuari zergen gaineko foru-legeen aurkako konstituziokontrakotasuneko errekurtsoak kentzeko eskatuko dio asteazkena, 2014.eko irailak 10


Barcina Lehendakariak Parlamentuan iragarri du datorren astean Montoro ministroarekin bilduko dela gai hau aztertzeko


Barcina

Lehendakariak egindako agerraldiaren une bat. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina Angulok Estatuari eskatuko dio, Foru Parlamentuak onartutako zergen gaineko legeen aurrean jarritako konstituziokontrakotasuneko errekurtsoak ken ditzan, eta alor horretan auzi gehiago proposa ez dezan, Foru Komunitateko zerga-eskumenak "behingoz eta betirako" argituko duen itun ekonomiko berri baten eguneratzea negoziatzen den artean.

Xede horrekin bilduko da datorren asteartean Ogasun ministro Cristóbal Montoro-rekin, Yolanda Barcinak berak Nafarroako Parlamentuak gaur egidako bilkura bereziaren barnean egindako agerraldian iragarri duenez. Bilkura berezi hori energia elektrikoaren zergaren gainean Konstituzio Auzitegiak emandako epaia dela-eta deitu da; epai horren arabera, zerga horrek Nafarroako zerga-eskumenaren aurka egiten du.

Lehendakariak azpimarratu du Administrazio zentralarekin itun ekonomikoaren eguneratzea negoziatzeko "premia" dagoela zergen gaineko foru-araubidea ziurtatzeko eta, horretarako, Ganberaren laguntza eskatu du. "Nafarroaren lekua sendotu behar dugu, Parlamentuaren gehiengoren akordioarekin", esan du.

Haren iritziz, negoziazioa "leialtasun eta irmotasunez" egin behar da, baina Estatuko erakundeekin hitzarmenak eta akordioak eginez. Alde horretatik, arbuiatu egin du eztabaida hau erabiltzea"Foru Hobekuntza, Konstituzioa suntsitzeko eta Espainiarekin egin nahi den haustura justifikatzeko"; aldiz, Foru Komunitateak "errealitate instituzional fidagarri, serio eta bere betebeharrak nahiz antolamendu juridikoa betetzen dituen" famari eusteko duen beharra aldarrikatu du.

Azaldu duenez, udan zehar jadanik bi administrazioetako Ogasuneko teknikariak bildu dira, eta laster itunaren idazketa berri bat onartu ahal izateko konfiantza osoa erakutsi du.

Lehendakariak foru-araubidea ez dela solidarioa dioten ahotsei buruz ere hitz egin du, gehiago direnak orain krisi ekonomikoa dela-eta. Gogoratu du, araubide hori "ez dela pribilejio bat, Nafarroak denboran zehar gorde duen eskubide bat baizik, hain zuzen Espainiako gainerako lekuekin izandako erantzukizun eta elkartasunean oinarrituta izan baita beti". Hori dela-eta, Foru Komunitateak Estatuko erakundeei dien "errespetu bera" eskatu du Nafarroarako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa