(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak nekazari eta abeltzainen produktuen zuzeneko salmenta arautuko du asteazkena, 2014.eko irailak 3


Jarraitu beharreko nekazaritza-elikagaien kalitateko baldintzak eta kontrolak ezartzen ditu


Nafarroako Gobernuak apirilaren 20ko 8/2010 Foru Legea garatzen duen Foru Dekretuaren proiektua aintzat hartzea onartu du; haren bidez, Foru Komunitateko nekazaritza eta abeltzaintzako ustiapenei lotutako produktuen zuzeneko salmenta arautzen da, eta orain Nafarroako Kontseiluari igorriko zaio dagokion txostena egin dezan.

Hala, aipatutako Foru Legearen xedapen iragankorrean jasotako aginduei erantzuten zaie, Nafarroako Gobernuak zuzeneko salmentako modalitate horretan nekazaritza-elikagaien segurtasun nahiz kalitateko arloan kontrol-sistema ezberdinak eta gainerako araudi aplikagarria araua betez erregula ditzan.

Araudi berriaren helburua nekazariek kudeatutako elikagaien hornidura-kateei lagundu eta sustatzea da, honako helburu honekin: kontsumitzaileekin zuzeneko harremana finkatzea eta lehenengoek azken salmentako prezioaren balioaren banaketa bidezkoago bat lortu ahal dezaten ahalbidetzea, prozesuko bitartekari eta etapen kopurua murriztean.

Aldi berean, kontsumitzaileek kalitatezko produktuak jasotzeko egindako eskaerei erantzuten zaie, artisau-eran egindakoak hurbileko esparruetan, eta landagunean jarduera eta enpleguari eusteko laguntzen dutenak.

Testuak herritarren eta sektoreko entitateen iradokizunak eta ekarpenak jaso ditu. Urtea amaitu baino lehen indarrean sartuko dela aurreikusten da, Nafarroako Kontseiluak txostena egiten duenean.

Ekoizle eta eroslearen zuzeneko aprobetxamendua

Araudiaren garapen berriaren helburuak nekazaritzako egituren hobekuntzan oinarritzen dira, alde batetik, nekazaritzan aritzen direnek nekazaritza eta abeltzaintzako errentak lor ditzaten, eta bestetik, kontsumitzaileek bidezko prezioak izan ditzaten.

Honako hauek dira beste xede batzuk: nekazaritza, abeltzaintza eta elikagaien ustiapen edo enpresa bideragarriak eta iraunkorrak sortu eta sustatzea; lehen sektoreko ustiapenek jarrai dezaten laguntzea landaguneko garapen ekonomikoaren oinarrizko tresna moduan; bizirik izaten jarraitzea utziko duen balio erantsi osagarria lortzea; enplegua sortu nahiz egonkortzea eta nekazari berriak sartzea; eta merkaturatzeko zuzeneko zirkuitu laburrak bultzatzea; haiei esker, ekoizle eta eroslearen zuzeneko aprobetxamendua egin ahalko da garraio, bitartekotza eta merkaturatzeko prozesutik sortutako gastuak murriztu izanagatik.

"Bereizitako" produktu-gama bat garatu nahi da ere kalitateari eta osasunari dagokionez; horrenbestez, gizartean baloratuta dagoen eta hazten ari den merkatu bati erantzungo zitzaion.

Zuzeneko salmentaren 8/2010 Foru Legearen garapeneko Foru Dekretuko zirriborroan xedatutakoa Nafarroako Nekazaritza eta Abeltzaintzako Ustiapen Erregistroan (REAN) izena emandako nekazari nahiz abeltzainei aplikatuko zaie, beraien ustiapeneko nekazaritza-produktuak zuzeneko salmenta-sistema bidez merkaturatzen dituztenei; produktu horiek ekoizpen primariokoak (freskoan) edo elaborazio eta transformazioko prozesuetatik sortutakoak izan daitezke beren ustiapenetan soilik lortutako lehengai nagusietatik abiatuz.

Gainera, aplikatuko zaie nekazaritza-produktuak eta elikagaiak zuzeneko salmentaren bidez merkaturatutako nekazaritza-ustiapenei lotutako nekazaritza-elikagaien artisautzako enpresei, eta beren lehengaia REANen izena emandako beren ustiapen propiotik datorrena.

Tartean dauden produktuak

Zehazki, landutako produktuei lotutako aplikazio-esparruak honako hauei eragingo die: fruta eta barazkien zuku, marmelada eta kontserbei; sagardo, ardo, likore eta pattarrei; haragi-produktuei; esnekiei; eztia eta eratorritako produktuak erabili eta egiteari; infusiorako landare-espezieei elikaduran erabiltzeko eta eragile aromatiko moduan erabiltzeko; oliba-olio birjina estrari; eta hautatutako, sailkatutako edota paketatutako arrautza freskoei.

Zuzeneko salmentako araubidean lan egin nahi dutenek Elikadurako Enpresa eta Establezimenduen Osasun Erregistroan eta Nafarroako Nekazaritza Ustiapenen Erregistroan esandakoa bete beharko dute; horrekin batera, osasun publikoaren, animalien osasunaren esparruan eta nekazaritza-industria, industria, ingurumen eta hirigintzako jardueraren esparruan indarrean dagoen legeriak eskatutako beste baimen batzuk ere izan beharko dituzte. Gainera, fakturazio-betebeharrak erregulatuko dituen araudi aplikagarria bete beharko dute.

Azkenik, zuzeneko salmentako araubidean lan egiten duten ustiapenek jarduera-adierazpen bat egin beharko dute eta bertan honako hauek jasoko dira, besteak beste: katalogatutako produktuen zerrenda eta bere ustiapenean zuzeneko salmentaren xede diren ekoizpen primariokoak; zuzeneko salmentan merkaturatuko diren produktuak garraiatzeko ibilgailuak edo sistema; prestatzeko edota antolatzeko instalazioen kokapena produktuak kontsumitzaileei saldu edo entregatzeko; eta zuzeneko salmentan eskainitako produktuak garbitu, sailkatu, erakutsi eta saltzeko ekipamendu nahiz instalazioak.

Foru Dekretuko proiektuaren barnean, Nafarroako zuzeneko salmentako nekazaritza-elikagaien operadore-errolda sortzea sartzen da. Zuzeneko salmenta egin nahi duten eragile guztiak azaldu beharko dira bertan. Informazioa publikoa izango da eta Nafarroako Gobernuko webgunean eguneratuko da kontsumitzaile eta ekoizleei produktuen zuzeneko merkaturatzea errazteko.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa