(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Alkerdi (Urdazubi) harrobia ustiatzeko baldintzak berrikusiko ditu osteguna, 2014.eko abuztuak 14


Etenda daude harrobiko leherketak aldi baterako, ondare arkeologikoa mantenduko dela bermatzen duen proiektu berri bat egin arte


Urdazubiren airetiko ikuspegia ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak gaur jakinarazi dio Urdazubiko Udalari Alkerdi harrobiko ustiatze-baldintzak berrikusiko dituela. Mármoles del Baztan S.A. enpresa ari da ustiaketa egiten.

Zehazki, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiak harrobia zulatzeko eta lehertzeko lanak aldi batez etetea erabaki du, inguruko ondare arkeologikoa mantenduko dela bermatzen duen beste proiektu batekin jarrai daitekeen aztertzeko. Ondare horren parte dira Berroberria eta Alkerdiko leizeak, interes kulturaleko ondasun gisa aitortutakoak.

Iragan uztailaren 15ean, Alkerdi harrobiaren zati bat lehertu zuen. Zaratarengatik, ikara piztu zen Urdazubi herrian. Udalak sortutako kezkaren berri eman ondoren Nafarroako Udalari, ikuskatzera joan ziren Industria, Energia eta Berrikuntzaren; Ingurumenaren, eta Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendaritza nagusietako teknikari eta arduradunak.

Egoeraren aurrean, ostegun honetan egindako bilera batean, Nafarroako Gobernuak Udalari jakinarazi dio harrobiko leherketak aldi batez eten egingo direla, ondasun arkeologikoak mantendu eta kezkatzeko moduko egoerak saihestuko direla bermatzen duen proiektu berri bat egin arte.

Mármoles del Baztan S.A. enpresari ere eman zaio erabakiaren berri. Harrobian beste mota bateko lanak egiten jarraitu du bien bitartean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa