(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lizarrako Antzinako Musikaren Astean agur-bira egiten ari den The Hilliard Ensemble talde arrakastatsua izango da astelehena, 2014.eko ekainak 16


45. edizioa irailaren 1etik 13ra izango da, lehen aldiz kalean, eta dantza- eta musika-ikuskizunak, konferentziak, zinema-ziklo bat eta haurrentzako jarduera pedagogiko bat egongo dira


antzinako musikaren astea

Astearen aurkezpeneko une bat. ( irudia handitu )

Lizarrako Antzinako Musikaren 45. Edizioan The Hilliard Ensemble laukote britainiarrak kontzertua eskainiko du. Munduko ahotsezko ganbera-talde onenetariko bat da. Irailaren 1ean izango da kontzertua Lizarrako San Migel elizan. Egingo duten emanaldia Estatu Batuak, Australia, Erresuma Batua eta Europako beste herrialde batzuetatik egiten ari diren agur-biraren parte izango da.

Laukoteak hasiko du irailren 1etik 13ra izango den Lizarrako Antzinako Musikaren Astea. Programa nazioartean ospea duten taldeen bost kontzertuk, musika barrokoaren tailer batek, antzinako musikari eta Nafarroako Erdi Aroko hari-instrumentuei buruzko konferentziek, zinema-ziklo batek, musika- eta dantza-ikuskizunek eta haurrentzako jarduera pedagogiko batek osatuko dute.

Programaren xehetasunak www.culturanavarra.es webgunean daude ikusgai, eta astelehen honetan aurkeztu du prentsaurrekoan Juan Luis Sánchez de Muniáin Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak. Azpimarratu du aurtengo Lizarrako Antzinako Musikaren Asteaz hiri osoan zehar gozatu ahal izango dela.

Programa antolatzean, Nafarroako Gobernua eta Lizarrako Udala lankidetzan aritu dira eta, aurten, berritasun gisa, inguruko hainbat saltoki, taberna, jatetxe, hotel eta upategik ere antolaketan lagundu dute, izan ere, bisita turistikoen eta deskontuen eskaintza erakargarria prestatu dute Lizarrako Antzinako Musikaren Asteko kontzertuetara doan jendearentzat. Aurtengo jaialdiko aurrekontua 150.000 eurokoa da.

Nazioartean ospea duten taldeak

Lizarrako Antzinako Musikaren Astean nagusiki musika barrokoa entzungo da, nahiz eta Erdi Aroko eta Errenazimenduko musika ere entzungai egongo diren, The Hilliard Ensemble laukoteak interpretatzen duena bezalakoa.

Programa Les Talens Lyriques (irailak 5), La Risonanza eta Roberta Invernizzi (irailak 6), Nafarroako Ganbera Abesbatzako Michael Navarrus kapera errenazentista (irailak 8), La Ritirata (irailak 12) eta Gli Incogniti y Amandine Beyer (irailak 13). Emanaldi guztiak San Migel elizan izango dira, 20:15etik aurrera.

Sarrerak www.culturanavarra.es gunean egongo dira salgai. Abonamenduak abuztuaren 22ra arte eskuratu ahal izango dira 95 euroren truke (sei kontzertu) edo 54 euroren truke (hiru kontzertu).

Sarrerak, banaka, 20 euro dira (22 euro leihatilan, kontzertua hasi aureko ordubetean, San Migel elizan) The Hilliard Ensemble, Les Talens Lyriques eta La Risonanza entzuteko, 18 euro (20 leihatilan) Gli Incogniti entzuteko eta 10 euro (12 leihatilan) Nafarroako Ganbera Abesbatza entzuteko. Gazte-txartelarekin, prezioa 6 euro da, 10 leihatilan.

Beste jarduera batzuk

Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin lankidetzan jardunda dantza barrokoaren tailer bat antolatu da, irailak 2, 3 eta 4rako, Lizarrako Fray Diego kultura-etxean. Peio Otanok eskainitako ikastaroa izango da.

Lankidetza horren barruan bi konferentzia ere egingo dira. Lehenengoa Manuel Hornok eskainiko du eta antzinako musikari buruzkoa izango da (irailak 4, 20:00etan, Fray Diego kultura-etxean). Bigarrenaren hizlaria Enrique Galdeano izango da eta Nafarroako Erdi Aroko hari-instrumentuei buruzko konferentzia-kontzertua eskainiko du (irailak 10, 20:00etan, San Migel elizan).

Bestalde, zinema-ziklo bat antolatu da, garai barrokoari eta Händel edo Hasse bezalako musikagileei eskainia. Irailaren 9n Gérard Corbiau-ren "Farinelli" pelikula egongo da ikusgai eta, irailaren 11n, Stanley Kubrick zuzendariaren "Barry Lindon". Pelikulak Fray Diego kultura-etxean iksui ahal izango dira, eta sarrera doakoa izango da, lekua bete arte.

Halaber, dantza- eta musika-ikuskizunak ere egongo dira herriko kaleetan, San Lorentzoko Danzanteen Kofradiaren (irailak 5, 18:00etan) eta Ensemble la Danserye taldearen (irailak 13, 13:00etan eta 19:00etan) eskutik, herriko kaleetan.

Amaitzeko, haurrentzako jarduera pedagogiko bat ere programatu da. Irailaren 13an izango da Fray Diego kultur etxean. "El mito de Orfeo" izenburupean, haurrak antzinako musikaren mundura gerturatzea da asmoa, musikarekin erlazionatutako ipuinak edo kondairak kontatuta eta azalpenek eta instrumentu historikoek lagunduta. Sarrera doakoa da, baina aurrez gonbidapena lortu behar da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa