Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako 2.500 langileri egingo zaien inkesta batek lan-baldintzen eta osasunaren arteko erlazioaren berri emango du
osteguna, 2014.eko ekainak 12Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak sustatu du azterlana, eta emaitzek prebentzio-neurri berriak aplikatzeko aukera emango dute
Langileak.
Nafarroako 2.500 langile elkarrizketatuko dituzte datozen hilabeteetan gaur egun Foru Komunitateko herritarren osasunean eragiten duten laneko faktoreak identifikatzeko.
Nafarroako osasunaren eta lan-baldintzen arteko loturari buruzko III. inkesta da eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak egingo du. Helburu zehatzak lan egiten duten langileek euren osasunari buruz duten pertzepzioa jakitea; laneko arrisku ohikoenak identifikatzea; enpresen prebentzio-programak aztertzea; emakumeen lan-baldintzen jarraipena egitea, haien ordezkagarritasunaren arabera; eta aurreko inkestan (2004an, egungo krisi-egoera hasi aurretik) bildutako datuak aintzat hartuta eskura dagoen informazioa eguneratzea.
Ausaz hautatu diren 2.500 langileak Nafarroako jarduera produktiboko sektore guztien ordezkariak izango dira. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua hasi da dagoeneko prozesuari buruzko informazioa dakarten gutunak bidaltzen. Elkarrizketa CIES enpresaren egoitzan izango da, eta aurrez elkarrizketatuko direnekin jarriko da harremanetan hitzordua zehazteko.
Galdeketan honako alderdi hauen inguruan galdetuko da: laneko egoera eta kontratu mota; lantokiari buruzko datuak; lan mota; agente fisikoak; kutsatzaile kimiko eta biologikoak; segurtasun-baldintzak; lanpostuaren diseinua, lan-karga eta faktore psikosozialak; prebentzioaren antolaketa; laneko ordutegia; prebentzio-jarduerak; informazioa eta prestakuntza; indarkeriazko jokabideak lanean; osasunerako kalteak.
Erantzunak anonimoak izango dira erabat, eta emandako informazio guztia zein bilketa- eta azterketa-prozesua Datu Pertsonalen Babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoak babestuko du. Zalantzaren bat argitu edo galderarik egin nahi izanez gero, jo Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutura 848 42 37 47 telefono-zenbakira deituta edo patologia.trabajo@navarra.es helbidera mezu bat bidalita.
Ondorioen txostena, 2014ko azken hiruhilekoan
Emaitzen azterketak laneko sergurtasunaren eta osasunaren inguruko informazio eguneratua izatea ahalbidetuko du. Bi faktore horiek erabakigarriak dira herritarren osasunean eta, beraz, funtsezkoak osasun publikoari buruzko politikak prestatzeko orduan.
Horri lotuta, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak aurreikusi duenez, ondorioen txostena 2014ko azken hiruhilekoan egongo da prest. Une horretatik aurrera ezarri ahal izango dira prebentziorako eta esku-hartzeko programak, langileen osasunari dagokionez eta neurri handi batean krisi ekonomikoak eraginda sortzen ari diren arazoen aurrean gertatzen ari diren aldaketetara egokitutakoak.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen