(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2014-2015eko helduentzako euskara-ikastaroetan izena emateko epea zabalduko da astelehenean ostirala, 2014.eko maiatzak 23


Jende guztiarentzako ikastaro zabalak eta irakasleentzako zehatzagoak diren beste batzuk eskaintzen dira, Euskarabideko eta Zubiarte euskaltegietan


Datorren astelehenean. maiatzak 26, Nafarroako Gobernuak 2014-2015 ikasturterako antolatutako helduentzako euskara-ikastaroetan izena emateko epea zabalduko da. Ikastaro presentzialak, erdi-presentzialak eta autoikaskuntzakoak eskaintzen dira, maila guztietan, jende guztiarentzat zabalik daudenak nahiz irakasleentzako zehatzagoak diren beste batzuk Euskarabideko euskaltegietan eta Zubiarte euskaltegi publikoan.

Izena ekainaren 6rako eman behar da hautatutako zentroan, Euskarabideko euskaltegian (Bartolomé de Carranza kalea, 5, Iruña) edo Zubiarte euskaltegi publikoan (Zubiarte kalea, 13, Huarte).

Jende guztiarentzat zabalik dauden ikastaroen barnean, Zubiarte euskaltegiak 10 orduko ikastaroak eskaintzen ditu astean A1, A2, B1 eta B2 mailetan, 09:15etik 11:45era, 17:00etatik 19:30era eta 19:30etik 21:30era; txandakako langileentzako taldeak, astean 10 ordu, goizez joateko aukerarekin, 09:15etik 11:45era, edo arratsaldez, 17:00etatik 19:30era; astean 5 orduko ikastaroak A1, A2, B1, B2, C1 mailetan eta EGA bi saiotan (astelehen eta asteazkena edo astearte edo osteguna); autoikaskuntza ikastaroak astean 2 orduko elkarrizketa batekin eta gutxienez ordenagailu bidezko 4 orduko lan-konpromisoarekin; eta ikastetxetan egindako kanpoko ikastaroak A1, A2, B1 eta B2 mailetan , astean 6 ordukoak, astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan, 15:00etatik 16:30 arte.

Bestalde, Euskarabideak, 20 eguneko ikastaro trinkoak eskaintzen ditu, 08:00etatik 14:30era, astelehenetik ostiralera, mailaren arabera antolatutako 7 ikastarotan irailetik ekainera; urteko ikastaro trinkoak astean 7 ordu eta erdi eskainiz A1, A2, B1, B2 eta C1 mailetan, 07:30etik 09:00etara eta 09:15etik 10:45era, astelehenetik ostiralera; urteko 6 orduko ikastaro trinkoak maila guztietan 09:00etatik 12:00etara, 13:00etik 16:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, astelehen eta asteazken edo astearte eta ostegunetan; eta EGA prestatzeko urteko ikastaro trinko bat , 6 ordukoa, 09:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, astelehen eta asteazken edo astearte eta ostegunetan.

Unibertsitatekoak ez diren irakasleentzako ikastaroetan, bi modalitate eskaintzen dira; autoikaskuntza eta erdi-presentziala.

Autoikaskuntzako ikastaroak Euskarabideko euskaltegian eskaintzen dira. Autoikaskuntzako ikastaro moduan egin ahalko da elkarrizketako hautazko saioekin, maila guztietan, A1etik C1era (ikasleak online bidezko ikasketa-unitateak bere erritmora osatzen ditu, hilean 3 ordu gutxienez, zalantzak argitzea eskatu ahalko du eta elkarrizketa presentzialetako saioetan parte hartu ahal izango du, hala nahi izanez gero), edo tutore bidezko ikastaroa egin ahalko da, A2tik C1era bitarteko mailetan (ikasleak nahitaez bere tutoreak agindutako etxeko lanak egin beharko ditu astero eta ordubeteko elkarrizketa presentzial batera joan beharko du astero).

Bestalde, erdi-presentzialak diren ikastaroak Huarteko Zubiarte euskaltegian izango dira. Modalitate honetan matrikulatutako ikasleak astean gutxienez lau orduz joan beharko dira bertara eta online bidezko banakako lana egin beharko dute astean lau orduz gutxienez. Presentziazko orduak astean arratsaldeko bi saiotan banatuko dira (astelehen eta asteazken edo astearte eta ostegun).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa