(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zarraluqui kontseilaria beroaren eta hotzaren sare eraginkorrak ikustera joan da Bartzelonara, ondoren Txantrean ezartzeko

astelehena, 2014.eko maiatzak 12


Bistari esker, Districlima eta Ecoenergies sistemak ezagutu ahal izan ditu. Horien alderdi batzuk Iruñeko auzoko Efidistrict energia birgaitzeko proiektuan erabili nahi dira.


Sustapen Departamentua Bartzelonako Districlima enpresan izan da.

Sustapen Departamentuko ordezkariak Districlima enpresako arduradunekin. ( irudia handitu )

Luis Zarraluqui Sustapen kontseilaria, José Antonio Marcén eta Iñaki Morcillo OTMVko eta Industria, Energia eta Berrikuntzako zuzendari nagusiak, hurrenez hurren, Álvaro Miranda Iruñerriko Mankomunitateko Berrikuntzako eta Proiektu Estrategikoen zuzendaria eta Nafarroako Gobernuko teknikari batzuk lagun izan dituela, Bartzelonara joan da beroaren eta hotzaren hiriko bi sare ezagutzera. Bata Districlima da, Fórum inguruko eta 22@ alde teknologikoko hainbat eraikin energiaz hornitzen dituena. Han, David Serrano zuzendari nagusiarekin hitz egin dute. Bestea Ecoenergies da, Bartzelona hegoaldean eta L'hospitalet inguruan energia termikoa hornitzen duena. Juan Manuel Taracena Dalkia taldeko Giroa enpresako zuzendari nagusiarekin elkartu dira.

Bartzelonarako bisitaren helburua beroa eta hotza banatzen duten hiriko sare horiek bertatik ezagutzea da, Efidistrict proiektuan sare horien zer alderdi erabil daitezkeen ikusteko. Efidistrict proiektuaren helburua Nafarroan 1950 eta 1980 urteen artean eraikitako etxebizitza sozialen energia-horniduraren sarea birgaitzea da. Asmoa Txantrea auzoan proiektu horren lehen fasea garatzea da.

Ordezkaritza, hasteko, Bartzelonako Fórum eta 22@ alde teknologikoko eraikin batzuetara aldi beren energia termikoa banatzen duen beroaren eta hotzaren hiriko sarea ikustera joan da. Districlima S.A. enpresak kudeatzen du beroaren eta hotzaren sare hori 2004z geroztik. Cofely España enpresak partaidetutako enpresa da (Grupo GDF SUEZ), eta bera da bazkide nagusia. Districlimak energia sortzeko bi gune nagusi ditu: Fórum 2004tik dago martxan eta 70 eraikin publiko eta pribatu baino gehiago energiaz hornitzen ditu, eta Tánger 2012tik abian dagoenak sareko eskari handiari erantzuten dio eta, hala, horniduragune bakar batekiko mendetasunak eragiten duen arriskua ekiditen du. Tánger delakoak 26 MW-ko beroaren eta 27 MW-ko hotzaren potentzia du, eta gas naturalaren bidez funtzionatzen du.

Arratsaldean, ordezkaritzak beroa eta hotza banatzen dituen beste sare bat ezagutzeko aukera izan du, Ecoenergies Barcelona izenekoa. Dalkia taldearena da eta energia terminoz hornitzen du Bartzelona hegoaldea eta L'Hospitalet, etxebizitzentzat, industrientzat eta hirugarren sektorearentzat (zentro komertzialak, ospitaleak, bulegoak, kirol-zentroak, eskolak etab.). Hornidura-eremuak 15.000.000 metro koadro izango ditu plana guztiz amaitzen denean. Energiaren banaketa hiru zentralen bidez gauzatzen da. Horietako bi martxan dira dagoeneko, eta hirigunean barneratuta daude. Zentral nagusia Zona Franca delako ingurukoa da, eta han dago sarea kontrolatzeko zentroa. Biomasa-instalazio bat dauka, elektrizitatea eta beroa Bartzelonako parkeetako eta lorategietako inausketen hondakinekin (nekazaritzako hondakinak), basoetako hondakinekin (ezpalekin) eta energia-laboreekin sortzen duena. Modu horretara, konektatutako eraikinei beroa, aire egokitua eta garbiketarako ur beroa ematen die ingurumena errespetatuta.

Beroaren eta hotzaren hiriko sareak (District Heating&Cooling) zentral bakar batetik beroa eta hotza sortzen eta banatzen duten instalazio kolektiboak dira. Energia termikoa sistemara konektatutako eraikin eta etxebizitzetara berogailuetarako beroa, garbiketarako ur beroa eta hotza banatzen duten sareen sistema baten bidez banatzen da. Kutsakorrak izan ohi diren banan-banako instalazioek ez bezala, negutegi-efektua eragiten duten gasen emisioa nabarmen jaisten da, biomasa, energia geotermikoa eta eguzki-energia bezalako energia berriztagarriak aprobetxatzen dira, eta kontsumitzaileak energia kopuru handia aurrezten du.

Efidistrict proiektua

Efidistrict Europarako Energia Adimendunaren Programaren barruko proiektua da, eta helburua Nafarroan 1950 eta 1980 urteen artean eraikitako etxebizitza sozialak dituzten auzuneetako energia-horniduraren sareak birgaitzea da. Asmoa lehen fasea Txantrean gauzatzea da, esperientzia beste auzo eta herri nafar batzuetan errepikatzeko.

Txantrearako aurreikusi diren jarduera nagusiak eraikinetako instalazioak berritzea da, eraginkortasun-irizpideak kontuan hartuta, energia berriztagarriak baliatuta eta eskuragarritasunaren arazoa konponduta.

Iragan apiriletik, Txantreako Huarte kaleko 32. zenbakian abian da Nasuvinsaren bulego teknikoa. Auzokideei informazioa emateko gunea eta proiektuan parte hartzen duten eragile guztientzako (administrazioa, energiaren eta eraikuntzaren sektorea eta partikularrak) topalekua da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa