(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Kultura Kontseiluak datorren astelehenean erabakiko du 2014ko Vianako Printzea Saria ostirala, 2014.eko maiatzak 9


Nafarroako Gobernuak 8 hautagai jaso ditu aurtengo edizioan


Datorren astelehenean bilduko da epaimahaia Nafarroako Jauregian 2014ko Vianako Printzea Saria erabakitzeko. Foru Gobernuak 1990. urtetik urtero ematen duen saria da eta kultura-munduan garrantzitsuak diren pertsona edo erakundeen ibilbidea aitortzen du, arte plastiko edo literaturaren arloan, nahiz zientzia, teknika edo ikerketaren arloan.

Nafarroako Gobernuak 8 hautagai jaso ditu aurtengo edizioan: José María Goicoechea Aizcorbe, Juan Cruz Labeaga Mendiola, Ramón Macías Mora, Ana Mari Marín, Francisco Javier Martínez Bernal, María Ángeles Mezquíriz Irujo, Santiago Montobbio eta Jesús Morrás Santamaría.

Erabakia prentsaurrekoan jakinaraziko zaie hedabideei eta saria Nafarroako Gobernuak emango du Epaimahaiak egindako proposamena aztertuta. Epaimahai hori Nafarroako Kultura Kontseiluak osatzen du, 2012an berritu zena, eta bertan kultura-munduan ospe handia duten pertsona famatu eta profesionalen artean hautatutako 23 kide daude.

Honako hauek osatzen dute: Juan Luis Sánchez de Muniáin kontseilaria, epaimahaiburua; Kulturako zuzendari nagusi Ana Zabalegui; erakundeko idazkari Alfredo Huarte; Daniel Aldaya poeta; Juan José Aquerreta pintorea; haur eta gazteen literaturan espezialista den Villar Arellano; Lázaro Galdiano fundazioko zuzendari-gerente Elena Hernando; Nafarroako Unibertsitateko Arte Historiako irakasle eta Ondare eta Arte Katedrako zuzendari Luis Javier Fortún eta iñaki Fresán baritonoa.

Kontseilu horren kide dira ere: Nafarroako Azterketa Historikoen Sozietateko lehendakari Mercedes Galán; Iruñeko Katedraleko dean eta artxibozain-liburuzain Julio Gorricho; abokatu, unibertsitateko irakasle eta historialari Pedro Charro; kazetari eta ikertzaile Gabriel Imbuluzqueta Alcasena; Javier Itúrbide historialaria; Carmen Jusué historialaria; Koldo Lasa zinemagilea; Joaquím Llansó dokumentalista; Tomás Muñoz eszenografoa; Ricardo Pita editorea; Irueko Oregoiko gerente Joaquín Romero; Santa Cecilia Kontzertuen Sozietateko lehendakari eta Pablo Sarasate fundazioko lehendakariorde María Jesús Artaiz eta Nieves Beloqui kultura-kudeatzailea-

1993. urtetik ohikoa izan den moduan, saria Astuariasko eta Vianako Printze Felipe de Borbón Berorren Errege Gorentasunak emango du, eta ezkondu zirenetik beti gertatu ohi den moduan, Asturiasko eta Vianako Printzesa Letizia Ortiz andrea ere bertan izango da.

Hautagaitzak

Juan Cruz Labeaga, elizbarrutiko apaiza eta historialaria. Bere ikerketa-jarduera zabaltzeko, gai askotarikoa eta ia beti Viana eta Zangozari buruzkoa, 30 liburu eta espezializatutako 150 artikulu idatzi ditu Arkeologia, Etnografia eta Historiaren gainean. Estatuko eta nazioarteko 42 kongresu eta mahai-ingurutan parte hartu du.

Ramón Macías Mora, arkitekturan lizentziatuta, irakaslea eta gitarra klasikoko kontzertugile profesionala, eta gai tekniko nahiz etnografikoen ikertzailea. Zenbait obra eta liburu argitaratu ditu, haien artean: "La corrida de ayer", "El signo de la fiesta", "Las seis cuerdas de la guitarra", "De sotavento a barlovento" o "Los del talón: Categorías del músico urbano en la práctica de los boleros callejeros".

Ana Mari Marín: pintore baztandarra, hainbat ekitaldiren protagonista izan da: Baztandarren Biltzarra sortu zuen edo "Jorge Oteiza" Etnografia Museoa. Hainbat erakusketa egin du, besteak beste, Donostia, Bilbo, Iruña, Gasteiz, Madril, Miarritze, Baiona, Mexiko, Londres, Bordele, Irun edo Santanderren.

Francisco Javier Martínez Bernal: urregintzan, harribitxiak zizelkatzen eta grabatzen eta erlojugintzan espezialista da, bere aisialdian pintura eta argazkilaritzarekin bateragarri izan zuen jarduera profesionala. Honako nobela hauen egilea ere bada: "El Tercer Clavo", "Gusanos de Seda" y "La Página 64" y "El Juego de la Oca".

Maria Ángeles Mezquíriz Irujo: Arkeologia Erromatarrean espezializatu zen Italian. 1955. urtetik hamahiru indusketa zuzendu ditu, gehienak Nafarroan, eta haiek hiri, hiribildu eta mosaiko erromatarren gaineko bere azterketen oinarri izan ziren. Zenbait monografien egilea da. Nafarroako Museoa zuzendu zuen 1957 eta 1999 artean.

Santiago Montobbio: idazle eta poeta, Literaturaren Teoria eta Literatura Kritikaren irakaslea da Urruneko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalean (UHUN). Honako liburu hauen egilea da: , Hospital de Inocentes (1989), Ética confirmada (1990), Tierras (1996), El extramundi y los papeles de Iria Flavia (1996), Los versos del fantasma (2003), El anarquista de las bengalas (2005), Le théologien dissident (2008), Los colores del blanco (2008), Donde tirita el nombre (2010), Absurdos principios verdaderos (2011) y La poesía es un fondo de agua marina (2011) eta Los soles por las noches esparcidos (2013).

Jesús Morrás Santamaría (Tarsicio Azcona) apaiza eta ospe intelektual handiko historialaria, Enrique IV. eta Errege Katolikoen garaiko eliza espainiarreko historian espezializatuta, eta baita pertsonaia historiko batzuetan ere. Askotan berrargitaratu eta oso ezaguna den Isabel la Católica erreginaren biografia baten egilea da, besteak beste.

José María Goicoechea: apaiza, musikaria eta konpositorea, musika frantsesari asko lotutako euskal tradizio garrantzitsuan sartu ahal izan zen XIX. mendetik; garai hartan, erlijio-musikak, organoak eta abesbatzen musikak garrantzi erabakigarria zuten. Bere ibilbide profesionalean tartekatu ditu konposizioa, irakaskuntza, abesbatzen zuzendaritza eta literatura-sorkuntza musika-estetika garaikidearen inguruan.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa