(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Artxibo Nagusiak egoitza berriaren 10. urteurrena ospatu du Nafarroako historiari buruzko erakusketa batekin ostirala, 2014.eko maiatzak 9


Barcina Lehendakariak erakusketa inauguratu du, eta bilduma horren atzetik beste ekintza batzuk izango dira, bisita gisatuak eta antzeztuak eta urteurrena ospatzeko hitzaldi-ziklo bat, esate baterako


Erakusketara egindako bisita. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak "El Archivo Renovado. Diez años de la reapertura del Archivo de Navarra" izeneko erakusketa inauguratu du gaur goizean Errege Artxibo Nagusian. Bilduma horretan Komunitateko ibilbide historikoari buruzko agiri esanguratsuenak batzen dira.

Erakusketa horrekin Iruñeko Errege Jauregiko egoitzan berrireki zenetik hamar urte igaro direla ospatu nahi da, Rafael Moneo arkitekto tuterarrak egindako birgaitzearen ondoren. Urteurren hori ospatzeko, gainera, programa oso bat prestatu da bisita gidatuekin, antzeztutako familia-bisitekin eta Artxiboko agiri eta funts jakin batzuei buruzko hitzaldi-ziklo batekin, argitalpen zientifikoen sorrera ekarri dituztenak edo berrantolaketaren xede izan direnak.

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinarekin batera izan dira, Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin; Artxibo eta Ondare Dokumental Zerbitzuko zuzendari Carlos Idoate eta Artxiboko zuzendari Félix Segura.


Barcina Lehendakaria Nafarroako Artxiboaren X. urteurreneko erakusketa inauguratzen. ( irudia handitu )

Erakusketa

"El Archivo Renovado. Diez años de la reapertura del Archivo de Navarra" erakusketak Foru Komunitateko ibilbide historikoari buruzko agiri esanguratsuenak biltzen ditu. Monarkia, erreinu, Lurralde, Erakunde, Udalerri, Eliza, Foru, Leinu, Hizkuntz, Memoria, Balentria eta Festari lotutako agiriak dira.

Horrekin, Nafarroako Ondare Dokumentalaren aberastasuna azpimarratu nahi da, eta, aldi berean, Artxiboko egoitzako berrikuntzari eta azken urteotan egindako artxibo-lanei lotutako beste agiri batzuk daude erakusgai.

Artxiboko zuzendari Félix Segura zuzendaria komisario duen erakusketa urrira arte zabalik izango da, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 15:00ak arte eta asteburu nahiz jaiegunetan, 11:00etatik 14:00ak arte.

Guztira, 45 agiri daude, haietako batzuk oso garrantzitsuak, esaterako; XII. mendeko Leireko Kartularioa; XII. mendeko Orreagako Kanta; XIV. mendeko Nafarroako Foru Orokorra; XVI. mendeko Nafarroako Erreinuko Armeria Liburua; 1365eko Comptos Ganberaren sorrera; 1423ko Iruñeko Burgoen Batasunaren Pribilejioa; 1415eko Machín de Zalbaren gutuna, euskarazko testu zaharrenetako bat barnean duena; 1657an San Fermín eta Xabierko San Frantzisko Nafarroako zaindari izendatu zutenekoa; 1695eko Moret-en Analeak eta baita 1982ko Foruaren Hobeagotzea ere, besteak beste.

Doako bisita gidatuak eta antzeztuak

Ate-irekien jardunaldiak Artxiboko teknikariek egingo dituzten doako bisita gidatuen bidez burutuko dira. Ordubete iraungo du eta maiatzaren 12, 13, 14, 15 eta 16an izango dira, 12:00etan eta 18:00etan. Arratsaldeko bisitetan parte hartzeko interesa duten pertsonek lekua gorde behar dute aurrez 848424667 telefono-zenbakira goizez deituta.

Gainera, antzeztutako bi familia-bisita programatu dira maiatzaren 24 eta 31n, larunbata, 12:00etan, eta haiek ere doan egingo dira. Txartela hasiera-ordua baino 20 minutu lehenago hartzea beharrezkoa izango da. Ordubeteko bisita horietan, Nafarroako Blanca erreginak eta Antso Jakituna erregea pertsonaiek haurrak Iruñeko Errege Jauregiaren historiako zokoetan barrena eramango dituzte.

Hitzaldi-zikloa

Azkenik, Artxiboko agiri eta funts jakin batzuei buruzko hitzaldi-ziklo bat antolatuko da, argitalpen zientifikoen sorrera ekarri dituztenak edo berrantolaketaren xede izan direnak

Maiatzaren 14, 21 eta 28an eta ekainaren 4 eta 11n egingo dira Artxiboko Ekitaldi Aretoan, 19:30ean, eta honako gai eta hizlari hauek izango dira

-Maiatzak 14: J.J. Martinena Ruiz, Vicente Aoiz de Zuza, un heraldista pamplonés del tiempo de la Ilustración.

-Maiatzak 21: S. Herreros Lopetegui, Escribir para reinar: Cartularios reales

-Maiatzak 28: M. Chocarro Huesa, Hacer historia con los papeles de un hombre del Renacimiento: Juan Rena

-Ekainak 4: I. Urricelqui Pacho, Un excepcional testimonio de la segunda guerra carlista en Navarra: ‘Recuerdos de una guerra civil. Álbum del bloqueo de Pamplona’

-Ekainak 11: L. Celaya Álvarez, García Leoz, un legado musical interrumpido.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa