(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Espainiako kultura-mezenasgoaren lehen legea izango du Nafarroak, % 80 arteko kenkari fiskalekin

osteguna, 2014.eko maiatzak 8


Urriaren 1ean epea zabalduko da kultura-proiektu eta -ekintzak egiten dituzten pertsona nahiz erakundeek ‘Mecna’ gizarte-intereseko adierazpena eska dezaten


Nafarroako Kultura Mezenasgoaren Foru Legea.

Gizarte-intereseko kultura-proiektu eta -ekintzak 2014ko abenduan argitaratuko dira.

Nafarroako Parlamentuak Kultura Mezenasgoaren Foru Legea onartu du ostegun honetan, eta baita haren Foru Komunitateko Pizgarri Fiskalak ere. Nafarroako Gobernuak sustatu du, era honetako lehen arau bihurtu da Espainian eta sektorearen garapenean gizarte zibilak parte hartzeko pizgarriak ematen ditu.

Ekarpen pribatuen ekarpena kultura-proiektu eta -ekintzetan areagotzeko xedearekin, Estatu guztiko pizgarri fiskal handienak jasotzen ditu, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan (PFEZ) % 80 arteko kenkariekin eta % 30 artekoa Sozietate Zergan (SZ). Enpresen kasuan, gainera, ekarpenak ken daitekeen partidaren izaera izango du eta, beraz, dohaintzaren onura emandakoaren % 50 inguru izango da. Ekarpenak 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera egin ahalko dira.

Bestalde, legeak mezenasgoko ekintzen onuradun izan daitezkeen pertsona eta erakundeen igoeraren alde egiten du: helbide fiskala Nafarroan duten pertsona fisikoak eta era ohikoan jarduera artistikoak egiten dituztenak; fiskalki helbidea Nafarroan duten irabazi-asmorik gabeko erakundeak; Nafarroako egoitzak, zentroak eta etxeak, eta erakunde horien federazioak; eliza katolikoa eta Estatu espainiarrarekin lankidetza-akordioak izenpetuta dituzten elizak edo aitorkizunak; Nafarroako administrazio eta unibertsitate publikoak eta haren mendeko erakunde nahiz fundazioak.

Horretarako, garatuko dituzten proiektu eta ekintzek gizarte-intereseko adierazpena lortu beharko dute, ‘Mecna’ izena hartuko duena. Administrazio eta unibertsitate publikoek antolatutakoek eta babestutakoek automatikoki lortuko dute.

Urtero, adierazpena eskatzeko bi aldi zabalduko dira, urrian eta maiatzean. Hala, mezenasgoko foru-lege horren lehen kanpaina urriaren 1etik 31ra burutuko da. Ekimenak Nafarroako Kultura Kontseiluak ebaluatuko ditu, eta azken horrek Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako Departamentuari dagokion adierazpena proposatuko dio. ‘Mecna’ proiektu eta ekintzen zerrenda abenduaren erdialdera argitaratuko dela aurreikusten da.

Etorkizuneko kultur mezenas eta eragileek prozedura eta baldintzei buruzko oinarrizko informazioa honako webgune honetan topa dezakete: www.mecna.es. Foru-legea arauaren barnean garatu ahala, informazioa zabaldu egingo da (‘Mecna’ gizarte-intereseko adierazpena duten proiektuak nahiz ekintzak; agiriak deskargatzea; izapideetarako loturak eta abar). Etorkizunean, Nafarroako Gobernuaren webguneak funtsen ekarpenak eta haiek erakartzea bideratuko ditu, mikro-dohaintzak, esate baterako.

% 80 arteko kenkariak PFEZn

Foru Legea sortu da pizgarri fiskalak arautzen dituen egungo araudi nahasgarriaren aurrean (Sozietate Zerga, PFEZ, Ondarea, Tokiko Ogasunak…). PFEZn eta SZn gaur egun dauden kenkariak era garrantzitsuan zabaltzeaz gain (haien gainean Nafarroak erabateko eskumena du arautu ahal izateko), legeak funtsak erakartzeko tresna berritzaileak sartzen ditu. Hala, diru-ekarpenez gain, ondasun nahiz eskubideen lagapena edo zerbitzuak doan ematea hartzen dira barnean, adibidez.

Zehazki, kultura-mezenasgoa hiru bide erabiliz egin ahalko da: dohaintzak (ekonomikoak, ondasun edo eskubideenak, edo zerbitzuak doan ematea), erabilera-maileguak (ondasunak, artelanak edo lokalak aldi baterako lagatzea) eta lankidetza-hitzarmenak.

Pertsona fisikoen kasuan, PFEZ zergaren kuotatik zergaldi bakoitzean dohaintzan emandako lehen 150 euroren % 80 kentzeko eskubidea izango dute; gainerako zenbatekoek. berriz, % 40ko kenkarirako eskubidea izango dute (hasierako 150 euroen proiektu berari emandakoak edo beste bati).

Horrenbestez, 150 euro ematen dituen partikular bati, Nafarroako Zerga Ogasunaren aurrean 120 euro kenduko dira. 1.000 euro ematen baditu, zenbatekoa 460 eurora igoko da (120 dohaintza emandako lehen 150 eurokin alderatuz –% 8ko kenkaria– eta 340 gainerakoagatik –850 euroren % 40 ). Proiektu batean 150 euro jartzen baditu eta kopuru bera beste batean, lehen 150 euroren % 80ko kenkaria izango du eta % 40koa bigarren proiektuari emandako 150 eurorengatik.

Pertsona juridikoei dagokienez, bi motatako onura fiskala jasotzen dira. Alde batetik, mezenasgoan inbertitutako zenbatekoak Sozietate Zergan kengarria den partida izaera izango dute. Eta, gainera, kopuru horiengatik, kuota likidoan % 30eko kenkarirako eskubidea izango dute, % 30ekoa zergaldi bakoitzeko lehen 300 eurorako, eta % 20koa hurrengoetarako.

Beraz, % 20ko karga duen tipo eraginkorreko enpresa bati, eta 3.000 euro dohaintzan ematen duena, Ogasunean 1.230 euroko kenkaria izango du, haietatik 600 Sozietate Zergaren bere deklarazioko zerga-oinarrian izandako kenkariagatik eta 630 kuotan izandako kenkariagatik (90 dohaintzan emandako lehen 300 eurori aplikatutako % 30i dagozkionak eta 540 gainerako 2.700i aplikatutako % 20gatik)

Gainera, gauzazko dohaintzen kasuan, PFEZ zergatik eta dohaintza-emailearen errenta kargatuko duen Sozietate Zergatik salbuetsita izango dira, aipatutako dohaintzetan agerian geratuko diren ondare-gehikuntzak eta errenta positiboak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Mecna 1 logotipoa
Mecna 2 logotipoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa