(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan 53.800 langabetu erregistratu dira lehen hiruhilekoan, iaz baino 6.300 gutxiago, Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera asteartea, 2014.eko apirilak 29


Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, 2.800 langabetu gehiago daude, baina langile aktiboen (4.100) eta lana dutenen (1.000) kopuruek ere gora egin dute.


Nafarroan  53.800 langabetu egon dira guztira 2014ko lehen hiruhilekoan, Biztanleria Aktiboaren Inkestako (BAI) datuen arabera. Duela urtebete baino 6.300 gutxiago dira langabetuak, eta langabezia-tasa % 17,12 da, estatuko baxuena eta estatuko batez bestekoa (% 25,93) baino bederatzi puntu gutxiagokoa.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, 2.800 langabetu gehiago daude,  baina langile aktiboen (3.800) eta lana dutenen (1.000) kopuruek ere gora egin dute. Guztira 260.300 dira, urteko hazkuntza 3.500 pertsonarena izanik. Jarduera-tasa % 60,38 da, estatu osokoa (% 59,46) baino handiagoa.

Lourdes Goicoechea lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilariaren ustez, "langabeziari buruzko datuak ez dira onak, negatiboak dira oraindik, baina egia da, urte osoa kontuan hartuta, 6.300 langabetu gutxiago daudela eta Nafarroako estatu osoko langabezia-tasarik txikiena duela. Bestalde, lana duten pertsonen kopuruak gora egin du komunitatean, baita jarduera-tasak ere, % 60,38koa baita, Espainiako batez bestekoa (% 59,46)  baino handiagoa.  Momentuz, adierazle makroekonomikoek joera-aldaketa baieztatzen dute eta 2014rako hazkuntza % 1ekoa izango dela aurreikusten dugu, hasieran batean aurreikusi genuen % 0,6ko hazkuntzaren ordez".

Zerbitzuen sektorea da kaltetuena

Sektoreka, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta langabeziaren kopuruaren igoerak gehien kaltetu duen sektorea zerbitzuena da (+2.200); atzetik daude lehen enplegua eskatzen dutenen taldea (+600) eta industria (+300). Aldiz, langabeziak behera egin du nekazaritzan (-100) eta eraikuntzaren sektorean (-100).

Sexuei erreparatuta, hiruhilekoko langabetuen igoerak 800 gizon eta 2.000 emakumeri eragin die, baina duela urtebete erregistratutako datuekin alderatuta, 3.300 eta 3.000 egin dute behera, hurrenez hurren.

Adin-taldeei dagokienez, 25 urtetik beherakoen artean dago langabezia-tasarik handiena, % 50,41 alegia (Espainian % 55,49koa da). Horren atzetik dauden 25-34 urte artekoen taldea, % 15,62ko langabeziarekin (Espainian % 24,39), eta 55 urtetik gorakoena, % 11,80rekin (Espainian % 16,76).

Nafarroa da langabezia-tasarik txikiena (% 17,12) duen autonomia-erkidegoa. Ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoa (% 17,36) eta Errioxa (% 19,58) dira langabetu gutxien dituztenak. Horiek dira % 20 baino gutxiagoko langabezia duten hiru autonomia-erkidego bakarrak, hau da, estatuko batez bestekoa (% 25,93) baino askoz txikiagoa.

Kontuan izan behar da gaur argitaratu den BAI 2011ko biztanleriaren eta etxebizitzen errolden informazio eguneratua duen biztanleriaren oinarri berriarekin kalkulatu dela.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa