Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Iribas kontseilariak programa pixkanaka ezarriko dela esan du Iruñeko Planetarioan egin diren robotikako tailer batzuetara egindako bisitan.
Iribas kontseilaria tailerrean parte hartu dutenetako batzuekin hitz egiten.
(
irudia handitu
)
Hezkuntza Departamentuak softwarea programatzeko (programa informatikoak) proiektu erraz batzuk egitea gehitu du Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailetako Matematika jakintzagaiaren curriculumean, Erresuma Batua, Estatu Batuak edo Zeelanda Berria bezalako beste herrialde batzuetan egiten den bezala. Asmoa ikasleak, gazteak direnetik, programazioaren oinarrizko gaitasunez hornitzea da, irakurri eta idazteko gaitasunekin batera.
Programa datorren 2014-2015 ikasturtean ezarriko da Lehen Hezkuntzako bosgarren mailan eta, hurrengo ikasturtean, 2015-2016an, Lehen Hezkuntzako laugarren mailan ezarriko da. Edonola ere, pixkanaka ezarriko da, irakasleek eta ikastetxeek programa aplikatzeko behar den segurtasun eta ezagutzak eskura ditzaten. Horretarako, Hezkuntza Departamentuak, irailetik aurrera, webgune bat prestatuko du materialarekin eta programan parte hartuko duten irakasle guztiei prestakuntza eskainiko die.
Aurreikusi denez, proiektua 2014-2015 ikasturtearen azken hiruhilekoan jarriko da abian bosgarren mailan, eta prestatuta dauden ikastetxeetan bakarrik eskainiko da programa. Ondorengo urteetan, ekimena gainerako ikastetxeetara eta laugarren mailara ghedatuko da. Gerora, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) ere ezarriko da programa.
Iribas kontseilaria Mechatronics Ants taldeak egin duen erakustaldian izan da.
(
irudia handitu
)
Ekimena ostiral honetan iragarri du José Iribas Hezkuntza kontseilariak robotika tailerretara egin duen bisitan. Aste honetan egin dituzte Iruñeko Planetarioan. Horietan, 8 eta 12 urte arteko 23 haurrek Lego NXT inguruan programatzen eta robotek erronka erraz batzuk ebatzi ahal izatea ikasi dute, lankidetzan eta taldekideekin koordinazioan jardunda.
Jolas eginda ikastea
Softwarea programatzeko proiektuak irakasteko, Scratch doako programazio-hizkuntza erabiliko da batez ere, baina ez hori bakarrik. Horren bidez joko, istorio eta animazio interaktiboak sor daitezke oso modu bisualean. Gainera, ikastetxeen eskura jarriko dira lanerako fitxak ariketak ikaslean egin ahal izateko, ordenagailuen gelara joan beharrik gabe.
Helburua ez da programatzaileak prestatzea, arrazoiketa eta analisia eta Matematikan agertzen diren problemak ebaztea bezalako bitartekoak indartzea baino. Gainera, programazioa erakargarria eta eskuragarria den gai gisa aurkeztu nahi da, programatzen goiz ikasten duten ikasleek genero-estereotipo gutxiago izaten dituztelako ikasketa zientifiko-teknologikoetako ikasleekin alderatuta. Gainera, ikasketekin jarraitzeko eta diziplina horietako lanbideetan jarduteko erreparo gutxiago izaten dute.
Curriculumean halako programa gehitzea berria da Espainian, izan ere, Europako agintariak herritarrak trebetasun digitaletan alfabetizatzeko beharra dagoela behin eta berriz errepikatzen ari dira azkenaldian. Ez da nahiko irakurri edo idazten jakitearekin eta, berez, Europako Agenda Digitalean adierazitakoaren arabera, Europan, 2015ea, ezingo dira 900.000 kanpostu baino gehiago bete IKTen arloko prestakuntza faltagatik.
Proiektua Lehen Hezkuntzan edo Bigarren Hezkuntzan dagoeneko softwarea programatzen ari diren Nafarroako 20 ikastetxetan ezarri da. Hala ere, kasu horretan, hezkuntzako robotikari aplikaturikoa da eta ez Scratch programazio-hizkuntzari. Ikastetxe horiek Hezkuntza Departamentuak sustaturiko Zientziako eta Teknologiako Berrikuntza Zentroen Sarean borondatez daude sartuta.
Robotika-erakustaldia
Iribas kontseilaria, Planetarioak antolatutako tailerretako parte-hartzaileekin batera, Mechatronics Ants taldeko kideek egin duten robota-erakustaldia ikustera joan da gaur eguerdian. Iragan ikasturtean, First Lego League robotika- txapelketako estatuko fasean roboten jokabide onenaren saria eskuratu zuten. Taldea Nafarroako ikasleek osatzen dute, eta guztiak dira MTorres enpresako langileen seme-alabak.
Erakustaldiaren bidez, tailerretan parte hartu duten 23 gazteek robotikak eskaintzen dituen aukerak ezagutu ahal izan dituzte.
Tailerrak Iruñeko Planetarioko Hezkuntza Robotikako Zentro sortu berriak antolatu ditu. Zentroa Hezkuntza Departamentuak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Planetarioak sustaturikoa da. Zentroak irakasleentzako trebakuntza eta hezkuntza-robotikako proiektuak eta robot-maileguak garatzen dituzten ikastetxeentzako laguntza eta aholkularitza eskaintzen ditu, eta publiko orokorrarentzako jarduerak sustatzen ditu, adibidez, antolatu diren tailerrak.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen