(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Urederra ibaiaren iturburura doazen bisitarien kopurua arautuko du aurtengo Aste Santutik hasita ostirala, 2014.eko apirilak 11


450 pertsona joan ahal izango dira bertara aldi berean, beraz, Internet bidez erreserbatu beharko da lekua edo han bertan lortu beharko dira sarrerak.


Urederra ibaiaren iturburua.

Nafarroako Gobernuak 450 pertsonara mugatu du urederra ibaiaren iturburua aldi berean ikustera doazen bisitarien kopurua, hortaz, bisita egiteko, lekua erreserbatu beharko da, Interneten horretarako sortu den aplikazio baten bidez edo han bertan sarrerak hartuta.

Neurria aurtengo Aste Santutik aurrera egongo da indarrean. Helburua erreserba guztiak Internet bidez egitea da, baina hasiera batean sarreren % 40 gordeko dira lekuan bertan eskuratu ahal izateko. Ehunekoa pixkanaka txikituz joango da, jendea ezarritako murrizketara ohi dadin.

Urederra ibaiaren iturburua gehien bisitatzen den Nafarroako naturgune babestuetako bat da, eta lau urtean bisitarien kopurua bikoiztu egin da. 2009tik 2012ra, bisitarien kopurua 53.000 izatetik 74.000 izatera pasa zen, eta 2013an % 39 hazi zen kopurua, 103.000 bisitari izan arte.

Uraren eta Ingurumenaren zuzendari nagusiak berriki onetsitako ebazpen batean ezarri zen neurri horren bidez, Nafarroako Gobernuaren helburua iturburuaren atsegin hartzeko erabilera eta baliabide tradizionalen iraunkortasuna, bertan biizi direnen interesak eta naturgunearen zaintza bateratzea da. Apirilaren 10eko 4/1987 Foru legearen bidez natur erreserbatzat jo zen eta otsailaren 27ko 3/1997 Foru Legearen bidez Urbasa-Andia Parke Naturalaren barruan sartu zen.

Bakedaoko Kontzejuaren eskaera

Neurri berriak Bakedaoko Kontzejuak egindako eskaerari erantzungo dio, izan ere, Urederra natur erreserbako bisitarien kopuruak gora nabarmen egin zuela konturatu ziren, urte osoan, baina batez ere Aste Santuan, udan, zubietan eta igandeetan.

Jende pilaketak eragin handia du herrigunean, sarbideak kolapsatu eta aparkalekuak bete egiten baitira, baina baita natur erreserban bertan ere. Horregatik, Ingurumen Departamentuak adierazi du bisitarien kopuru handiak paisaiaren aberastasuna eta iturburuko ingurumen-balioak arriskuan jartzen dituela, natur erreserbatzat jotzera bultzatu zuten balioak ere galzorian jartzeraino. Gainera, ondorioz, bisitariek ez dute inguruaz behar adina gozatzen.

Ingurumen Departamentuak gogorarazi du neurria Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko 2/1993 Foru Legeko 34. artikuluari jarraiki ere onetsi dela. Lege horretan ezartzen da ingurune naturalean egiten diren kirol-, aisialdi- eta turismo-jarduerak gauzatzean, ingurua eta landagunearen ezaugarriak eta ingurumen-balioak, baita basoko fauna ere, errespetatu beharko direla.

Araudia Nafarroako Gobernuak adostu du Ingurumeneko eta Turismoko departamentuen bidez eta Bakedaoko Kontzejuarekin. Araudia betetzeko egin beharreko inbertsioak Nafarroako Landa Garapeneko Planeko LEADER programako 4. ardatzaren bidez finantzatu dira, TEDER elkarteak Estellerrian kudeatu ditu, eta 72.898 euroko laguntza jaso da (FEADER-Nafarroako Gobernua). Proiektuan bisitarien joan-etorria behar bezala bideratzeko hainbat jarduera jasotzen dira, esate baterako, sartzen diren pertsonak eta ibilgailuak kontrolatzeko sistema bat diseinatzea, harreragunea eta aparkalekua egokitzea eta harreragunea kudeatzeko araudia garatzea. 

Sarrerak arautzeko sistema

Lehen fase batean, Turismo Zuzendaritza Nagusiak kudeaketa-tresna bat sortzeko eskatu du bisitarien kopurua kontrolatzeko. Iturburua bisitatzeko erreserba Internet bidez egiteko aukeran datza, bai banaka bai taldean joatean.

Tresna sortzeko lankidetzan aritu dira Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusiko, Ingurumenaren Zuzendaritza Nagusiko, Ameskoako Udaleko eta Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiko langileak. Horretarako, web-orri berri bat sortu da. Bertan, ibarrari buruzko informazioa duen liburuxka deskargatu ahal izango da eta Urbasa-Andia Parke Naturalaren eta Ameskoa Ibarraren webguneetarako loturak egongo dira. Horrekin guztiarekin batera, tokiari buruzko aurkezpen argi eta landua agertuko da, inguruaren ingurumen-balioak aipatuko dira eta sarbidea murrizteko arrazoiak azalduko dira.

Tresnaren aurrekontua 18.061,67 eurokoa izan da, BEZa barne.

Harreragunea egokitzea

Udalak aurkeztu duen harreragunea egokitzeko proiektuaren arabera, aparkalekuetan balizak jarriko dira, zuhaitzak eta hesiak landatuko dira, eta barrera automatiko bat eta hiri-altzariak ipiniko dira.

Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak ingurua hobetzeko bi proiektu egin zituen 2013an:  seinaleen euskarriak jarri dira eta informazioa agertzen duen panel bat berritu da.

Araudi bat prestatu da

Hirugarren elementua Uraren eta Ingurumenaren zuzendari nagusiaren Ebazpena onestea izan da. Horren bidez, bisitarien sarrera arautu da, ibaiaren iturburuan aldi berean 450 pertsona egotera murriztuta. Aurreikusi denaren arabera, Kontzejuaren eta Ingurumenaren eta Turismoaren zuzendaritza nagusien arteko lankidetza izapidetuko da, bi aldeen konpromisoak eta erantzukizunak eta erreserba naturalera sartzeko arauak betetzeko hartzen diren neurriak zehazteko.

Gainera, Ingurumenaren Zuzendaritza Nagusiak, urtero bezala, errreserban mantentze- eta zaintza-lanak egiten jarraituko du, baita Bakedaoko Kontzejuari laguntza ekonomikoa ematen ere, naturgune babestua behar bezala kudeatzeko egiten diren ekintza zehatzetarako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa