(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

4,4 milioi euroko laguntzak onetsi dira itunpeko ikastetxeetan berariazko premiak dituzten ikasleentzat

asteazkena, 2014.eko apirilak 9


Premia bereziak dituztenak zein egoera soziokultural eta sozioekonomiko kaltetsuetakoak barne hartzen dira.


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, bi erabaki hartu ditu. Horien bidez, 4.479.877 euro bideratuko dira itunpeko ikastetxeetan laguntzeko berariazko premiak dituzten haurrei arreta emateko laguntzen deialdirako. Hezkuntzako premia bereziak dituztenak zein egoera soziokultural eta sozioekonomiko kaltetsuetakoak barne hartzen ditu.

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, bi erabaki hartu ditu. Horien bidez, 4.479.877 euro bideratuko dira itunpeko ikastetxeetan laguntzeko berariazko premiak dituzten haurrei arreta emateko laguntzen deialdirako. Hezkuntzako premia bereziak dituztenak zein egoera soziokultural eta sozioekonomiko kaltetsuetakoak barne hartzen ditu.

Zehazki, deialdiaren helburua Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, DBHko eta derrigorrezkoaren ondoko hezkuntzako itunpeko ikastetxeetan halako premiak dituzten ikasleei arreta emateko profesionalak izatea ahalbidetzen duten baliabide ekonomikoak esleitzea da.

Ikasle horien ezaugarrietako bat zera da, hezkuntzan aurrera egiteko, curriculuma egokitu behar da edota berariazko esku-hartze sistematikoa egin behar da, tutore diren irakasleekin eta irakasle espezializatuekin edo laguntza ematen duten irakasleekin lankidetza estuan arituta. Aniztasunari arreta emateko ohiko neurriak aplikatu ondoren emango da laguntza berezia, ikasleak ikastetxera egitea ahalbidetzeko, oinarrizko gaitasunak garatzen dituzten lankidetzan gauzatzeko metodologia aktiboen eta antolaketa modu malguen bidez.

Bertan sartzen dira euren premia bereziak direla-eta , urritasun fisikoa, adimen-urritasuna nahiz jokabidearen nahasmendua, hezkuntzarako laguntza behar duten ikasleak, baita hezkuntza-sisteman berandu sartu diren edota egoera soziokultural kaltetsuan izateagatik curriculumari dagokionez atzerapen nabarmena (Lehen Hezkuntzako ziklo bat baino gehiagokoa eta Bigarren Hezkuntzako bi ikasturtekoa) duten ikasleak ere.

Iazko ikasturtean, 2013-2014an, honako hauetarako jaso zen diru-laguntza: pedagogia terapeutikoko irakasleek astero 1.610 ikastordu ere emateko, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei arreta emateko; Haur eta Lehen Hezkuntzan entzumeneko eta hizkuntzako irakasleek astero 310 ordu emateko; urritasunak dituzten ikasleen zaintzaileek astean 510 orduz zaintzeko; zeinu-hizkuntzaren interpretaziorako goi-mailako teknikariek astean 5 orduz interpretatzeko; eta Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan curriculumean atzerapen nabarmena duten eta egoera soziokultural kaltetsuan dauden ikasleei astean 350 ordu emateko.

Erantzundako berariazko hezkuntza-premiak

Hezkuntzako etapa guztietan, hezkuntzako laguntza-neurriak ahal dela ikaslearen gelan antolatzen dira, antolatzeko neurrien eta neurri metodologikoen bidez, esate baterako, talde interaktiboak, gelako bi irakasle, berdinen arteko rakaskuntza, lan-proiektuak eta tailerrak prestatuta.

Pedagogia terapeutikoko irakasleak honako berariazko hezkuntza-premia hauei erantzuten die:

-Haur eta Lehen Hezkuntzan, eta DBH 1. eta 2. mailetan: adimen-urritasuna, garapenaren erabateko nahasmendua, jokabidearen nahasmendu larria, mugimen-nasmen ertaina eta larria, hipoakusia neurosentsorial bilateral ertaina, larria eta sakona, ikusmen murriztu ertaina, larria eta itsutasuna, urritasun anitzak.

-DBHko 3. eta 4. mailetan: zentzumen- eta mugimendu-urritasunagatik hezkuntza bereziaren premia duten ikasleek behar duten curriculuma egiteko sarbidea egokitzea.

Kasu guztietan, curriculumean atzerapen nabarmena dagoen kasuei ere erantzuten zaie, atzerapena bi ikasturte edo gehiagokoa denean.

Bestalde, entzumeneko eta hizkuntzako irakasleak honako premia hauek daudenean ematen du arreta:

-Haur Hezkuntzan: atzerapen larria ahozko hizkuntzaren garapenean (ama-hizkuntza), hitz egiteko zailtasun larria, jatorri organikoa duena.

-Lehen Hezkuntzan: hartze- eta adierazpen-hizkuntzaren nahasmendu mistoa eta irakurketaren eta idazketaren nahasmendua curriculumerako egokitze esanguratsuarekin.

Bi kasuetan, hizkuntzaren edota komunikazioaren atzerapena edo nahasmendua ere sartzen da, urritasun psikikoari, entzumen-urritasunari edo mugimendu-urritasunari dagokionean, baita jatorri organikoko hizketaren zailtasun larria ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa