(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak eta Pirinio Atlantikoak (Frantzia) euren arteko koordinazioa hobetuko dute Pirinioetako larrialdiei erantzuteko osteguna, 2014.eko martxoak 13


Arrisku handieneko eremutzat jo dira Iratiko Oihana, Donejakue bidea eta Larra eta Aretteko eskiatzeko guneak, bisitarien kopurua handia delako eta telekomunikazio-sistema txarrak dituztelako.


Transcripción textual del video

Nafarroak eta Frantziako Pirinio Atlantikoak Departamentuak datozen bi urteetan gauzatuko duten lankidetza-proiektu baten helburua Pirinioetan gerta daitezkeen babes zibileko larrialdi eta ezbeharrei erantzutean daukaten koordinazioa hobetzea da.

Safer Pyrenees izeneko proiektua ostegun honetan, martxoak 13, aurkeztu du Javier Morrás Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak Nafarroako Jauregian egin den prentsaurrekoan. Kontseilariarekin batera izan da Yves Salanave-Péhé Pirinio Atlantikoak Departamentuko Sute eta Salbamendu Zerbitzuko lehendakaria.  Ekitaldian Patxi Fernández Barneko zuzendari nagusiak eta Eradio Ezpeleta Nafarroako Larrialdietako Agentziko zuzendari kudeatzaileak ere parte hartu dute.

Paisaia

Iratiko Oihaneko Elurretako Andre Mariaren ermita.

Nafarroak eta Frantziako Pirinio Atlantikoak Departamentuak datozen bi urteetan gauzatuko duten lankidetza-proiektu baten helburua Pirinioetan gerta daitezkeen babes zibileko larrialdi eta ezbeharrei erantzutean daukaten koordinazioa hobetzea da.

Safer Pyrenees izeneko proiektua ostegun honetan, martxoak 13, aurkeztu du Javier Morrás Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak Nafarroako Jauregian egin den prentsaurrekoan. Kontseilariarekin batera izan da Yves Salanave-Péhé Pirinio Atlantikoak Departamentuko Sute eta Salbamendu Zerbitzuko lehendakaria.  Ekitaldian Patxi Fernández Barneko zuzendari nagusiak eta Eradio Ezpeleta Nafarroako Larrialdietako Agentziko zuzendari kudeatzaileak ere parte hartu dute.

Ekimenaren asmoetako batzuk dira egoera arriskutsuak prestatzea erabilgarri dauden baliabide eta azpiegiturak identifikatuta, larrialdi-egoeretan edo babes zibileko ezbeharretan erantzun koordinatuak emateko esku hartzeko protokoloak sortzea, Pirinioetako larrialdi-komunikazioak hobetzea eta trebatzeko eta sentsibilizatzeko ekintzak gauzatzea.

Proiektuaren kostua 584.000 euro dira, eta horren % 72 Europar Batasunak finantzatuko du babes zibilaren eta itsasoko kutsaduraren arloko prebentzio- eta prestaketa-proposamenen deialdiaren bidez. Aurrekontuaren gainerakoa Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren eta Informatikako eta Telekomunikazioetako Zuzendaritza Nagusiaren bidez, eta Pirinio Atlantikoko Sute eta Salbamendu Zerbitzuak hartuko dute bere gain.


Paisaia

Larrako Erreserba Naturala.

Hiru toki arriskutsu

Safer Pyrenees proiektuaren arabera, Iratiko Oihana, Donejakue bidea, Donibane Garazi eta Orreaga artean, eta Larra eta Aretteko eskuatzeko guneak dira larrialdi-egoera edo babes zibileko ezbeharren bat gertatzeko arrisku handiena duten Pirinioen inguruko eremuak.

Iratiko Oihanak milaka bisitari izaten ditu urtean, Europako bigarren izeidi eta pagadi handienak dituelako, baita ondoen babestutakoak direlako ere.  Hala ere, ez dago ia telekomunikazio-sistemarik inguruan.

Donibane Garazi eta Orreaga herrien arteko Donejakue bidearen etapa mendietatik igarotzen den ibilbide gogorra da, eta arriskutsua izan daiteke neguak lainoa eta edurra direla eta. Ibilbide hori urtero 50.000 erromesek egiten dutela kalkulatu da, eta 30-100 istripu erregistratzen dira. Askotan, bilaketa- eta erreskate-lanak ere egin behar izaten dira. Gainera, inguruko telekomunikazio-sistemak urriak dira.

Amaitzeko, Larra-Belaguako eta Aretteko eski-estazioek milaka bisitari izaten dituzten urtero, kirola praktikatzera eta inguruko natur baliabideez gozatzera joaten direnak, landaredi, animalia eta Pirinioetako habitat berdingabeak baitaude bertan. Hango telekomunikazio-sistemak ere eskasak dira, Nafarroako aldean batez ere.

Bost eginkizun

Safer Pyrenees proiektuak 2014 eta 2015ean bost ekintza egitea proposatu du, mendebaldeko Pirinioetako muga-eremuan gerta daitezkeen larrialdi eta babes zibileko ezbeharrei erantzuna emateko prestaketa hobetze aldera. 160 kilometro luze da Pirinioetako eremu hori.

Lehenengoa toki arriskutsuak ebaluatu eta kokatzearekin dago lotuta. Halaber, bi aldeentzako datu-baseak beteko dira mapa, baliabide eta salbamendu-lanetan erabiltzen diren azpiegiturekin.

Bigarren eginkizuna esku hartzeko protokoloak idatzi eta erreakzio-gaitasun komunak hobetzea izango da. Jarduteko prozedura antolatu eta koordinatuak zehaztuko dira eta protokoloa burutzeko behar diren bitartekoekin osatuko dira ekipamenduak.

Hirugarrenak telekomunikazioekin du zerikusia, eta irrati-sare mugikor bat ezarri eta irismena hobetzeko proiektu tekniko bat garatuko da bi lurraldeen artean. Horrez gain, Nafarroak eta Pirinio Atlantikoak larrialdiak kudeatzeko erabiltzen dituzten telekomunikazio-sistemak interkonektatzeko egin beharreko ekintzak ere gauzatuko dira.

Proiektuaren laugarren eginkizuna gaitzea eta sentsibilizatzea dira. Hala, inguru horietan larrialdi-egoeretan erantzuteko ardura dutenekin prestakuntza-ekintzak gauzatuko dira eta inguruko auzokide eta bisitarientzako sentsibilizazio-materiala prestatuko da.

Amaitzeko, bosgarren eginkizuna proiektuaren baitan prestatzen diren larrialdi edo babes zibileko ezbeharrei erantzuna emateko protokoloen eraginkortasuna egiaztatzen duen simulakro bat egitean datza.

Frantziako ordezkarien bisita

Ostegun honetan, Safer Pyrenees proiektuaren aurkezpen publikoa egin den egun berean, Frantziako eta Nafarroako ordezkariek bi bilera egin dituzte Nafarroako Larrialdietako Agentzian.  Lehenengoa arriskuen azterketari buruzkoa izan da eta bigarrena larrialdietako komunikazio-sistemei buruzkoa.

Horren aurretik, otsailean, Javier Morrás Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria eta Eradio Ezpeleta Nafarroako Larrialdietako Agentziko zuzendari kudeatzailea buru izan zituen Nafarroako ordezkaritza Pauera (Frantzia) joan zen Frantziako ordezkariekin bilera egitera. Han, ekimenaren aurkezpen publikoa egin zuten.

Nafarroako Gobernua da proiektuaren koordinatzailea, eta bazkide gisa parte hartzen dute Nafarroako Larrialdietako Agentziak eta Pirinio Atlantikoko Sute eta Salbamendu Zerbitzuak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa