(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 12tik 4ra murriztu ditu bere mendeko fundazioak, eta horien jarduerak dituen bitartekoen bidez burutuko ditu asteazkena, 2014.eko urtarrilak 22


Gainera, egitura txikitu du zazpi goi-kargu kenduta: sozietate publikoetako 3 kudeatzaile eta fundazioetako 4


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Foru Administrazio Publikoa berregituratzeko urrats berriak adostu ditu gaurko saioan, tamaina eta herritarrentzako kostua murrizteko. Gobernuak bere mendeko fundazioak murriztea onetsi du, 12tik 4ra hain zuzen ere. Horrez gain, sozietate publikoetako hiru kudeatzaile eta fundazioetako lau kargu ere kentzea erabaki du. Neurri horiei esker, Nafarroako Gobernuak urtean 1,16 milioi euro aurreztuko dituela aurreikusi du.

Jauregiaren fatxada

Nafarroako Jauregia.

Nafarroako Gobernuak Foru Administrazio Publikoa berregituratzeko urrats berriak adostu ditu gaurko saioan, tamaina eta herritarrentzako kostua murrizteko. Gobernuak bere mendeko fundazioak murriztea onetsi du, 12tik 4ra hain zuzen ere. Horrez gain, sozietate publikoetako hiru kudeatzaile eta fundazioetako lau kargu ere kentzea erabaki du. Neurri horiei esker, Nafarroako Gobernuak urtean 1,16 milioi euro aurreztuko dituela aurreikusi du.

Berregituraketa berri honen helburua egitura txikitzeko prozesuan aurrera egitea da, herritarrentzat administrazioa merkeagoa eta eraginkorragoa izan dadin. Kenduko diren karguen bidez burutu izan diren funtzioak betetzeko Gobernuko bitartekoak baliatuko dira, Nafarroako Gobernuko departamentuetako funtzionarioak, orain hirugarrenek ematen dituzten prestazioak mantendu ahal izateko, baina kostua baxuagoa izanda.

Fundazioen % 66 murriztea

Nafarroako Gobernuaren mendeko fundazioak berregituratzeak egungo egituren % 66 murriztea ekarriko du. Datozen asteetan gauzatuko da, eskema honi jarraiki:

-INAAC fundazioak (Ikus-entzunezko Arteen eta Zinemaren Nafarroako Institutua) sustatzen dituen jarduerak Kultura Zuzendaritza Nagusiak eta Baluartek hartuko dituzte beregain: Filmotekaren zuzendaritza, Punto de Vista jaialdia (INAACen zuzendari zegoen pertsona berak zuzenduko du, funtzionarioa delako) eta zinemarako laguntzak. Azken horiek deialdi publikoen bidez emango dira, eta Kultura Zuzendaritza Nagusiak hartuko ditu beregain. Bestalde, Nafarroa filmatzeko agertoki gisa sustatzeko lan komertziala Baluarteko merkataritza-sailak bideratuko du, bere garaian Pamplona Convention Bureau-ren lanak beregain hartu zituen bezala.

CRANA fundazioaren (Nafarroako Ingurumen arloko Baliabide Zentroa) helburuak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioak bideratuko ditu, eta bera arduratuko da iraunkortasuna, ingurumeneko borondatezko lana, mugikortasuna eta abar sustatzeko jarduerez. Fundazioa pixkanaka kenduko da, garatzen ari den Europako proiektuak amaitzen diren arte.

Energia berriztagarrietan trebatzeko fundazioak (FFER) burutzen dituen jarduerak Energia Berriztagarrien Lanbide Heziketa Okupazionalaren Zentro Nazionalak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eta Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiak egingo ditu.

- Nafarroako Bikaintasunerako Fundazioa, kudeaketako bikaintasuna eta kalitatea sustatzen aritu izan denak publiko izateari utziko dio, eta modu pribatuan sustatuko da eta finantzatuko dira gauzatzen dituen jarduerak.

- Hamar urtez baino gehiagoz lanean aritu izan ondoren, Gobernuak Itoitz-Nafarroako Ubidea Fundazioa kentzea sustatuko du. 2003an eratu zenetik, fundazioak 200 proiektu baino gehiago egin eta babestu ditu eta 8 milioi euro inguru kudeatu ditu 2003 eta 2011 urteen artean. 2012tik ez du jarduerarik burutu, urtegiaren aurkakoek proiektua geldiarazita izan dutelako bereziki. Fundazioa patronatua osatzen duten lau toki-erakundeetatik hiruk zuzentzen dute, Nafarroako Gobernuarekin eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoarekin batera.

- Era berean, Nafarroako Gobernuak Yesa eta Erroibar-Orreaga fundazioak kenduko ditu. Inguruan jarduerak bultzatzeko eta ingurumena babesteko eratutako erakundeak dira, baina ez dute jarduerarik burutu.

-Nafarroako Ondare Historikoa Zaintzeko Fundazioak egindako sustapen- eta hedapen-jarduerak Kultura Zuendaritza Nagusiak egingo ditu, gaur egun ere fundazioaren zuzendaritza teknikoaz arduratzen baita. Kasu horretan, pixkanaka kenduko da fundazioa, oraindik ere funtsak gauzatzeke dituelako.

Zortzi fundazio horiek urtean 1.720.000 euro inguruko kostua dute. Burutzen dituzten jarduerak Gobernuak bere bitartekoez baliatuz beregain hartzen dituenean, urtean 940.000 euro aurreztuko direla kalkulatu da, egitura murrizteari esker. Gainerako finantzazioa diru-laguntzen edo fundazioek antolatutako jardueren zenbatekoei edo Europako proiektuei dagokie, guztiak mantenduko baitira, eta zuzenean Gobernuko departamentuek gauzatuko dituzte.

Gobernuak fundazioentzako hornidura gisa egindako ekarpenen itzulkina gehitu behar zaio aurreztuko den zenbatekoari, baita fundazioetako batzuk kudeatu izan dituzten ondare-ondasunena ere, 1,2 milioi euro baino zertxobait gehiago baita.

Hala, Nafarroako Gobernuak bere mendeko lau fundazio besterik ez ditu mantenduko: Pertsona helduen tutoretzarako fundazioa, egitekoa, legez, halako erakunde baten bidez burutu behar delako; Miguel Servet Fundazioa, Foru Gobernuak emandako baliabideen ia bikoitza erakartzen duelako; Baluarte Fundazioa, ez duelako egiturarik eta % 66 babes eta mezenasgo pribatuaren bidez mantentzen duelako; eta Jorge Oteiza Fundazioa, Oteizaren ondarea zaindu eta hedatzeko lana egiten jarraituko duelako (Nafarroak 1992an jaso zuen oinordetzan).

Goi-karguen murrizketa berria

Zortzi fundazioak kentzeak lau kasutan zuzendaritza-kargua kentzea eragingo du. INAAC, CRANA, Bikaintasunerako Fundazioa eta Ondare Historikoa Zaintzeko Fundazioen kasuan alegia. Gainerakoen zuzendaritzak ez du halako kosturik.

Goi-kargu horiek kentzeaz gain, Nafarroako Gobernuak sozietate publikoetako hiru gerentzia ere kenduko ditu, Sozietate Publikoak Antolatzeko II. Planaren ondorioz. Zehazki, GANeko kudeatzaile-kargua kenduko da, sozietatea Nilsarekin bateratuta zuzendari bakarra egongo delako; CEINeko gerentzia, SODENAko kudeatzaileak hartuko du beregain; eta Nafarroako Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Gunearen zuzendaritza, sozietateko akzioen % 51 zentroko langileei saldu ondoren.

Sozietate publikoetan goi-karguak murrizteko urrats berri horri esker, Nafarroako Gobernuak urtean 220.000 euro aurreztuko dituela kalkulatu du.

Aurreztuko den zenbateko horrez gain, 600.000 euro baino gehiago aurreztuko dira urtean legegintzaldiaren hasieratik goi-karguen % 24 eta Nafarroako Gobernuko izendapen askeko lanpostuak 148tik 113ra murriztu direlako. Nafarroako Gobernuak Madrilen duen Ordezkaritza itxi eta Bruselakoa lekuz aldatzeagatik ere 150.000 bat euro aurreztuko dira. Gogorarazi beharrekoa da Nafarroako Gobernuak 925.000 euroren truke saldu duela Gobernuak Madrilen duen Ordezkaritzaren egoitza gisa balio zuen pisua.

Bestalde, enpresen sektore publikoa berrantolatzeko II. planak 8,6 milioi euro aurreztea lortu du jardunaren eta langileen kostuekin. 247.000 euro ere aurreztu dira kontseilariak murriztu eta administrazioko kontseilarien ordainsaria aldatuta. Aurreztutakoak eta sozietateen kudeaketan ezarritako hobekuntzek Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa (CPEN) osatzen duten enpresen % 45ek emaitzak hobetzea ekarri du.

Nafarroako enpresen sektore publikoa berrantolatzeko prozesua 2011n hasi zen. Bigarren jarduera sorta gauzatu ondoren, helburuak enpresen kopurua % 79 (38 enpresatik 8ra), kudeatzaileen kopurua % 77 (90 kudeatzailetik 7ra) eta kontseilarien kopurua % 82 (332tik 59ra) jaistea da. Bestalde, soldaten murrizketa askoz txikiagoa izango da: % 28 inguru (52,1 milioi eurotik 37,4 milioi eurora).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Kenduko diren fundazioak
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa