(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Yolanda Barcina Lehendakariak Foruzaingoaren polizia-etxe berria ireki du Elizondon astelehena, 2014.eko urtarrilak 13


Eraikin berria egiteko 1,1 milioi euroko aurrekontua baliatu da, eta 26.000 pertsonari emango die zerbitzua.


taldea

Ekitaldira joan diren agintarien irudia. ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Angulo Nafarroako Lehendakariak Elizondoko polizia-etxe berriaren irekiera-ekitaldi ofizialeko burua izanda. Bertan, foruzainek eragin-eremua osatzen duten 27 udalerriei eta bertan bizi diren 26.000 herritarrei emango diete arreta.

Baztango Udalak utzitako 4.582,87 metro karratuko partzela batean egin dute eraikina, Paraje Erabeta eta Menditurri kaleen artean. Polizia-etxea Antonio Herce Lahoz arkitektoaren proiektuaren arabera eraiki da, eta 2007tik herriko Santiago kaleko lokal batean Foruzaingoak zituen bulegoak ordeztuko ditu. Eraikin berriak 684,75 metro koadroko azalera eraikia du. Horrez gain, 598,27 metro koadroko aparkalekua eta helikopteroek lurreratzeko eta aireratzeko eremu bat ere baditu.

Obra I.C. Construcción S.A. (Iruña Construcciones) enpresari esleitu zitzaion, eta 1.130.270 euroko kostua izan du.

Ekitaldia izan dira, baita ere, Javier Morrás Lehendakaritza Justizia eta Barne kontseilaria, Carmen Alba Gobernuaren Nafarroako ordezkaria, Roberto Jiménez eta Javier Caballero Barne kontseilari ohiak, polizia-etxearen eremuko udalerrietako ordezkariak, Segurtasun Indar eta Kidegoen (Guardia Zibila, Indar Armatuak, Polizia nazionala, Ertzaintza eta Frantziako jendarmeria) ordezkariak eta Foruzaingoko arduradun eta kideak.


Barcina Lehendakaria eraikina inauguratu izanaren oroitzapenezko plaka desestaltzen. Ondoan ditu Morrás kontseilaria eta Gerardo Goñi Foruzaingoko burua. ( irudia handitu )

Bertara iristean, Lehendakariak eraikinaren kanpoaldean zeuden foruzainen formazioa ikuskatu du eta, ondoren, segizioa eraikinean sartu da ekitaldi instituzionala egiteko. Barcina Lehendakaria eta Morrás kontseilaria mintzatu dira bertan. Jarraian, agintariak instalazioak ikustera joan dira eta oroitzapenezko plaka desestali dute.

Esan bezala, duela 7 urte gutxi gorabehera Foruzaingoak bere  lehen polizia-etxea jarri zuen Elizondon Foru Komunitateko ipar-mendebaldeko polizia-zerbitzuaren kalitatea hobetzeko. Eskualde horretan daude Anue, Arano, Arantza, Baztan, Bertizarana, Donamaria, Etxalar, Elgorriaga, Eratsun, Ezkurra, Goizueta, Igantzi, Ituren, Labaien, Lantz, Lesaka, Odieta, Oitz, Saldias, Doneztebe, Sunbilla, Ultzama, Urdazubi, Urrotz, Bera, Zubieta eta Zugarramurdi udalerriak.

Hala ere, zerbitzua eskaintzeko baldintzak hobetzeko eta lehen instalazioak behin-behinekoak eta nahikoak ez zirenez, Nafarroa 2012 Planean gehitu zen Elizondon polizia-etxe berria eraikitzeko proiektua. Hala, salaketei, biztanleen segurtasunari, trafikoari eta ikerketei arreta osoa emateko zerbitzua eskaintzea izan zen helburua.  29 agente daude bertara adskribatuta.

Polizia gertukoa, adikorra eta arreta gehiena prebentzio-lanetan jarrita duena

Barcina Lehendakariak, mintzaldian, orain arte egindako lanak eskertu dizkie kidegoari "bideko heziketan, eskoletan, osasun-zentroekin eta gizarte-laguntzaileekin elkarlanean egindako laguntza-lanetan, enpresei aholkularitza ematen eta autobabeserako plan eta neurriak indartzen, immigrazioarekin, herritarrak toki eta baserri guztietara hurbiltzen oso urrun egon arren, eskualdean ohikoa denez".

"Gizartera eginda dagoen polizia da; lurraldea eta biztanleak ondo ezagutzen ditu, oso adikorra da, badaki bertako arazoak zeintzuk diren eta prebentzio-lan garrantzitsua egin du batez ere", esan du.

Eraikina

Eraikin berriak 684,75 metro karratuko azalera eraikia du eta 598,27 metro karratuko aparkalekua. 458,52 metro karratu dituen beheko solairua du eta 228,23 metro karratuko lehen solairua. Guztira, azalera erabilgarriak 1.038,30 m2 ditu.

Beheko solairura aipatutako bi kaleetatik sar daiteke, eta herritarrei arreta emateko da batik bat. Horretarako, guztira 47 metro karratu dituzten bi gela daude. Solairu berean daude atxilotuak kontrolatzeko guneak (ziegak eta erregistroguneak), bilerak egiteko areto bat, gizon eta emakumeentzako aldagelak eta garajea. Lehen solairuan, barrukoek erabiltzeko bulegoak daude. Polizia-etxeko instalazioak osatzeko helikopteroentzako eremu bat jarri da.

Zehazki, honela dago banatuta azalera erabilgarria: biltegia 20 m; agiritegia 18,20 m; atsedenerako gela 5 m; arma-godelekua 9,50 m; langileentzako komunak 13,60 m; jendearentzako komunak 12,6 m; ziegak eta atxilotien kontrola egiteko gelak 38,70 m; zirkulaziorako gela 51,60 m; garbiketa-gela 4,5 m; ppolizia-etxeko buruaren bulegoa 21,10 m; garajea 461,9; herritarren arretarako bulegoak 49,30 m; itxarongela 24,8 m; identifikazio-gela 22,2 m; informazioa/jarraibideak emateko aretoa 44,1 m; lanerako aretoa 122,2; ataria 12,5 m; aldagelak 96,5 m.

Zerbitzuaren inguruko datuak

Elizondon egin dituen 7 urteetan, Foruzaingoaren etxeak 24.000 kasutan eman die arreta herritarrei, eta urtean 400 zigor-salaketa egin eta herritarrekin 4.200 elkarrizketa/kontaktu izaten ditu, gutxi gorabehera.

Elizondoko udaltzaingoarekin batera egin duen lanak udalerri guztietako herritarren segurtasuna handitu du, izan ere, 7 urteetan 882 atxilotu/inputatu egon dira faltak eta delituak egiteagatik, 1.876 droga-konfiskatze, eta baserrietan bakarrik bizi diren adinekoen aldeko kanpainan 92 aldiz esku hartu da. Azken ekimen horren bidez baserrietan bakarrik eta isolatuta bizi diren adinekoen kasu guztiak ezagutu ahal izan dira, dituzten segurtasun-arazoak identifikatu dira eta adinekoei laguntzeko beste zerbitzu bat eratu da.

Urte horietan, adingabeei alkohola saltzea prebenitzeko "comercios seguros" (saltoki seguruak) izeneko kanpainaren barruan 473 aldiz kontaktatu da; 287 aldiz arriskuen analisiaren metodoari jarraiki enpresen segurtasun-maila egokitzeko "empresas seguras" (enpresa seguruak) kanpainan; eta 124 aldiz nekazaritzako eremuetan lapurretak prebenitu eta segurtasunari buruzko aholkuak emateko "granjas seguras" (baserri seguruak) kanpainan.

Bestalde, 2013ko jardunari lotuta honako datu hauek daude: Herritarrei 4.031 kasutan eman zaie arreta, 5.613 elkarrizketa/kontaktu egin dira herritarrekin, 1.047 orduz patrullatu da, 354 zigor-salaketa jaso dira, 189 atxilotu/inputatu dira eta 349 droga-konfiskatze egin dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa