(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kultura Departamentuak arkeologia-funtsak ikusteko bisita programatuak egiteko aukera emango du lehen aldiz otsailetik aurrera astelehena, 2014.eko urtarrilak 13


Barcina Lehendakaria Komunitatearen historia Paleolitikotik hasita jasotzen duen funtsa bisitatzen izan da.


Barcina Lehendakaria eta kazetariak Kuria kaleko termetako mosaiko erromatarrari begira. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak otsailetik aurrera lehen aldiz eskainiko du arkeologia-funtsetara taldekako bisita programatuak egiteko aukera.  Interesa dutenak Ondare Historikoaren Zerbitzuko Arkeologia Atalarekin jarri beharko dira harremanetan, 848-421526 telefono-zenbakira deituta.

Hori dela-eta, Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakaria eta Juan Luis Sánchez de Muniáin Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria izan dira gaur goizean Administrazio Artxiboaren eraikinean dauden instalazioetan (Súper Ser enpresaren lehengo eraikina, Iruña-Zaragoza errepidea, 1. km-a, Cordovilla).

Biltegiak 1.988 m2-ko azalera du, bi zatitan banatuta: bata material astunetarako (684 m2) eta bestea material arinetarako (1.304 m2) eta garbiketarako eremuak, lantegia eta kontsulta-gelak dituena.

Instalazio horietan programaturiko esku-hartzeetatik lortutako Nafarroako objektu arkeologikoak eta Komunitateko museo batean ere erakusten ez diren aurkikuntzak babesten dira.

Funtsa Nafarroako Museoak jatorrian gorde zuen bildumarekin hasi zen eta, instalazioak berritu zirenetik, Iratxeko Monasteriora eraman ziren hasieran eta, 2006an, egungo eraikinera.


Santa Crizeko togaduna (Eslaba). ( irudia handitu )

Funtsak 

1985etik, Nafarroako Foru Komunitatean aurkitutako material arkeologikoak jabari publikoko ondasunak dira eta, Nafarroako Kultura Ondareari buruzko 14/2005 Foru Legearekin bat etorriz, administrazioak horiek gorde eta zaintzeko zehazten duen zentro edo museora eraman behar dira.

Material astunen funtsak harrizko piezak gordetzen ditu batez ere (estelak, arkitekturako apaingarriak, erreminta handiak, estatuak etab.). Materiala paletizatuta gordetzen da, eta 315 palet daude guztira.

Bestalde, material arinen funtsak askotariko hondakinak gordetzen ditu baina, oro har, pisu eta tamaina txikikoak. Hainbat motatako objektuak daude: zeramikazkoak, harrizko, metalezko, hezurreko, beirazko eta abarrezko tresnak, baita gizakien eta animalien hondakinak, laginak etab. Ezaugarrien arabera, plastikozko edo kartoizko edukiontzietan gordetzen dira, polietilenozko poltsetan sartuta, eta zer diren adierazita. 25.000 edukiontzi baino gehiago daude gordeta.

Pieza guztiek dute zerikusia Nafarroako gizakiaren historiarekin, antzina-antzinatik (Behe Paleolitikotik, 400.000 urte inguru) XIX. mendera arte.

Funtsetan Nafarroako Gobernuaren jabetzako bilduma paleontologiko eta geologiko batzuk ere badaude.

Material guztia kontserbatzen dela bermatzeko moduan dago gordeta: paketatuta, garbituta, siglekin markatuta (pieza bakoitzak erreferentzia laburtu bat du identifikatzeko) eta inbentarioan jasota (zerrenda deskribatzaile batekin).

Funtsak zaintzeko, instalazioetan mantentze-lanak egiten dira (garbiketa, kontrol termohigrometrikoa, piezak pakete berrietan jarri, etiketatu etab.) aldiro-aldiro, eta piezak zaharberritu ere egiten dira (pieza interesgarrienak edo kaltetzeko arriskua dutenak banaka tratatzen dituzte adituek). Adibidez, 2013an, presazko 57 esku-hartze arkeologikotako, azterketarako 73 aztarnategitako eta bestelako beste 5 tokitako (ustekabeko aurkikuntzak, entregak etab.) materialak jaso dira. Azken bi urteetan jaso diren pieza esanguratsuenak Turbilgo Burdin Aroko estela (Beire), Santa Crizeko togaduna (Eslaba) eta Donapeako Behe Paleolitikoko eta Paleolitiko Ertaineko pieza multzoa (Iruña-Galar) dira.

Funtsak osatzen dituzten material arkeologikoen inguruan kontsultak egin ditzakete ikerlariek eta interesa dutenek.  2013an 43 kontsulta egin ziren, horietatik 4 luzeak (doktorego-tesietarako edo lurraldeaz gaindiko ikerketa-proiektuetarako). Aldi baterako erakusketak egiteko eta Nafarroako museoetako erakusketa iraunkorrak berritzeko ere balia daitezke.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa