(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak arretaz gidatzeko eskatu du, 500 metrotik gora elurteak izango direla iragarri baitute asteartea, 2013.eko azaroak 19


Sustapen Departamentuak elurra kentzeko 34 makina jarriko ditu prest datozen orduetan, eta biharko 73 izango dira prest.


Nafarroako Gobernuak kontu handiz gidatzeko gomendioa egin die gidariei, gaurko gauetik, asteartea, azaroak 19, elurra 500 metrotik gora egingo duela iragarri dutelako.

Estatuko Meteorologia Agentziaren arabera, elur-kota altuera horretan izango da biharko, azaroak 20, lehen orduetan, eta, egunak aurrera egin ahala, 900 metrora igoko da.

Sustapen Departamentuak elurra kentzeko 34 makina jarriko ditu prest datozen orduetan, eta biharko, asteazkena, 73 izango dira prest, goizeko 5etatik aurrera.

Elurra kentzeko makinak Nafarroako Autobidea (AP-15) eta Sakanako (A-1), Donejakue Bideko (A-12), Leitzarango (A-15) eta Iparraldeko (A-1) autobietan zehar ibiliko dira. Halaber, Iruña eta Tutera (N-121), Iruña eta Behobia (N-121-A) eta Iruña eta Frantzia, Baztandik (N-121-B), lotzen dituzten errepideetan eta Iruñeko Ingurabidean (PA-30) ere ibiliko dira.

Horiez gain, mendate hauetako elurra kentzeko ere makinak erabiliko dituzte: Oibar, Artesiaga, Azpirotz, Belagua, Artederreta, Egozkue, Erro, Huitzi, Ibañeta, Lerga, Lizarraga, Loiti, Meano, Mezkiritz, Aralarko San Migel, Uxue eta Urkiaga; baita Pirinioetako Basaburua, Goñibar, Ultzama eta Deierri ibarretan ere.

www.incidenciascarreteras.navarra.es web-orrian eta 848 423 500 telefono-zenbakira deituta Foru Komunitateko errepideen egoerari buruzko informazio eguneratua eskura daiteke. Nafarroatik kanpo joan-etorriak egiteko, komeni da Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren webgunean (www.dgt.es) begiratzea eta 011 informazioa eskuratzeko telefono-zenbakira deitzea.

Nafarroako Gobernuaren gomendioak

Nafarroako Gobernuak herritarrei gogorarazi nahi die errespetatu egin behar dela galtzada izoztuta egoteko arriskuari lotutako trafiko-agintariek zein seinaleek adierazitakoa. Horrez gain, elurra kentzeko makinak ez aurreratzeko, ibilgailua galtzadan ez gelditzeko eta ibilgailua errepidetik kanpo bakarrik aparkatzeko ere eskatu die gidariei.

Egunez eta errepide nagusi edo errepide lasterrak erabiliz bidaiatzea hobea dela ere gogorarazi die. Garrantzitsua da, baita ere, pneumatikoak, balaztak, bateria, izotz-kontrakoa, argiak, hozgarria eta berogailua berrikustea. Depositua erregaiz betetzea eta 100 kilometro egiten diren bakoitzeko depositua betetzea, eta berokiak, kateak edo neguko pneumatikoak, mugikorra eta kargagailua eta alkohola eta haizetakotik izotza kentzeko errasketa beti ibilgailuan eramatea ere gomendagarria da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa