(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Medenasa enpresa bisitatu du, zeinak hamar lanpostu berri sortu dituen astelehena, 2013.eko irailak 23


Korporazioak industria hondakinak kudeatzen ditu eta 6 milioi euro inbertitu ditu makina berriak erosteko


Bisita

Barcina Lehendakariak Medenasa enpresa bisitatu du. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Metales de Navarra S.A. (Medenasa) enpresak Berriobeitin duen lantegia bisitatu du astelehen honetan. Korporazioa industria hondakinen kudeaketa integralean aritzen da. Berriki 6 milioi euro inbertitu ditu makina berriak erosteko eta hamar lanpostu berri sortu ditu.

Zehazki, ibilgailuak eta beste produktu batzuk zatikatzeko makina bat erosi du, materia ezberdinak (burdina, metalak, eserlekuen apar/oihalak, plastikoak, etab.) zatitu eta bereizten dituena; baita metalak balioztatu eta berreskuratzeko makina bat, bai eta kablea berreskuratzeko beste bat ere.

Bisitan izan dira, halaber, lehenengo lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoechea; enpresako kudeatzaile Ramón Zufia eta korporazioarekin lan egiten duten enpresen ordezkariak.

Enpresa 1986. urtean sortu zen eta txatarra bildu, aukeratu eta prozesatu egiten du ondoren altzairu-fabrikei eta galdategiei saltzeko. Nafarroako Gobernuaren baimena du hondakin arriskutsuak eta ez arriskutsuak kudeatzeko, eta 61 langile ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa