(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Posta-elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak sei LTD kanal berri jartzea baimendu du: bi autonomiko eta tokiko lau (hiru Iruñean eta bat Tafallan) osteguna, 2013.eko irailak 5


Kanal autonomikoak dira NBR TV eta Vaughan TV, lehenbizikoa eduki orokorrekoa eta bigarrena ingelesa ikastekoa


Nafarroako Gobernuak lurreko telebista digitaleko (LTD) kanal autonomiko eta tokiko kanal berriei baimenak emateko lehiaketak ebatzi ditu (lehenbiziko multzoan Canal 4 Navarra Digital S.A. enpresak utzitako bi kanalak zeuden, eta bigarren multzoan merindadeetako lau kanalak); hori, Balorazio Mahaiak uztailean proposatutako kanalek zegozkien dokumentuak aurkeztu ondoren.

Lehiaketak ebatzita, aurkeztutako emisio-eskari guztiak hartu dituzte aintzat, Foru Komunitateko telebista-panorama zabalduko dute (edukiak anitzagoak izango dira), euskara hedatzea sustatuko da eta, gainera, ingelesa ikasteko Nafarroako lehen kanal tematikoa sortuko da.

LTDko sei baimen berrien titularrek hiru hilabeteko epea dute proiektu teknikoa Industria, Energia eta Turismo Ministerioan bideratzeko eta, era horretan, saioak ematen hasteko.

Nafarroa osorako bi eskaintza berri

Nafarroan libre zeuden bi kanal autonomikoak esleitzeko lehiaketari dagokionez, baimenak lortu dituzte Abian Komunikazioa S.L. sozietateak, eduki orokorreko NBR TV proiektua gauzatzeko, eta Vaughan multimedia-taldeak, ingelesa ikasteko programazio tematikoa emateko.

Lehenbiziko proposamena Abian Komunikazioa merkataritza-enpresarena da, duela gutxi bederatzi FM irrati-lizentzia emateko egindako lehiaketan esleipendun izan den berberarena. Sozietateak oraindik ez dauka jarduerarik, baina telebista-kate orokor bat jartzeko proposamena aurkeztu du; programazioaren herena Foru Erkidegoari buruzko edukiz bete dute eta informatzeko bokazioa daukate. Gainera, programazioaren laurdena euskaraz emango dute.

Bigarren baimena Vaughan merkataritza-sozietateari eman diote; sozietate hori Foru Erkidegoan dagoeneko presente dago, estatuko LTDri atxikitako irrati-eskaintzaren bitartez. Enpresa horrek ingelesa ikasteko kanal tematiko bat eskaini du; edukia ikusleen hizkuntza-mailaren arabera antolatu dute eta haurrentzako saio bereziak emango dituzte gosalorduan eta askari-garaian. Nafarroan egindako Foru Komunitateari buruzko edukia ere emango dute, astelehenetik ostiralera, hasieran egunean 30 minutuan.

Xaloa Kultur Elkarteak telebista autonomikorako aurkeztutako proiektuak bigarren puntuazio onena lortu zuen Balorazio Mahaian, joan den uztailean, baina uko egin dio kanal hori martxan jartzeari, Iruñeko eskualdean tokiko telebista-kanala edukitzearen alde.

Tokiko lau kanal

Xaloa Elkartearen irabazi-asmorik gabeko eskaintza da, hain zuzen, Iruñeko eskualdean tokiko LTD kanala lortu duenetako bat; besteak dira Hamaika Telebista Hedatzeko Taldea S.A. eta aipatu Abian Komunikazioa S.L., Nafarroako hiriburuko mugaperako beste proiektu bat aurkeztu baitzuen.

Xaloak Iruñeko eskualdera ekarriko du Baztan-Bidasoan 1998tik martxan daukan gertuko telebista-proiektua, euskararen erabilera sustatze aldera. Eskaintza da astean 39,5 orduan herritarrentzako saioak ematea, euskaraz eta gaztelaniaz.

Iruñeko eskualderako bigarren eskaintza, esan bezala, Hamaika Telebista Hedatzeko Taldea S.A. euskal enpresarena da; enpresa horrek tokiko hamar telebista-kate dauzka Euskal Autonomia Erkidegoan eta hiru egunkari-talde ditu sustatzaile: Noticias (Diario de Noticias eta Deia argitaratzen dituena), Berria eta Hitza, eta EKHT (Gara eta Le Journal du Pays Basque argitaratzen dituena). Eduki orokorrak proposatu dituzte, eta astean 131 orduan (%78,5) beren programazioa eskaintzea, euskara hutsean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa