(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak TDTko autonomia erkidegoko beste bi lizentzia eta tokiko lau (hiru Iruñean eta bat Tafallan) esleitu ditu ostirala, 2013.eko uztailak 5


Lehiaketara aurkeztutako bi operadorek, Abian Komunikazioa SL eta Xaloa-k, autonomia erkidegoko lizentzia nahiz tokikoa lortu dituzte Iruñerako


Nafarroako Jauregia

Nafarroako Jauregiko fatxada.

Iragan abuztuan deitutako lurreko telebista digitaleko (TDT) autonomia erkidegoko lizentzia jasotzeko (bi kanal) eta tokiko lizentzia jasotzeko (hogei kanal, lau Industria Ministerioak Nafarroarako ezarritako bost mugape bakoitzean) lehiaketetara aurkeztutako zazpi telebista-proiektuetatik sei proposatu ditu gaur Balorazio Mahaiak, dagokien lizentzia eman ahal izateko.

Honako hauek dira:

- Autonomia erkidegoetako TDT kanalak: Abian Komunikazioa SL (100 puntutik 74,55 puntu) eta Xaloa Kultur Elkartea (71,20).

- Iruña mugapeko tokiko kanalak: Hamaika Telebista Hedatzeko Taldea SA (73,50/100), Abian Komunikazioa SL (72,15) eta Xaloa Kultur Elkartea (66,85).

- Tafalla mugapeko tokiko kanala: Zona Media Televisión (50/100).

Sei telebista-proiektu horietako lau sustatzaileri (lehiaketan aurkeztutako bi operadorek, Abian Komunikazioa SL eta Xaloa Kultur Elkarteak, autonomia erkidegoko nahiz tokiko lizentzia lortu dute Iruñerako) Komunikazioko Zuzendaritza Nagusiak errekerimendua egin die, lehiaketako pleguen arabera, hamabost egun balioduneko epean beharrezkoa den administrazio-dokumentazioa aurkez dezaten Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariari gaur Balorazio Mahaiak egindako proposamen igorri ahal izateko, hala, lizentziaren emakida datorren abuztuan gauza ahal dadin.

Nafarroako TDT lizentzien lehiaketa

Canal 62 autonomia erkidegoko estaldurako multiplex-ean dauden telebistako bi kanal digitalak hartzen dituen autonomia erkidegoko lehiaketa deitu zen, bi kanalak hutsik geratu eta gero, Canal 4 Navarra Digital SAk 2012ko martxoan ikus-entzunezko zerbitzuen kudeaketarako zuen lizentziari uko egin ondoren

Autonomia erkidegoko TDTra aurkeztutako telebista-proiektuetako bat bakarrik geratu da Balorazio Mahaiak egindako proposamenetik at: Vaughan Radio SL; izan ere, lortutako 63.04 puntuek hirugarren eskaintza bihurtzen dute (bi lizentzia lizitatuta).

Bestalde, tokiko estaldurako lizentziaren lehiaketak ondorengo mugapetako tokiko estaldurako bost multiplexetan jasotako hogei kanal hartzen zituen: Lizarra (25. kanala), Iruña (38. kanala), Zangoza (45. kanala), Tafalla (31. kanala) eta Tutera (42. kanala). Lehiaketa hori deitu zen 2012ko urtarrilean Televisión Popular de Navarra SAk mugape horietako bakoitzerako zituen lizentziei uko egin ondoren.

Kasu horretan, Balorazio Mahaiak lizentzia aurkeztutako lau telebista-proiektuei ematea proposatu du (hiru Iruñerako eta bat Tafallarako). Gainerako mugapeak –Lizarra, Tutera eta Zangoza– hutsik geratu dira ez dutelako inolako telebista-proiekturik aurkeztu.

Baloratzeko irizpideak

Bi lehiaketetako balorazio-mahaia diziplina anitzeko talde batek osatu dute, eta bertan sartzen dira: hiru kazetari, ekonomialari bat eta telekomunikazioetako ingeniari bat, Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuei buruz 5/2012 Foru Dekretuak ezartzen dituen bi kideez gain (abokatu eta kontu-hartzaile bat).

Bi lehiaketetako balorazio-irizpideak oso antzekoak izan dira, nahiz eta alderen bat bazegoen estaldura-esparruen arabera. Biak ala biak hiru maila nagusitan batu ziren: telebista-eskaintza, puntuazioaren % 55 arte; ekonomia eta enpleguaren sorrera, % 30; eta egokitzapena nahiz berrikuntza teknikoa, % 15.

Telebista-proiektuaren blokea izan da puntuazioko atal garrantzitsuena. Bertan eskainitako programazioan aniztasuna nahiz kalitatea baloratu dira, eta autonomia erkidegoko lehiaketan, parrillan konbinatu behar ziren: ekoizpen propiorako espazioa (10 puntua); Nafarroari buruzko programazioa (15 puntu), eta lizitatzaileak proposatutako beste eduki batzuk (15 puntu) herritarrentzako eskaintza erakargarriak osatuko dituztenak. Telebista-espektroaren aberastasuna zaintzeko, TDT lizentzia ez zuten proiektuak baloratu zituen beste azpiatal bat sortu zen (5 puntu); azken azpiatalak, berriz, euskarazko ekoizpen propioko euskarazko edukiak sustatzeko balio zuen (5 puntu).

Bestalde, tokiko telebisten lehiaketan, tokiko programazioa eta Nafarroari buruzko 20 punturekin baloratu da; bien bitartean, lizitatzaile berriaren kontzeptua desagertu zen, une horretan esleitutako lizentziarik ez egotean, eta 5 puntuko balioa ematen zen lizentzia ez transmititzeagatik hura indarrean dagoen bitartean. Gainerakoan, autonomia erkidegoko lehiaketako baldintza berberak izan dira.

Ekonomia sortzeko atalak (30 puntu) bietarako puntuazio bera zuen. Atal horretan telebistako proiektuaren sendotasuna nahiz koherentzia aztertu ziren ikuspegi pertsonal batetik, bai eta baliabide ekonomiko zein finantzarioena ere, eskaintza bideragarri eta kaudimenduna bermatze aldera. Baremoak 15 puntu eman zituen lizitatzaileek emandako proiektu ekonomiko-finantzarioetarako (8 puntu antolaketa-ereduari; 5 finantza-aurrekonturako; eta 2 behin-behineko finantza-egoeretarako) eta beste 15 enplegua sustatzeko; haietatik 12 telebista-enpresa bermatzen duten lanpostuetarako eta beste 3 desgaituak kontratatzeko eta zereginak kanporatzeko enpleguko eta gizarteratzeko/laneratzeko zentro bereziei.

Azkenik, 15 puntu arte eman dira aurkeztutako eskaeren egokitzapenerako eta berrikuntza teknikorako. Esleipendun proiektuek kalitatezko telebista-zerbitzu bat eskaintzeko bermeak izatea bilatzen zuen, teknologia berriak jasoko dituena eta ingurumena ahalik eta gehien errespetatuko duena. Ekoizpeneko estudioen kalitatea eta egokitzapenak, bai aurreikusitako unitate mugikorrenak ere (zerbitzuaren azpiegiturak tokiko telebisten kasuan) 6 puntu arteko puntuazioa lortu zuten; zabalkunde-plana eta zerbitzuaren kalitatea, berriz, 3 punturekin baloratu ziren (4 puntu tokiko telebisten lehiaketan), eta berrikuntza teknologikoak (edukiak Internetez eta 2.0 teknologiaz eta abar erabiliz eskaintzeko konpromisoa) 6 puntu arte (5 puntu tokiko estaldurako lehiaketan).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa