(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Etxarri-Aranazko Udalak independentziaren inguruan herri-kontsulta egiteko hartutako erabakiaren aurka egingo du Nafarroako Gobernuak astelehena, 2013.eko ekainak 24


Foru Gobernuak erabaki hori hartu du udalbatzaren isiltasunaren aurrean, bide administratibotik ere jada eskaera egin zitzaiona


Nafarroako Gobernuak administrazioarekiko auzien eskumenaren aurrean Etxarri-Aranazko udalbatzak iragan maiatzaren 10ean hartutako erabakiaren aurka egingo du, hau da, independentziaren inguruan toki-eremuko herri-kontsulta bat egitearen aurka. Kontsulta hori herritar-talde batek sustatu du ondorengo galderarekin: "Etxarri-Aranatz Euskal Herriko udalerri modura Europako estatu independente berri baten barnean sartzearekin ados al zaude?".

Gogoratu behar da Nafarroako Gobernuak Etxarri-Aranazko Udalari eskaera egin ziola, jakinarazpena egin eta hamar eguneko epean, Udalbatzaren maiatzaren 10eko erabaki hori (maiatzaren 23ko 165/2013 Foru Agindua, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilariarena) baliogabe zezan. Epea igarota, eta Nafarroako Gobernuak egindako eskaeren aurrean Etxarri Aranazko Udalak erantzunik ez ematean, Gobernuak jarduketa hori Administrazioarekiko auzien eskumenaren eskutan jartzea erabaki du, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoaren, 342. artikuluaren 2. atalak ezarritakoa betez.

Estatuarena soilik den eskumena

Gobernuak erabaki hori hartu du, herri-kontsulta hori inolako toki-eskumenarekin bat ez etortzeaz gain, Estatuarena soilik den eskumen bat urratuko zuelako, hau da, nazioarteko harremanen eskumena, eta Konstituzioaren 149.3 artikuluan jasota dagoena.

Halaber, Nafarroako Gobernuak iritzi du deialdiak ordenamendu juridikoaren aurkako elementuak dituela, Etxarri-Aranatz Euskal Herriaren barnean dagoela adieraztea, esaterako, edo "Europako estatu independente berri" baten barnean sartzeko aipamena, ez duena identifikatzen eta, izatekotan, Magna Cartaren 2. artikuluan jasotako Espainiako Nazioaren unitate-printzipioaren aurka doana.

Gobernuak gogora ekarri du Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioari dagokiola Nafarroako toki-erakundeen jarduketen legezkotasun-kontrola gauzatzea Toki Administrazioaren 6/1990 Foru Legearen (uztailaren 2koa) ezarritako baldintzetan; horrenbestez, egintza edo erabaki batek Foru Komunitatearen eskumeneko gaietan ordenamendu juridikoa urratzen duela irizten duenean toki-erakundeari eskaera egin ahalko dio baliogabe dezan edo zuzenean aurka egiteko administrazioarekiko auzien eskumenaren aurrean.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa